Giordano Bruno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: mn:Жордано Бруно
t Robot: Cosmetic changes
15. lerroa:
 
== Biografia ==
Jaiotzez Filippo izena jarri zioten. [[Nola]] herrian jaio zen, [[Napoli]]n, Giovanni Bruno izeneko soldaduaren semea. Fraide dominiko sartu zenean hartu zuen ''Giordano'' izena. Geroago, [[1572]]an, apaiztu egin zen.
 
[[Filosofia]]n oso interesatua zegoen. Filosofo zahar batzuen ideek biziki erakarri zuten: [[Hermes Trismegistus]] eta [[Platon]].
 
 
[[1576]]an Napolitik alde egin behar izan zuen, [[Inkisizioa| InkisizioInkisiziotik]]tik ihesi. Handik pixka batera [[Erroma]]tik ihesi egin behar izan zuen. Horrekin batera, dominikoen ordena utzi egin zuen. [[Geneva]]ra joan eta [[kalbinismo]]a besarkatu zuen. Erromako Elizak eskomikatu egin zuen. Orduan Giordano Frantziara joan eta bertan urte asko pasa zituen, mezenas ahaltsuen gerizpean. Garai horretan hogei liburu eman zituen argitara, esaterako ''Cena de le Ceneri'' ([[1584]]), edota ''De l'Infinito, Universo e Mondi'' ([[1584]]).Azken lan honetan [[Nikolas Koperniko|KopernikoKopernikoren]]ren ideiak aldeztu zituen.
 
[[1586]]an, eztabaida gogor baten ondoren, [[Frantzia]] utzi eta [[Alemania]]ra joan zen. Han, [[Luteranismo|luteranoluteranoek]]ek ere eskomikatu egin zuten. [[1591]]n [[Venezia]]ra joateko gonbitea onartu zuen eta bertan [[Inkisizioa]]k atxilotu zuen. Sei urtez preso eduki zuten [[Erroma]]n, epaitu baino lehen. Bere epaiketa Bellarmine kadenalak ikuskatu zuen. Brunok ez zien bere ideiei uko egin eta [[heretiko]] deklaratu zuten. Agintari zibilen esku utzi zuten [[1600]]eko urtarrilaren 8an eta bizirik erre zuten urte bereko otsailaren 17an, [[Erroma]]ko "Campo dei Fiori" plazan. Gaur egun plaza horretan eraikia dago bere omenezko estatua.
 
== Kosmologia XVI. mendearen erdialdean ==
XVI. mendearen erdialdean [[Nikolas Koperniko|KopernikoKopernikoren]]ren ideek ez zuten oraindik zabalkunde handirik. Ideia horiek besarkatu zituen lehen filosogoa ''Giordano Bruno'' izan zen. Brunok atera zituen ondorioak, XX. mendetik begiratuta, oso argiak izan ziren, baina orduko ideia tradizionalen kontrakoak ziren. Astronomo gutxik onartu zuten [[Nikolas Koperniko|KopernikoKopernikoren]]ren astronomia. Horien artean, zuhurtasunez bada ere, [[Michael Maestlin]] ([[1550]]-[[1631]]) eta [[Cristoph Rothmann]] alemaniarrak. [[Thomas Digges]] ingelesak [[A Perfit Description of the Caelestial Orbes]] liburua argitaratu zuen, atxikipen entusiasta eginez. Zerrenda honetan ezin ditugu kontatu [[Galileo Galilei|Galileo]] ([[1564]]-[[1642]]) eta [[Johannes Kepler|Kepler]] ([[1571]]-[[1630]]), oso gazte baitziren, eta ezta ''Giordano Bruno''ere, ez baitzen [[astronomo]]a, [[filosofo]]a baizik; [[Nikolas Koperniko|KopernikoKopernikoren]]ren ideiak onartzen zituen filosofo bakarra, bestalde. Bere idazkietan entusiasmo bizia erakusten du ideia hauekin. [[Aristoteles]] eta [[Platon]]en arabera, [[Unibertsoa]] mugatua eta esferikoa zen. Izarrak esfera batean finkatuak zeuden eta denak [[Lur]]retik distantzia berean. Lurra, jakina, zentroan zegoen geldi. [[Planeta]]k ere esfera solido batzuetan finkatuak zeuden eta bertan mugitzen ziren. [[Nikolas Koperniko|KopernikoKopernikok]]k berdintsu pentsatzen zuen planetei buruz, baina [[Lur]]ra mugiarazten zuen, zentro geldia [[Eguzkia]] zelarik. Esferaren goiko partea mugatua ala infinitua ote zen ez zuen argitzen: filosofoentzat uzten zuen auzi hori.
 
== Giordano Brunoren ideiak ==
36. lerroa:
 
 
[[1600]]ean bizirik erre zuten bere ideia teologikoek eta zientifikoek sortzen zuten ezinegonagatik. Ordurako erdi-aroko ideiak hil-hurren ziren. Sententzia eman zutenean, famatua egin den esaldi hau bota omen zuen: "Beldurrago zarete zuek epai hau irakurtzean ni entzutean baino", alegia, Elizak bazekiela nolabait martiri bat sortzen ari zela.
 
== Ikus, gainera ==