Eszipion Emiliano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: zh:小西庇阿
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[Fitxategi:Scipio.jpg|thumb|250px|Eszipion]]
'''Publio Kornelio Eszipion Emiliano Afrikano''' ([[latin]]ez ''Publius Cornelius Scipio Aemilianus Africanus Minor'') ([[K. a. 185]] - [[ K. a. 129]]) jeneral eta politikari erromatarra izan zen. [[Luzio Emilio Paulo Mazedoniko]]ren ([[Mazedonia]]ko konkistatzaile) seme naturala izan zen. [[Publio Kornelio Eszipion]]ek, [[Eszipion Afrikano Maior|Eszipion Afrikanoren]] seme zaharrenak, semetzat hartuta, ''Afrikano'' abizena jaso zuen Eszipion Emilianok.
 
[[K. a. 151]]ean, [[Hispania]]n, [[Erroma]]ko armadek deskalabruak baino ez zituzten ezagutzen. Eszipion Emilianok, boluntario joanda, tribuen gainean bere aitonordeak, [[Eszipion Afrikano Maior|Eszipion Afrikanok]] lortutako entzutea berreskuratu zuen. Hurrengo urtean, [[Kartago]]koek, [[Masinisa]] [[Numidia]]ko printzearekin hitz egiteko bitarteko hautatu zuten. [[Masinisa]]k, halere, [[Erroma]]ko sustapena izanda, [[Hirugarren Gerra Puniko|gerra]] piztu zen berriro [[Kartago]] eta [[Erroma]] artean.
6. lerroa:
Lehen borroketan, Eszipion Emiliano nabarmendu zen, manuko ofiziala izan arren. [[K. a. 147]]an, [[Erromako kontsul|kontsul]] izendatu zuten, zilegizko adina ez bazuen ere. Honela, armadaren burua bihurtu zen. [[Kartago]]tarrak heroikoki borrokatuta ere, [[Erromako Senatua]]k hiria birrindu zuen.
 
[[K. a. 142]]an, zentsor izendatuta, garaikideen luxuari eta inmoralitateari aurre egiten saiatu zen. [[K. a. 134]]an kontulatuan berriro, beste gerra batean aritu zen. [[Hispania]]ko [[Numantzia]] hiriak behin eta berriro menderatzen zituen [[Erroma]]ko armadak. Eszipion Emilianoren lehen ardura soldaduen morala eta diziplina igotzea izan zen. Hori lorturik, [[Numantzia]] sitiatu zuen. [[ K. a. 133]]an biztanleek hiria errenditu zuten. Horri esker, ''Numantino'' izengoitia ere jaso zuen Eszipionek.
 
Grakiarren erreformen garaian, Senatuko alderdi atzerakoien alde jo zuen Eszipion Emilianok, bere emaztea [[Tiberio Grako|Tiberio]] eta [[Gaio Grako|Gaioren]] arreba bazen ere. [[Tiberio Grako|Tiberioren]] hilketaren berri izanda, hala esan zuen: "Honela hil daitezela honela jokatzen dutenak". [[K. a. 129]]an, laborantza-erreformei buruzko hitzaldia eman behar zuen eguenean, ohean hilik aurkitu zuten. Hilotza honen misterioa ez zen inoiz argitu. Urte batzuk geroago, [[Zizeron]]ek Grakiarren aldeko Karbori leporatu zion hilketa.