Gorantz quark: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: sh:Gornji kvark
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
'''Goi quarka''' (edo ''u quarka'' [[ingeles]]ezko '''''up quark'''''etik) [[quark]]en lehen belaunaldiko [[funtsezko partikula]] bat da. [[Karga elektriko|Funtsezko kargakargaren]]ren +⅔go karga elektrikoa du, eta ½ko [[espin]]a, ondorioz [[fermioi]] bat delarik eta [[Pauliren bazterketa printzipioa]] betetzen duelarik. [[Behe quark]]a eta [[elektroi]]ekin batera ikus dezakegun eta eginak gauden materia guztia eratzen du, partikula hauek egonkorrak baitira eta ez baitira gehiago erortzen.
 
Quark guztiek bezala goi quarkak [[kolore karga]] du eta [[elkarreragin nuklear indartsu]]a sentitzen du [[gluoi]]ak igorri eta xurgatuz. Goi quarkek karga gorri, berde edo urdina dute eta dagozkien [[antiquark]]ek karga antigorri, antiberde edo antiurdina. Elkarreragin hau sentitzean partikula hau ez da isolatuta ikusten, baizik eta beste quark bat edo birekin [[hadroi]]ak eratuz. Eratzen diren hadroien masaren gehiena [[kolore eremu]]aren [[energia]]tik dator (Einsteinen ekuazio ospetsuak dioen bezala energia eta masa gauza bera dira) eta ez quarketatik beraietatik.
7. lerroa:
== Goi quarkak dituzten hadroiak ==
 
* '''[[Mesoi]]ak'''
** [[Pioi]] kargatuek (π<sup>±</sup>) goi quark edo antiquark bat dute eta pioi neutroak (π<sup>0</sup>) bien [[konbinaketa lineal]] bat.
** [[Kaoi]] kargatuek (K<sup>±</sup>) goi quark edo antiquark bat dute
** [[Eta (partikula)|Eta]] (η) eta eta prima (η') partikulak goi quarkak eta euren antiquarkak dituzten konbinaketa linealak dira.
** [[Rho (partikula)|Rho]] [[mesoi]]ek (ρ<sup>±</sup>)kargatutako pioien konposaketa bera dute, baina konposatutako partikulak 1 espina du eta ez 0.
** [[D mesoi]] neutroak (D<sup>0</sup>) eta [[B mesoi]] kargatuek (B<sup>±</sup>) ere goi quark eta antiquarkak dituzte.
 
* '''Barioiak'''
** [[Protoi]]a (p) bi goi quark eta behe quark batez osatua dago, eta [[neutroi]]a (n), bi behe quarkez eta goi quark batez.
** [[Delta (partikula)|Delta]] barioi neutroek (Δ<sup>0</sup>), positiboek (Δ<sup>+</sup>) eta bikoizki positiboek (Δ<sup>++</sup>) bat, bi eta hiru goi quark dituzte hurrenez hurren.
** [[Lambda (partikula)|Lambda]] partikula neutroak (Λ<sup>0</sup>) goi quark bat du. Lambda positibo sorgindu partikulak (Λ<sup>+</sup><sub>c</sub>) beste horrenbeste.
** [[Sigma (partikula)|Sigma]] partikula neutroak (Σ<sup>0</sup>) eta positiboak (Σ<sup>+</sup>) bat eta bi goi quark dituzte hurrenez hurren.
** [[Xi (partikula)|Xi]] partikula neutroak (Ξ<sup>0</sup>) eta xi positibo sorginduak (Ξ<sup>+</sup><sub>c</sub>) goi quark bana dute.
** Aurreko barioien [[antipartikula|antipartikulek]] goi antiquarkak dituzte.
 
[[Kategoria:Partikulak]]
[[Kategoria:Fisika]]
 
[[ar:كوارك علوي]]