«Gas bidezko errekarga»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
t (r2.5.1) (robota Erantsia: sv:Gaslås)
t (Robot: Cosmetic changes)
Gas bidezko errekarga, [[su arma|su armetan]] funtzionamendu zikloa burutzeko erabiltzen den sistema bat da. Sistema honetan kanoiean zulo bat egiten da, bertatik presio handiko gasak ateratzeko eta hauek sor dezaketen indarrarekin kartutxoa atera, arma mailutu etakartutxo berria sartzeko. Gehienetan konbustioko gasek pistoi bat bultzatzen dute honek ixtailuan edo ixtilu gidan eragin dezan, baina badira arma batzuk, [[MAS-49]] fusila eta [[M-16]] eraso fusila adibidez, zeinetan konbustiko gasek zuzenean ixtailuan edota ixtailu gidan eragiten dutenak.
 
== Gas bidezko sistema nagusiak ==
 
Gas bidezko errekarga zikloa duten su arma gehienek pistoi bat erabiltzen dute, non bertan jotzen duten konbustio gasek. Lehenengo gas bidezko erregargazko armen, konbustio gasak kanoiaren bukaeratik hartzen zituzten, gasak presio txiki zuelarik. Hau dela eta armaren mekanismok ez zuen indar haundirik jasaten. Baina gero eta arma motzakoak egin nahi izateak, gasak errekamaratik gertuago hartui beharra ekarri zuen, presioa handituz eta mekanismo gogorrakoak diseinatu beharra ekarriz. Mekanismo sinpleak erabiltzen jarraitzeko, gas bidezko arma gehienetan pistoiak distantzia jakin bat egin ondoren gasak atmosferara botatzen dira, presioa jaitsiz.
 
=== Eragin zuzeneko gas bidezko errekarga ===
[[Fitxategi:M16_rifle_Firing_FM_23-9_Fig_2-7.png|right|thumb|300px|[[M-16]] eraso fusilaren eragin zuzeneko gas bidezko erregarga]]
 
Eragin zuzeneko ags bidezko erregarkan, konbustio gasek zuzenean eragiten dute ixtailuan edota ixtailu gidan. SIstema honen abantaila nagusia pieza gutxiago behar izatea da, baina ondorio bezala gas bidezko errekarga sistemarik zikinena izatea dakar. Konbustio gasek ixtailuan eragiten dutenez, konbustio gasan hargailura iristen dira eta hau zikintzen dute, armaren gasbiketa maizago egin beharra ekarriz. [[M-16]] eraso fusil estatubaturra da sistema hau erabiltzen duen armatik ezagunena. Sistema hau erabiltzena eta kartutxoetako bolboraren kalitate txarrak, [[Vietnamgo Gerra]]n eraso fusil honek fama txarra hartzea ekarri zuen. Hala eta guztiz, arma egoki garbitzen bada, sistema eraginkorra da.
 
=== Ibilera luzeko gas bidezko errekarga ===
 
Sistema honetan pistoia ixtailu gidari zurrunki lotuta dago eta siklo osoan mugitzen da. [[M1 Garand]] [[fusilak]] eta [[AK-47]] [[eraso fusil]]ak sistema hau erabiltzen dute. Sistema honen abantailarik nagusiena muitzen diren piezak gutxitze eta ixtailu gidan gertatzen den inertzia momentua handitzea dira. Ala ere armaren zikloan mugitzen den masa beste sistemetan baino handiago denez, grabitatze zentrua gehiago aldatzen da tiroan zehar eta honek presizioa gutxitzen du.
 
=== Ibilera motzeko gas bidezko errekarga ===
[[Fitxategi:PISTONM16.gif|right|thumb|300px|Ibilera motzeko gas bidezko erregarga]]
 
Sistema honetan gas pistoia eta ixtailu gida ez daude loturik. Pistoiak distantzia labur batean bultzatzen dut ixtailu gida eta azken honek inertzia jarraitzen duen bitartean, gas pistoia berak duen malgukiaren bidez bere lekura bueltatzen da. Ibilera luzeko sistemekin konparatuz gero, mugimentuan dagoen masa txikiagoa da eta beraz tiroan zehar armaren grabitate zentrua gutxiago mugitzen da presizioa gehituz. Bestalde eragin zuzeneko errekarga baino askoz garbiago da, zeren eta hargailura ez da konbustio gasik iristen eta ondorioz gutxiago zikintzen da. Hau dela eta sistema hau erabiltzen duten su armak, eragin zuzenekoak baino askoz gutxiago garbitu behar dira eta bizitza luzeagoa dute. Sistema hau erabiltzen duten arma garrantzitsuenak [[FN FAL]] [[borroka fusil]] Belgiarra eta [[Vz. 58]] [[eraso fusil]] Txekoslovakiarra dira.
 
== Kanpo loturak ==
* ''[http://science.howstuffworks.com/machine-gun2.htm Gas operation]'' Gas bidezko errekargari buruzko animazioak howstuffworks.com webgunean.