Jak basati: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robot: Cosmetic changes
14. lerroa:
| espeziea = ''[[B. grunniens]]''
| azpiespeziea = '''''Bos grunniens mutus'''''
| azpiespezie aditua =[[Nikolai Przewalski|Przewalski]], [[1883]] <br />
}}
'''Yak basatia''', "Bos grunniens mutus" da bere izen zientifikoa, [[yak]]aren [[azpiespezie]] bat da. [[Arraza]] honen [[abere]] kopurua etxeko [[yak]]arena baino askoz txikiagoa izanik, [[Mehatxatutako Espezieen NKNEren Zerrenda Gorria]]n sartuta dago.
32. lerroa:
== Ezaugarriak ==
Yak basatiak orohar etxeko yakak baino handiagoak izaten dira.
* Gorputzaren luzera: 325 zentimetro arte.
* Altuera [[sorbalda]]raino: 200 zentimetro arte.
* [[Isatsa]]ren luzera: 60 zentimetro.
* [[Pisu]]a: 305 - 820 kilogramo bitartean.
* [[Buruhezur]]ra: Handia eta ikusgarria dauka.
* Besaburuak eta bizkarra: Besaburuak motzak eta bizkarra zabal, altu eta [[konkor]]duna.
* [[Adar]]rak: Bai arrek eta bai emeek adarrak dauzkate. Buruaren bi aldeak gaindituz eta haien luzearen erdian, gutxi gora behera, gorantza okertzen direla. Emeen adarrak motzagoak dira, 51 zentimetro soilik hartzen baitute. Arren adarrek berriz 95 zentimetroetarino heldu daitezke.
* Tamaina: Emeak ere arren tamainaren eren bat daukate.
* Ilaia: Tibeteko muturreko hotzean irauteko, yak basatiak ile trinko eta bigunaren lehendabiziko geruza bat dauka eta bere gainean ilearen bigarren geruza bat: Luzeagoa, artiletsua, korapilatsua, marroi ilun kolorekoa ia lurreaino ailegatzen dena.
* Kolore:Etxeko yakak kolore oso ezberdinetakoak izan daitezke, hibridazioen ondorioz neurri handi batean. Yak basatiek berriz ilunak, ia beltzak edo oso kolore marroi ilunekoak dira orohar, baina ez beti. Ezagunak dira ere "Urre koloreko" yak basatiak, baina oso arraroak dira. Yak basatietan kolore ez ilunak etxeko yakekiko nahasketaren seinale izan daiteke. Yakek zilar koloreko arraia eduki dezakete bizkarraldean eta gris koloreko banda bat muturraren inguruan.
* Hankak: Hankak nahiko motzak dauzka, eta apatxak zabalak dira, elurraen gainean ibiltzen laguntzeko. Apatxak zorrotzak dira leku malkartsuetan ibiltzeko.
* Ahotsa. Yak basatiek ateratzen duten gutxienetariko zarata marruma ozen bat da, susa eta kumeen hazkunde garaietan egiten dutena. Etxeko yakek berriz urte guztian zehar egiten dute marruma, handik datorkie "grunniens"("Kurrinka egiten dutena") izen latina. Yak basatiak berriz horregatik deitzen dira "mutus", hau da mutuak.
 
Animali hauek oso ondo moldatu dira bizi diren paraje hotz eta latzetan irauteko. Yak basatiak [[ilaia]] mardula daukate eta [[izerdi guruin]] gutxi. Honen ezkerrez gorputzaren beroa errezago mantentzen dute. [[Birika|Birikek]] ahalmen handia dute eta odolean tamaina txikiez baina oso ugari diren [[globulu gorri]]ak dauzkate. Hau dela eta, mendiko aire meheturitik ahal den [[oxigeno]] gehien arnasten dute.
57. lerroa:
Yak basatiak [[Kazakstan]]en, [[Mongolia]]n eta [[Errusia]]n bizi ziren XIII. edo XVIII. mendera arte<ref>Smith eta Xie (2008)</ref>. Hala ere herrialde hauek ez dira sartzen [[IUCN]]eko Zerrenda Gorrian yak basatien eremu historiko bezala bertan espezieran iraungitzearen datari buruzko zalantzak direla eta. Jakina, IUCNko Zerrenda gorriak [[1500]]. urtetik aurrerako iraungitzeak besterik ez ditu jasotzen.
 
