Rif: berrikuspenen arteko aldeak

Marokoko iparraldeko Mediterraneoko eskualdea hegoaldera mugatuta dago Atlas eskualdeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Estatugabe infotaula | berezko_izena = Arrif | berezko_izena_bertako_hizkuntzan = Arrif | bandera = Berber flag.svg | armarria = | nongo = Arrifko | goiburua = | ereserkia = | k...
(Ez dago alderik)

21:49, 2 urtarrila 2011ko berrikusketa

Arrif


Arrif

Ez da estatua
Arrifko bandera
Bandera
Hiriburua Alhucemas Nador
Hiri nagusiak
Administrazioa Maroko, Espainia
Administrazioa Maroko, Espainia
Dirua
Herritarra arriftarra
Hizkuntza(k) tarrifit (arabieraz, xelha), arabiera, frantsesa, espainiera
Ofiziala(k) arabiera, frantsesa, espainiera
1921-1926 artean Arrifeko Errepublika independentea izan zuen


Arrif (espainieraz, Rif, arabieraz, الريف, tifinagh ortografiaz:) geografia aldetik, Afrikako ipar-mendebaldeko eskualde menditsua da. Herri aldetik, bertako estaturik gabeko herri amaziga da.

Arriftarrak amazigak dira eta tarrifit (arabieraz xelha) amazigeraren dialektoa dute hizkuntza. Hala ere, arriftar gehienek arabieraz ere egiten du, bertako hizkuntza ofizial bakarra denez gero. Espainiera edo frantsesa ere hitz egiten dute arriftar gehienek.

Arrif Maroko estatu administrazioko bost herrialdetan banatuta dago: Alhucemas, Nador, Taza, Berkane eta Taourirt.Espainia estatu administrazioko Melilla hiri autonomoa ere Arrifen lurraldea da.

Arrifeko herririk garrantzitsuenak Nador, Kebdana, Berkane, Taza eta Axdir dira.

Historia

 
Rif amazig edo berbere herria da. Amazigeraren tarifit dialektoa da bertako hizkuntza

Historiaurretik hona Arrif amaziga izan da.

Feniziarrak K.A. XI. mendean Tetuan eta Melilla hiriak sortu zituzten. Gerora, kartagotarrek hartu zuten inguruko domeinua, erromatarrak Hirugarren Gerra Punikoan Kartago menperatu eta Arrif Mauretania Erromako probintziaren barruan gelditu zen. V. mendean bandaloek erromatarrak azpiratu zuten, eta VI. mendean bizantzioarrek berreskuratu zuten eskualdea.

VII. mendean sortaldeko beduinoak sartu ziren Arrifen. Salih I ibn Mansur-ek, 710. urtean Nekor Erresuma sortu zuen, Arrifen. Arrif osoa islamiartu zen, eta hiriak arabiartu ere, baina landa eta mendi inguruetan amazig herriaren hizkuntzak eta kulturak iraun dute gaur egun arte.

XV. mendean Espainiatik kanporatutako musulman asko Arrifen instalatu zen, eta besteren artean Chefchaouen hiria sortu zuten.

1415ean Portugalek Zeuta konkistatu zuen. Medina Sidonia Etxeak, Espainiako Isabel Katolikoaren onespenarekin, Melilla okupatu zuen, 1497an.

XIX. mendean Espainiak bere presentzia areagotzeko joera indartu zuen, Melilla eta bestelako goarnizioen lurraldeak zabalduz. 1859-1860 urteetan Afrikako Gerra izenaz ezagutzen den operazio militarrak burutu zuen Espainiak. Gerora, Espainiaren interes espantsionistek Arriftarren erasoaldiak ere ekarri zituen.

 
1906ko Akordioaren arabera Espainiaren Protektoradoak hartzen zuen lurraldea

1904an Marokoko lurraldeak Frantzia eta Espainiaren artean banatu zituzten, eta Marokoko iparraldea Espainiaren esku gelditu zen. Horretara, Arrif osoa Espainiaren Protektoradoaren (1910) barruan gelditu zen. Hartara, 1911tik aurrera Arrifeko tribuek aurre egin zizkioten espainiarren okupazio armadari, harik eta Abd el-Krimek gidatutako gerrilariek Espainiako armada osoa Annualeko gudan (1921) eraitsi eta Melilla ezik Arrifeko lurralde guztiaren domeinua eskuratu arte.

 
Arrifeko errepublikaren bandera

Abd el-Krimek Arrifeko Errepublika independentea aldarrikatu zuen, Arrif herri amazigaren estatu independentea. 1925ean Frantzia eta Espainia elkartu ziren eta gerra osoa bideratu zuen Arrifeko Errepublika 1926an desegin arte.

Arrif Espainiaren menpean gelditu zen 1956an Maroko estatu independentea sortu artean.

