Josef Bonaparte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robot: Cosmetic changes
31. lerroa:
* Charlotte Napoleon ([[1802]]-[[1839]]).
 
[[1796]]an, [[Napoleon]]en [[Italia]]ko kanpainan hartu zuen parte. Hurrengo urtean, berriz, Lehenengo frantses Errepublika garaian, diplomatiko izan zen [[Parmako probintzia|ParmaParmako]]ko gortean eta, gero, [[Erroma]]n. [[1798]]an, Direktorio garaiko organo legegilea zen [[Bostehunen Kontseilua|Bostehunen Kontseiluko]] kide ere izan zen. [[Napoleondar Gerrak|Napoleonen gerra]] garaian, anaiaren ordez ibili zen eta hainbat itun sinatu zuen [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuekin]], [[Austria]]rekin, [[Britainia Handia]]rekin eta [[Vatikano]]rekin. [[1806]]tik [[1808]]ra arte, [[Napoli]]ko erreinuan izan zen errege anaiak horrela izendatu zuelako.
 
== Espainiako erregetza (1808ko uztaila–1813ko ekaina) ==
[[1808]]ko [[maiatzaren 5]]eko Baionako abdikazioen ondoren, [[Espainia]]ko koroaren jabe [[Napoleon]] zen eta honek [[ekainaren 6]]an bertan anaia Josef izendatu zuen [[Espainia]]ko errege, [[uztailaren 7]]ra arte ez bazuen ere ardura hartu, konstituzio berria zin egin eta Baionako Batzarraren fideltasun zinak jaso ondoren.
 
[[1808]]ko [[uztailaren 20]]an iritsiko zen [[Madril]]era, [[maiatzaren 2]]az geroztik, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Independentzia gerragerran]]n sartuta zegoen erreinura eta, [[uztailaren 25]]ean, aldarrikatu zuten errege.
 
[[Bailengo gudua|Bailengo porrotaporrotaren]]ren ondoren, ihes egin beharrean izan zen, [[Burgos]]era, [[Miranda de Ebro]]ra eta, [[irailaren 22]]an, [[Gasteiz]]era. Anaia [[Napoleon]]ek lagunduko dio bere tropa andanarekin eta [[Madril]]en ezartzea lortuko du azkenean.
 
[[Baionako Estatutua]] aldarrikatu zuen, [[frantsestua]]k edo [[Espainia]]ko [[ilustratua]]k erakarri nahian. Hala ere, ez zioten inposaketa barkatu eta herriak muzin egin zion erreformismoari.
 
[[1809]]ko abenduan, gaur egun [[Pradoko Museoa]] denaren sorrera iragarri zuen, ''Museo Josefino'' izena bazuen ere. [[Espainia]]ko arte lanak [[Frantzia]]ra ateratzen ari ziren eta bertan geratuko ziren horrela. Hala ere, ez zuen eraikitzerik izan eta [[Fernando VII.a Espainiakoa|Espainiako Fernando VII.aak]]k lortu zuen hori [[1819]]an.
 
[[Fitxategi:Pepe botella.jpg|thumb|200px|left|[[Josef Bonaparte]]ren ospe txarra: ''Pepe Botella'']]
''Pepe Botella'' ezizena eman zioten eta alkoholikoa zen ospea hartu zuen, baina ez du egia ematen. ''El rey plazuelas'' ere esaten zioten [[Madril]]en, eliza eta konbentuak bota eta enparantza ugari inaguratu zuelako. Oriente enparantza izan zen garrantzitsuenetako bat, Errege Jauregiaren aurrean.
 
[[1812]]ko [[uztailaren 22]]an, Arapileseko porrota izan zuten eta [[Madril]]etik ihes egin behar izan zuen berriro. [[Gasteiz]]en harrapatu eta garaitu zuten [[Arthur Wellesley|Wellingtongo dukeadukearen]]ren tropek eta, [[1813]]ko [[ekainaren 13]]an, betirako alde egin beharrean izan zen, [[Frantzia]]n geratu zelarik bere anaia erori arte.
 
== Bizitza pribatua ==
55. lerroa:
Lehenengo ihesaldiaren garaian María del Pilar Acedo y Sarriárekin elkartu zen berriro, Vado y de Echauzeko kondesa eta Baionako konstituzioa onartu zuten frantsestua zen Montehermoso Ortuño Aguirre del Corraleko markesaren emaztea. Josefek Espainiako Handi egin zuen markesa eta beste titulu batzuk ere esleitu zizkion. [[Gasteiz]]ko Montehermoso jauregia erosi zion eta momentuko errege jauregia bertan ezarri zuen.
 
[[1811]]n, [[Paris]]era joan zen bikotea Josefekin [[Napoleon II.a Frantziakoa|Frantziako Napoleon II.aaren]]ren bataiora, baina Ortuño [[Paris]]en hil zen. María del Pilarrek Josefekin jarraituko zuen honek tronua galdu zuen arte.
 
Badirudi, Jarucoko kondesarekin ere izan zituela harremanak; garestiak gainera, 5 bat milioi erreal kostatu zitzaiola esaten baita. María Teresa Montalvo y O'Farril oso gazte ezkondu zen [[Kuba]]ko gizon aberatsenarekin, baina senarrak kiebra jo zuen [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.aaren]]ren gortean. Emakume honen osaba Josefen Gerra ministroa zen eta horrela ezagutu zuten elkar. Hala ere, gazte hil zen eta erregeak berehala begiratu zion haren alaba zen María Mercedesi, Christophe-Antoine Merlin kapitainaren emaztea zenari. Josefek konde izendatu zuen eta Madriletik urrun izaten ziren lanetan mantendu zuen. Horrela kantatzen zuen herriak:
:''La condesa tiene un tintero''
:''donde moja la pluma José primero''.