== Habitat, ohiturak eta ekologia ==
[[Fitxategi:Kunlun.jpg|thumb|350 px|left|[[Kunlun]] mendiak, Yak basatien bizilekua]]
Generalki yak basatiek 10 eta 30 abere biltzen dituzten samaldetan bizi dira.
89. lerroa:
Esan bezala ordokietan korrika egiten zaldiak baino mantsoagoak dira, baina garaiera handietan zaldiak airerik gabe geratzen dira arnasa hartzerakoan eta yakak berriz horretarako egokituta egonik, zaldiak baino azkarrago mugitzen dira<ref>EPSTEIN, (1974) </ref>.
 
== Populazioa eta egoera ==
[[Fitxategi:Yaks in ladakh.JPG|thumb|px 550|Yak basatiak Ladakhen]]
Espeziea desagertzeko zorian dago zeren eta azken 30 urtetan bere [[populazio]]a %30 jeitsi da, belaunaldi bakoitza hamar urteko epean hartuta.
98. lerroa:
 
Egoera basatian dauden abere guztien kopurua 14.000-15.000 ingurukoa zen [[1995]].en urtean, haren ondorioz yak basati helduen kopurua 10.000 inguru izan daiteke. Etxeko yaken kopurua berriz 12.000.000 milioi buruetan kokatzen da<ref>http://www.arkive.org/wild-yak/bos-mutus/</ref>.
* Espeziea desagertutzat ematen da Nepal eta [[Butan]]en. Antza azken garai hauetan zenbait yak basati Nepaleko ipar aldean sartzen hasita daude <ref>Miller et al. 1994</ref>, baina ez dago ziurtasunik espeziea bertan finkatu dela baieztatzeko.
* Indian bere aldetik, yak basatia ezaguna da [[Katxemira]]ko [[Ladakh]] eskualdean<ref>Schaller and Liu, (1996). Ul-Haq, (2003)</ref>, [[Chang Chemmo]] haran aldean, baina abere basatien kopurua txikia da bertan, eta skotan denboraldi baterako agertzen dira soilik.
* Txinan yak basatiak Tibeteko goi lautadetan aurkitu daitezke populazio isolatuetan (Gansu, Qinghai, Xinjiang, Tíbet). Danera 8.000 eta 8.5000 yak basatiak daudela bertan uste dute adituek. Hala ere populazio garrantzitsuenak Tibeteko ipar aldean 284.000 kilometro karratu babesten dituen Chang Tang Babesgunean kokatzen dira. Bertan 7.000 eta 8.000 artean abere daude<ref>Schaller eta Liu, (1996). Fox, (2004)</ref>. Baita [[Arjin Shan]]en eta hego-ekialdeko [[Xinjiang]]en, 2.000-2.500 yak basatien populazio batekin. Qinghaiko [[Kekexili babesgune]]an eta oro har probintzia guztian 3.200 eta 3.700 yak basati dago. [[Kunlun mendiak|Kunlun mendietako]] alboko parajeak espeziearen beste gune garrantzitsua dira<ref> Harri eta al. 1999; Harri eta Madereros 2004, Schaller eta Al., (2007)</ref>.
 
Badaude ere zenbait gune txikiago eta populazio nagusietatik isolatuta ipar eta hegoaldean.
110. lerroa:
2007. urteko neguan 977 yaks basati bildu ziren Sanjiangyuango Natura Babeslekuan.
* Tibeteko erdi-mendebalean, Qinghaiko hegoaldeko erdialdean eta mendebaldeko Gansunen.
Zebait adituek beste hainbat populazio isolatu aipatzen dute Txinan <ref>Grubb, (2005)</ref> baina haien kopurua murritza izanik funtsa gutxi dute arrazaren iraupenari begira.
 