1958-1959. urteetan Arriftarrak matxinatu egin ziren Marokoko agintearen kontra. Hasan II Erregek errepresio latza bideratu zuen Arrifaren aurka: napalm bonbak erabili zituzten, eta 8.000 hildako eta milaka arriftar zauritu, atxilotu, torturatu eta espetxeratu zituzten.

Arrifen independentziaren aldeko mugimenduak gorabeherak izan ditu harrez gero. Hasan II Erregeren aldian, amazig hizkuntzak eta kulturak jazarpen bortitzaren azpian bizi behar izan zuten. Marokoko koroa haren seme Mohamed VIaren esku gelditu zenean, jazarpen hori arindu egin zen nolabait.

Dena dela, independentziaren aldeko mugimendua jazarpenean bizi da. 2008. urtean, Marokoko Erregek "legez kanpo" jarri zuen alderdi politiko amazig nagusia, Marokoko Alderdi Demokratiko Amaziga, arriftarren haserrerako.

Gaur egunean, Arrifeko Autonomiaz hitz egiten da bertako zirkulu politikoetan eta Arrifeko Autonomiaren aldeko Mugimenduak Arrif herriaren nortasun historiko eta geografikoa aldarrikatzen du. Nazio kontzientzia hedatzeko ahalegintzen ari da eta 2012ko hauteskundeetan aurkezteko asmoa du, herrialdeko autogobernua bultzatzeko asmoz.

Arriftarrak

Fitxategi:Berberboypd1.jpg
Arrifeko gaztea

Arrifa oso eskualde zabala da: Melilla inguruko mendietatik Tetuaneraino zabaltzen da. Hala ere, ez da nahastu behar Arrif geografikoa eta kulturala. Tetuan eta Chauen inguruko lurraldeak Yebala izena hartzen du, eta bertakoek, etnikoki amazigak izan arren, arabieraz hitz egiten dute. Arriftarrak Alhuzemas eta Nador hirien eskualdean bizi dira, eta euren kultura eta hizkuntzari eusten diote.

Gaur egunean, Marokoko deszentralizazio asmoen inguruan Arrif Handiaz ere hitz egiten da, Marokoko iparralde osoa izendatzeko, hau da, Mediterraneoko Ipar-mendebaldetik Argeliako mugetara doan herrialde osoaz.

Fisikoki, ugariak dira azal argi, ile hori eta begi urdin eta berdea duten arriftarrak.

Kabilak

Arrifeko kabila edo tribu tradizionalak hauexek dira:

Aith Ouriaghel (Beni Urriaguel), Axdir-en Gzennaya, (Senhaya), Metalsa-ko sortaldean. Galiya, Melillako eskualdean. Mazuza Aith Shisher Aith Sidel (Beni Sidel) Aith Bu Ifrur (Beni Bu-Ifrur) Aith Buyafar Kebdana (Quebdana), en la costa del río Muluya ibaiaren kostaldean Algeriako mugaraino. Aith Said (Beni Said), Kert ibaiaren mendebaldean. Aith Stut, Quebdana-ko helgealdeko arabiarrak. Aith Bu Yahi (Beni Buyahi), Muluya ibian barrena, Oulad Stut-en hegoaldean. Ibdalsen, Aitbuyahyi-en sortaldean. Aith Ulishk (Beni Uliachek), Temsaman-eko hego-mendebaldean Tafersit, Temsaman-eko hego-mendebaldean Aith Tuzin (Beni Tuzin), Temsaman-eko hegoaldean Temsaman, Al Hoceima hiriaren inguruan Aith Amart (Beni Ammart), Beni Urriaguel-en hegoaldean Targuist, Beni Urriaguel-en hego-sortaldean Bokoya (Bocoya), Axdir eta Bades artean Aith Itteft, Bades-en sortaldean. Aith Bu Frah (Beni Bu-Frah), al este de Aith Itteft-en sortaldean. Mestasa, Aith Bu Frah-en sortaldean Mtiwa, Mestasa eta Oued Ouring-en artean Ekonomia Herrialde malkartsua da eta baliabide ekonomiko urriak ditu. Kalamuaren laborantzak garrantzia handia hartu du Arrifen, nahiz eta Marokoko gobernuak nazioarteko presioei men eginez kalamua murrizten ari den. Musika Arrifek musika tradizional amaziga joria du. Lau musika mota bereiz daitezke: Arrifeko Ahidus, Taktouka, Aduar eta Reggada. Musikarien arteko batzuk aipatzearren: Talde tradizionalak: Mudrus, Mimount, Serouan, etc. Talde modernoak, 1960tik hona sortutakoak: Ithrán, Hamid Temsamani, Refrou3, Thifridgas, Ituatoun, Najib Amazigh, Allal, Tifiur, Shij mouhand.

Kanpoko loturak

35°00′N 4°00′W / 35.000°N 4.000°W / 35.000; -4.000

Erreferentziak