«Frantziako Erresuma»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
t (State_flag_of_the_Kingdom_of_France.svg irudia Royal_Standard_of_the_Kingdom_of_France.svg irudiagatik aldatu da)
t (Robot: Cosmetic changes)
[[Frankoak|Frankoen]] [[Karolingiar Inperioa|erresuma]] bereizi ondoren, [[Hugues Capet]] tronura igo zenean mendebaldeko Frantzia betiko geratu zen bereizita [[Erromatar-Germaniar Inperio Saindua|Inperio Saindua]] eratu zuen ekialdeko Frantziatik. Emeki emeki frankoen erresuma Frantziako Erresuma bilakatu zen. Lehen aldiz, [[1204]]an, Frantzia hitza erabili zen frantziarren erregearen menpeko lurrak adierazteko.
 
== Historia ==
=== Kapetar leinua ===
[[Hugues Capet]]ek agintearen makila hartzearekin, [[Mendebaldeko Frantzia]]k behin betiko bereizi zen Inperiotik. Erregearen menpeko lurrak handitu ziren, baina haren ondorengoek ezi zioten eutsi tokian tokiko nobleziaren diziplinarik ezari. Hortaz, Frantziako erregeek ez zuten eginkizun handirik bete hurrengo urteetako pasarte garrantzitsuenetan, hala nola [[Ingalaterrako konkista]]n edo [[Lehenengo Gurutzada]]n.
 
[[Filipe III.a Frantziakoa|Philippe III.aren]] eta [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filipe Ederraren]] erresumek areago sendotu zuten Frantziako monarkia. Filipe Ederraren agintaldian estatua garatu zen [[erromatar zuzenbidea]] oinarri hartuta. Erregeak, erresumaren batasuna haren irudiaren inguruan irudikatu nahian, lehen aldiz deitu zituen [[Frantziako Estatu Nagusiak|Estatu Nagusiak]] ([[1302]]). Haren menpeko lurrak handitu zituen [[Nafarroa]]ko tronua ere ezkontzaren bidez bereganatuta, eta lortu zuen Klemente V.a aita santu frantziarra [[Erroma]] utzi eta [[Avignon]]era joan zedin. Filipe Ederraren seme guztiak ondorengorik gabe hil ziren, eta, [[Kapetar leinua]] agortu zen ([[1328]]).
 
=== Valois leinua ===
Kapetar leinua agortuta, [[Filipe VI.a Frantziakoa|Philippe de Valois]] bihurtu zen errege. Hala ere, [[Ingalaterra]]ko erregeak ere Frantziako koroa aldarrikatu zuen berarentzat, eta, aldarrikapen horietatik piztu zen Ehun Urteko Gerra, Frantziako lurzoruaren gainean borrokatu zena. [[1346]]an Ingalaterrak egundoko garaipena lortu zuen [[Crécyko gudua]]n, eta [[1356]]an Frantziako erregea preso hartu zuten. [[Karlos V.a Frantziakoa|Charles V.ak]] horri ez ezik, barneko zatiketari eta jende xehearen matxinadari (''Jacquerie'') ere aurre egin behar izan zien. Eta Charles V.ak arrakasta izan arren, hurrengo urteetan ingelesak nagusitu ziren berriro. [[Agincourteko gudua]]n ([[1415]]) Ingalaterrako garaipena erabatekoa izan zen, eta [[Henrike V.a Ingalaterrakoa|Ingalaterrako Henry V.aak]]k Frantziako errege izendatu zuen bere burua. Edonola ere, errege ingelesaren heriotzarekin Frantziako susperraldia etorri zen, eta, [[1453]]arako, ingelesak bota zituzten Frantziako lurzorutik.
 
Erregearen aginte zuzenaren menpeko lurrak handitu ziren hurrengo urteetan. [[Bretainia]] eta [[Borboierria|Borboien lurrak]] bereganatuta, Frantziako Erresuma [[Frantzisko I.a Frantziakoa|François I.aren]] garaian egungo Franzia bezalakoxea zen. Probintzietako aferak kontrolatzeari ekin zion erregeak bere menpeko mandatariak bidalita. [[1539]]an [[Villers-Cotterêtesko ordenantza]]k hartu zuen indarra, [[frantses]]a erresumaren hizkuntza ofiziala bihurtzen zuena.
 
[[Henrike II.a Frantziakoa|Henri II.aren]] heriotzaren ondoren, haren hiru semeek ordeztu zuten boterean banan-banan. Alabaina, [[1562]]tik aurrera [[Frantziako Erlijio Gerrak|erlijio gerrek]] suntsitu zuten erresuma, [[katoliko]]ek eta [[higanot]]ek elkarren kontrako borroka latz eta ankerrean. Azkenean, [[1589]]an, [[borboi]] leinukoa zen [[Henrike III.a Nafarroakoa]] bihurtu zen errege eta herrialdea bakera eraman zuen.
 
 
[[Kategoria:Frantziako historia]]