Moral: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
'''Morala''' [[gizarte]] bateko [[pertsona|pertsonek]] banako eta gizarteko jokabideak baloratzeko iritzi eta arauen multzoa da. Zuzen eta oker, ongi eta gaizki dauden giza-ekintzei buruzko jarrera da. Adibidez, "''gezurra esatea ez da zuzena''" edo "''ongi dago apala izatea''" bezalako iritziek osatzen dute gizarte bateko morala.
 
Morala eta [[etika]] bereiztu behar dira, biak loturik badaude ere. Moralak gizarte batean ongi eta gaizki dauden jokabideak zehazten ditu, baina irizpide horien zergaiti eta arrazoiei buruz hausnartu gabe. [[Etika]]k ordea morala, ongi eta gaizki dagoena, nola eta zergatik izan beharko litzatekeen aztertzen du (etika normatiboa eta meta-etika).