Kareharri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
8. lerroa:
'''Kareharri'''a [[karbonato]]z orokorrean eta [[karbonato kaltziko]] edo [[kaltzita]]z bereziki osatutako [[arroka sedimentario]] kimikoa da. Paisai [[karstiko]]aren elementu nagusia da. Adibidez, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] mendi gehienak kareharriz osatuak daude.
 
== Konposizioa ==
 
Oso arroka sendoa denez, arrakaletan hausten da plegatu beharrean. Formula kimikoa CaCO<sub>3</sub> du, eta [[magnesio]] ugari dituenean [[dolomita]] izena ematen zaio. Kareharriak, karbonatoaz gain harea badu, ''kareharri haretsu'' deitzen zaio; eta harea beharrean [[sedimentu|basa siliziklastotsua]] badu, berriz, [[tupa]]. CO<sub>2</sub> bidez azidotutako ura kareharriaren zirrikituetatik sartzean, [[disoluzio|disolbatu]] egiten du [[kaltzita]] [[likido]] bat emanez.
15. lerroa:
Gaur egungo kareharrietan errudista ugari ikus ditzakegu, [[Sarako leize]]etan esaterako.
 
== Sailkapena ==
 
Kareharria osatzen duten partikulen [[sedimentu|pikor tamainaren]] arabera, 3 talde ezberdintzen dira kareharrien barnean:
 
* Kaltzierruditak: Kareharri hau osatzen duten partikulak 2 [[mm]] baino handiagokoak dira, hau da, [[legar]] tamainakoak.
* 'Kalkarenitak: Kasu honetan, partikulak 2 mm eta 63 [[μm]] artekoak dira, hots, [[harea]] tamainakoak.
* 'Kaltzilutitak edo Kareharri mikritatsuak: Kareharri honen partikulak 63 μm baino txikiagokoak dira, basa tamainakoak, beraz.
 
Baina sailkapen hau ez denez oso zehatza, beste sailkapen bat gehiago erabiltzen da, ''"Dunham klasifikazioa"'' deitua. Irizpide gisa kareharriko partikulak aske dauden edo ez erabiltzen du:
 
=== Partikula askez osatuak ===
 
* Kaltzierruditak: partikulak 2 mm baino handiagoak dituena, legar tamainakoak.
** ''Rudstone'': partikulek elkar ukitzen badute.
** ''Floatstone'': partikulek [[mikrita]]n flotatzen badute, hau da, ez badute elkar ukitzen.
 
* Kalkarenita: 2 mm eta 0,064 mm arteko partikulak, harea tamainakoak.
** ''Grainstone'': partikulen artean [[zementu]]a badago.
** ''Packstone'': partikulen artean [[mikrita]] badago.
37. lerroa:
Bi kasuetan, harea tamainako partikulak elkar ukitzen daude; ''[[trama]]k eutsitako ehundura'' dutela esaten da.
 
* Kareharri [[mikrita]]tsuak, partikulak 0,064 mm baino txikiagoak dituena; hots, basa tamainakoak.
** ''Mudstone'': sedimentua ia mikrita hutsez osatua bada.
** ''Wackestone'': mikrita ugaria izanik ere, larriagoak edo handiagoak diren partikulak baldin badaude.
43. lerroa:
Bi kasuetan, partikulak ez daude elkar ukitzen. Esaten da ''[[matrize]]ak eutsitako ehundura'' dutela.
 
=== Partikula itsatsiez osatuak ===
 
[[Bioeraikuntza]]k ere deituak; partikulak organikoki elkar itsatsita daudenean gertatzen da. Orokorrean, arroka hauei ''boundstone'' deritze.
53. lerroa:
Gainera, arroka-izen guzti hauek adjektibatu egin daitezke zehaztasun gehiago emateko, adibidez ''packstone'' [[bioklasto]]tsua, [[koral]] ''framestonea'', [[belaki]] ''ramestonea''.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Sedimentu]]
* [[Arroka sedimentario]]