«Frisiera»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 10 urte
ez dago edizio laburpenik
t (r2.5.2) (robota Aldatua: nn:Frisisk)
'''Frisiera''' (''Frysk'') [[Herbehereak|Herbeheretan]], [[Alemania]]n eta, neurri txikiagoan, [[Danimarka]]n mintzatzen den hizkuntza bat da. [[Ingelesa]] eta [[Scots]]-aren hizkuntza gertukoena da. Gaur egun bere etorkizuna ez dago bermaturik, geroz eta hiztun gutxiago baitu.
 
Saxoiek eta angloek egungo frisieraren antzeko hizkuntza mintzatzen zuten [[Britainia Handia|Britainia Handira]] emigratu aurretik. Gure garaiko lehenego mendeetatik idatzi bakan batzuk gelditzen dira: [[alfabeto]] errunikoan eginiko epigrafiamierda gutxi batzuk. [[XV. mende]]ra arte, frisiera administrazioan eta kontu ofizialetan erabiliko den hizkuntza bizia izango da. [[XIII. mende|XIII.]] eta [[XVI. mende]]etatik hainbat dokumentu gordetzen da, lege izaera dutenak batzuk, baina baita idatzi [[literatura|literarioak]] ere: frisierazko saga eta herri legendak, adibidez. Garai horretatik aurrera, [[nederlandera]] eta [[aleman]]a frisiera ordezkatzen joango dira.
 
Frisieraz hitz egiten dugunean, hiru aldaeretaz ari gara, urruntasun geografikoa dela-eta beraien artean ulergaitzak diren hiru aldaera hain zuzen: ekialdeko frisiera, mendebaldeko frisiera eta iparraldeko frisiera. [[Erdi Aroa]]n hizkuntza bakarra osatzen zuten, ''Frisiera zaharra'' deitzen dena ([[VIII. mende|VIII.]] eta [[XVI. mende]] artekoa), baina gaur egun, esan bezala, hiruen arteko desberdintasunak oso handiak dira.
Anonymous user