154. lerroa:
 
== Yak basatiaren inguruko beste zenbait kontu ==
* Abeltzain nomadek yak basatien zezenen adar handiak esnea biltzeko erabiltzen dituzte.
* Yakek sekrezio itsaskor bat dute [[izerdi]]an korapilatutako beraien ilea azpian azalaren beroa mantentzeko. Sekrezio hau Nepaleko herri medizinan erabiltzen da.
* [[Thubten Jigme Norbu]]k, [[Tenzin Gyatso]] 14. [[Dalai Lama]]ren anaia, [[1950]]. urtean egindako [[Amdo]]ko [[Kumbum]]etik [[Lhasa]]ra egindako bere bidaiaren txostenean zera esaten zuen:
"''Handik gutxira yak basati handien samalda handiak ikusi nituen nire begi propioekin. Abere eder eta bikain haien ikusteak, aspaldidanik Tibeteko goi ordoki garai eta elkorrean beraien etxea egin dutena, inoiz ez dit harritzeari utzi. Modu batean edo bestean abere lotsati hauek lortzen dute haien burua izadiak ematen duen oinarri ukatutako eremu haietan mantentzea. Ikusi beharreko gauza liluragarria haien samalda handi bat buruan behera arrapalada basatian estepetan barrena ikustea da. Beraien orpopean lurraran dardarra eta hauts hodei erraldoia beraien pasadera erakusten dute.
 
165. lerroa:
<references/>
== Begira ==
* [[Yak]]
* [[Yakalo]]
* [[Dzo]]
 
== Kanpoko loturak ==
[[Fitxategi:Bos grunniens - Syracuse Zoo.jpg|thumb|px 200|]]
* {{en}} [http://www.iucnredlist.org/apps/redlist/details/2892/0</ Yak basatiari buruzko WEB horrialdea].
* [http://www.arkive.org/wild-yak/bos-mutus/video-00.html Yak basatiari buruzko bideoa]
* {{en}} [http://www.arkive.org/wild-yak/bos-mutus/ Yak basatiei buruzko Arkive-ko webgunea]
* {{en}} [http://www.ultimateungulate.com/Artiodactyla/Bos_grunniens.html Yak basatiei buruzko webgunea]
* {{ es}} [http://www.fao.org/docrep/V8300S/v8300s14.htm Yakak, Dzoak eta etxeko beste zenbait betaberei buruzko web horrialdea]
 
== Bibliografia ==
* Boitani, L., and S. Bartoli. 1982. Simon & Schuster's Guide to Mammals. New York: Fireside/Simon & Schuster, Inc. Entry 385.
* Harris, R.B., D. H. Pletshcer, C. O. Loggers, and D. J. Miller. 1999. Status and trends of Tibetan plateau mammalian fauna, Yeniugou, China. Biological Conservation 87: 13-19.
* Miller, D. J., and G. B. Schaller. 1997. Conservation threats to the Chang Tang Wildlife Reserve, Tibet. Ambio 26(3): 185-186.
* Miller, D. J., R. Harris, and G. Cai. 1994. Wild yaks and their conservation on the Tibetan Plateau. In Proceedings of the 1st International Congress on Yak. Edited by R. Zhang, J. Han, and J. Wu. Gansu Agricultural University, Lanzhou. pp. 27-34.
* Schaller, G.B. and Gu, B. (1994) Ungulates in Northwest Tibet. National Geographic Research and Exploration 10(3): 266-293.
* Schaller, G.B. and Wulin, L. (1996) Distribution, status, and conservation of wild yak (Bos grunniens). Biological Conservation 76(1): 1-8.
*Jame Jame Thomback, "WILD CATTLE, BISON AND BUFFALOES, THEIR STATUS AND POTENTIAL VALUE", The World Conservation Monitoring Centre, Cambridge, U.K.
* "LITTLE-KNOWN ASIAN ANIMALS WITH A PROMISING ECONOMIC FUTURE", N. Vietmeyer-ek argtaratuta, National Research Council, National Academic Press, Washington, D.C., 1983.
* Bisontes y bufalos. Albunes Noguer. Zoologia. 1973. Bartzelona.
 
 
 
 
 
[[Kategoria:Bovinae]]