Japoniar gaztelu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
t Gaztelu japoniar izenburuaren ordez, Japoniar gaztelu ezarri da
t Robot: Cosmetic changes
3. lerroa:
'''[[Gaztelu]] japoniarrak''' ([[japoniera]]z 城, shiro?) nagusiki [[harri]]z eta [[zur]]ez eraikitako gotorlekuak ziren. Hauek aurreko mendeetako zurezko eraikinetatik [[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mendea]]ren hasierako forma ezagunenetaraino garatu ziren [[Azuchi gaztelua]]ren eredua jarraituz, [[Oda Nobunaga]]k eraiki zuena eta gazteluaren oinarrian harria erabili zuen bere motako lehena, erresistenteago bihurtuz. Munduko beste toki askotako gazteluak bezala, gaztelu japoniarrak toki estrategiko edo garrantzitsuak zaintzeko eraiki ziren, portuak, ibaiak edo bideak kasu, eta ia beti kontutan hartzen zituzten tokiko ezaugarriak hobeto defendatu ahal izateko.
 
Gaztelu japoniarrek suntsipenezko zenbait garai bizi izan zituzten. [[Tokugawa shogunerria]]ren garaian [[daimyō]] edo jauntxo feudal bakoitzak izan zitzakeen gaztelu kopurua mugatzen zuen lege bat onartu zen, feudo bakoitzeko gaztelu bakarrera mugatuz, eta, ondorioz, zenbait suntsituak izan ziren. Shogunerriaren erorketaren ondoren eta [[Meiji berrezarpena]]rekin batera [[Japoniako Enperadorea]] berriz herrialdeko agintari nagusi bihurtzearekin batera, berriz ere gaztelu asko suntsituak izan ziren, baita beste batzuk deseginak ere, iragana alde batera utzi eta herrialdea modernotzen saiatuz. [[Bigarren Mundu Gerra]]n gaztelu asko [[Ozeano Barea|Ozeano BareBareko]]ko kostaldeko eskualdeetan gertatu ziren bonbaketetan gaztelu asko suntsituak izan ziren, eta soilik oso toki urrunetan kokatutako gaztelu batzuk, [[Matsue gaztelua]] edo [[Matsumoto gaztelua]] kasu mantendu ziren kaltegabe.
 
Bigarren Mundu Gerraren ondoren gaztelu asko lehengai modernoekin berreraikiak izan dira, [[hormigoi]]a kasu, gutxi batzuetan jatorrizko lehengaiak erabili diren arren, baita euren oparotasun garaiko teknika bera jarraituz ere. Gaur egun, soilik hamabi gazteluk mantentzen dute euren jatorrizko egitura, horien artan [[Himeji gaztelua]] nabarmentzen delarik, [[Hyogō prefektura]]n kokatua. Gaur egun existitzen diren gazteluetatik, jatorrizkoak, berreraikiak zein hondakinetan daudenak izan, askok [[Gizateriaren Ondare]] estatusa jaso dute [[UNESCO]]ren partetik, beste batzuk [[Japoniako Altxor Nazional]] izendatuak izan diren bitartean.
12. lerroa:
[[Japoniera]]z, [[gaztelu]] hitzarentzako erabilitako [[kanji]]a 城 da, [[Kun'yomi]] ahoskeraren arabera ''shiro'' bezala irakurtzen da, hau da, kanjiak beste bat ondoan ez duenean, edo ''jō'' [[On'yomi]]ren arabera edo hitz baten zati denean. Honen adibide bat ''Kumamoto-jō'' (熊本城) da edo [[Kumamoto gaztelua]].
 
[[Euskara]]z, gaztelu japoniar bati erreferentzia egiteko jō bukaera alde batera uzten da, soilik bere izena aipatuz. Kontutan hartu beharreko beste ezaugarri garrantzitsu bat gazteluak, kokatuta dauden prefektura eskualde edo hiriaren arabera izendatuak daudela da. Adibidez, [[Gifu gaztelua]] [[Gifu (Gifu)|izen bereko hiriahirian]]n dago, [[Komoro gaztelua]], [[Hiroshima gaztelua]] etab... bezala.
 
[[Kategoria:Japonia]][[Kategoria:Gazteluak]]
[[Kategoria:Gazteluak]]
 
[[ca:Castell japonès]]
26 ⟶ 29 lerroa:
[[ta:சப்பானியக் கோட்டையகம்]]
[[zh:城 (日本)]]
 
[[Kategoria:Japonia]][[Kategoria:Gazteluak]]