Sai zuri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: zh:白兀鷲
EuskalNaturaren artikulua
12. lerroa:
| familia = [[Accipitridae]]
| azpifamilia = [[Aegypiinae]]
| generoa = '''''Neophron'''''
| genero aditua =[[Marie Jules César Savigny|Savigny]], [[1809]]
| espeziea = '''''NeophronN. percnopterus'''''
| espezie aditua = [[Linneaus]], [[1758]]
| binomial = ''Neophron percnopterus''
| hedapen mapa =
| espeziebinomial aditua = ([[LinneausCarl Linnaeus|Linnaeus]], [[1758]])
| hedapen mapa = NeophronMap.svg
}}
'''Sai zuria''' (''Neophron percnopterus'') [[aegypiinae]] azpifamiliako [[hegazti]] harraparia da, iparraldeko [[Afrika]]n, hego-mendebaldeko [[Europa]]n eta hegoaldeko [[Asia]]n, tartean [[India]]n, bizi dena.
 
Sai paleartikoen artean txikiena da sai zuria. [[Negu]]a [[Afrika]] tropikalean igarotzen dute eta [[martxo]]aren hasiera aldera iristen dira [[Euskal Herri]]ra. [[Sarraskijale]]a den arren beste saiak baino askoz oportunistagoa da elikadurari dagokionez; ehiztari, arrantzale, [[arrautza (biologia)|arrautza]] lapur edo koprofago ere izan daiteke. Animalia honen berezitasunik nabarmenena arrautzak apurtzeko duen metodoa da, Afrikan ikusi denez arrautzak lapurtzean harrien kontra jaurti eta apurtzen dituzte gero jan ahal izateko, eta [[ostruka|ostruken]] arrautzak bezalako arrautza handien kasuan berriz [[harri]]ak botatzen dizkie behin eta berriz [[oskol]]a apurtu arte. Jokabide honen ondorioz "sai jakintsua" izengoitia irabazi dute, eta tresnak erabiltzen dituzten hegazti apurren taldean sartu dira.
Beste edozein [[putre]] bezala, [[sarraskijale]]a da.
 
==Deskribapena==
Sai zuriaren burua eta atzealdea [[zuri]]ak dira, eta hegaldirako lumak aldiz ilunagoak, ia beltzak. Luma zorrotzak dituzte lepoaren bueltan eta aurpegi [[hori]]-[[laranja]] biluzia dute. Aurpegi biluzia termoerregulaziorako eta animalien zirrikitu estuetatik burua sartu eta haragia atera ahal izateko dutela uste da; zirrikituetan burua sartu ahal izatea garrantzitsua da hauentzat, sai arreen atzetik aprobetxatzen baitituzte sarraskiak eta haiek iritsi ezin izan diren zatiak jan beharko baitituzte. Ez dute [[dimorfismo sexual]] handirik, baina bataz bestean, emeek pisu handiagoa izan ohi dute. Banako gazteak uniformeki marroiak izaten dira.
 
== Taxonomia ==
Hiru [[azpiespezie]] ezagutzen dira:
* ''Neophron percnopterus percnopterus'', [[Afrika]]n, [[Hegoaldeko Europa]]n eta [[India]]ko ipar-mendebaldean bizi dena.
* ''[[Neophron percnopterus majorensis]]'', [[Kanariak|Kanariar uharteetan]] bizi dena.
* ''[[Neophron percnopterus ginginianus]]'', [[Nepal]] eta [[India]]n (ipar-mendebaldean izan ezik) bizi dena.
 
== Banaketa ==
[[Europa]] eta [[hegoaldeko Asia|Asia hegoaldean]], eta [[iparraldeko Afrika|Afrika iparraldea]] bizi dira. Gainera populazio isolatu batzuk [[Kanariak|Kanariar uharteetan]] eta [[Cabo Verde]]n ere bizi dira. Sai zuriak benetako [[espezie migratzaile|migratzaileak]] ez diren arren, beste saiekin alderatuz bidaia luzeak egiten dituzte bizileku eta ugaltzeko lekuaren artean. Bikote ugaltzaileak kumatze leku berera itzul daitezke hainbat urtetan zehar.
 
==Habitata ==
Sai zuriek [[harkaitz]] labarretan egin ohi dituzte habiak. Beste saiek bezala zailtasunak dituzte hegoei eragite hutsaz hegan egiteko eta ondorioz oso garrantzitsuak dira korronte termikoak beraientzat. [[Zuhaitz]] eta [[eraikin]] zaharretan ere egin ditzakete habiak baldintzak egokiak ez direnean. Batzuetan giza populazioak dauden gunetan agertzen dira gizakiak sortutako janari hondakinak jateko.
 
== Elikadura ==
[[Haragi]]jaleak dira, gehienbat sarraskijaleak, baina jakina da [[intsektu]]ak, [[narrasti]] eta [[ugaztun]] txikiak, [[krustazeo]]ak eta abar jaten dituztela. Beste hegaztien arrautzak hautsi eta jateko harriak erabiltzeagatik ere ezagunak dira. Jaioberriei animalia txikiak ematen dizkiete elikatzeko.
 
== Bizimodua ==
Gizarte antolakuntza desberdinak aurkeztu ditzakete eskuragarri dauden errekurtsoen arabera. Banako ugari aurki daitezke batera, heldugabeekin eta beste haragijaleekin, errekurtsoak soberan diren jantokietan. Bestalde, migrazioak bakarrik edo bikotearekin egiten dituzte.
 
== Ugalketa ==
Sai zuriak [[monogamia|monogamoak]] dira. [[Urte]]an behin ugaltzen dira. [[Martxo]]a eta [[maiatz]]a artean jartzen dituzte arrautzak. Kumaldi bakoitzean batetik hirura arrautza jartzen dituzte eta 39-45 egunez zaintzen dituzte arrautzak kumeak jaio aurretik; zainketa honetaz ar eta emeak arduratzen dira.
 
== Ontogenia ==
71-85 [[egun]]etan kumeek habia uzten dute, 4 [[hilabete]]ra independizatzen dira gurasongandik eta 6 urterekin sexualki helduak izaten dira. Gatibutzan 37 urteko bizitza izatera hel daitezke, bizitza basatian ordea zaila da hau determinatzea ez baitira migraziotatik leku berera itzultzen beti.
 
== Espezieen arteko elkarrekintzak ==
Sai zuriek ez dute [[harrapari]] naturalik helduak direnean, [[gizaki]]aren eragina da mehatxu nagusia espezie honentzat. Gizakiak zuzenki eragiten dio bere [[habitat]]ak suntsitzen dituenean, eta bigarren mailan berriz [[berun]]arekin kutsatutako animalien sarraskiekin pozoitzen direnean. Dieta artifizialak izan dituzten azienden sarraskiek ere kalte egiten diete, batez ere antiinflamatorioak eman izan dizkietenek.
 
==Kontserbazio egoera ==
Mundu mailan 10.000-100.000 arteko populazioa dagoela estimatzen da, eta beheraka doa. [[IUCN]] arduratzen da sai zuriaren kontserbazioaz eta [[Mehatxatutako Espezieen NKNEren Zerrenda Gorria]]n "arriskupean" kategoriaz agertzen da. [[EAE]]n "kaltebera" kategorian dago eta [[Nafarro]]an ere espezie mehatxatuen zerrendan aurkitzen da, garrantzitsuen artean.
 
== Erreferentziak ==
{{euskalnatura}}
 
{{commons|Neophron percnopterus}}
{{wikispecies|Neophron percnopterus}}
 
{{Biologia zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Falconiformes]]