Iron Maiden: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.55.31.242(r)en aldaketak ezabatu dira, Xqbot(r)en azken bertsiora itzuliz.
16. lerroa:
 
'''Iron Maiden''' [[Londres]]ko [[Leyton]] aldeko [[Heavy Metal]] talde [[Erresuma Batua|britaniarra]] da. Aurretik ''Gypsy's Kiss'' eta ''Smiler'' taldeetan aritutako [[Steve Harris]] baxujole eta konpositoreak sortu zuen 18 urterekin [[1975]]ean. [[2002]]an [[Ivon Novelo Saria]] irabazi zuten; [[Hollywood's Rock Walk]] ean sartuak izan ziren [[2005]]an, askotan historiako [[Heavy Metal]] talderik onena kontsideratuak izan bai dira eta askotan [[Rock and Roll]] talderik onenetarikoa. Taldearen influentziak, besteak beste, [[UFO]], [[Thin Lizzy]] eta [[Deep Purple]] izan dira. [[2008]]an 70 miloi disko saldu zituztela adierazi zuten.
 
== Historia 1975-Orainaldia ==
=== Sorrera 1975-1980 ===
 
Dena hasi zen [[Steve Harris]]ek [[precision bass]]aren kopia bat eskuratu zuenean, 40 liberatan, aurretik futbol jokalaria izan nahi zuen [[West Ham]]ean baina ondo pentsatu ondoren eta jokalari onenak bakarrik hartzen zituztela jakinda, bere beste "hobby"ra aritzea erabaki zuen: [[musika]]. Horrela musika talde bat osatu zuen "[[influence]]" deiturikoa geroago [[Gypsy's Kiss]] izatera pasatuko zena.[[Gypsy's Kiss]]ekin kontzertu batzuk (Guztiak jende gutxiren aurrean) eman ondoren Stevek taldea uztea erabaki zuen eta beste talde batera joan zen: "[[Smiler]]".Han taldekide guztiak bera baino zaharragoak ziren eta esperientzia handia lortu zuen , baina ez zen nahikoa berarentzat eta orduan [[1975]]ean aurrerago [[Heavy Metal]]aren talde onenetariko bat izango zena sortu zuen: [[Iron Maiden]]. Steveri izen hau pelikula (''[[The Man in the Iron Mask]]'') bat ikusi ondoren bururatu zitzaion. Pelikula horretan presoak torturatzeko [[Burdinazko Andrea]] izeneko hilkutxa erabiltzen zuten. Hilkutxa hau burdinazkoa zen, andre forma zuen eta barruan herdoildutako iltze batzuk zituen eta presoak hil arte sartzen zituzten han. [[1976]]an, Steve bere talderako musikariak bilatzen hasi zen eta [[Londres]]ko [[East End]]ean , bere auzoan hain zuzen ere, aurkitu zituen. Taldea berak baxuan , [[Dave Sullivan]] eta [[Terry Rance]]k [[gitar]]ran, [[Ron Matthews]]ek baterian eta [[Paul Day]]k kantuan osatzen zuten.Denbora gutxi barru [[Paul Day]] Steven aurreko taldeko, hau da, [[Smiler]]eko [[Dennis Wilcock]]en truk aldatua izan zen, nork Harrisi [[Dave Murray]] deituriko gitarrajole talentudun bat gomendatu zion [[Urchin]] taldekoa eta Harris bezala [[Free]], [[Queen]], [[Deep Purple]] eta batez ere [[Jimi Hendrix]]en jarraitzailea.Honek Sullivan eta Rance gitarrajoleak haserretzea egin zuen eta hauek taldea utzi ondoren [[Bob Sawyer]] iritsi zen eta [[Bob D'Angelo]] izena ipini zuen taldean bigarren gitarrajole moduan sartzeko eta [[Ron Rebel]]ekin [[Iron Maiden]]en lehen boskotea iritsi zen.Geroago Stevek beste [[Smiler]] ohi bat "fitxatu" zuen , [[Doug Sampson]] bateriajolea beste kantari bat bilatzen zuten bitartean.Steven taldekide batek [[Paul Di'Anno]] gomendatu zuen , [[Punk]] esperientziadun kantari bat, ordu arte "[[Bird of Prey]]" taldean egondakoa.Urte haiek zailak izan ziren Harris eta taldekideentzat; [[Punk]]aren urteak ziren eta [[Londres]]ko kaleetan entzuten zen gauza bakarra zen.[[Sex Pistols]]en antzeko taldeak ziren disko gehien saltzen zituztenak , eta diskoetxe guztiek nahi zituzten [[Punk]] taldeak. [[Diskografika]] askok gomendatu zioten Harrisi taldearen itxura aldatzeko, ilea mozteko eta jendeari gustatzen zitzaion [[musika]] mota egiteko, baina Harrisek oso argi zeukan ze itxura izan behar zuen taldeak eta ze [[musika]] mota jo behar zuten.Bere hitzetan, ''Ezingo nuke [[Punk]] talde bat sortu... hori nire erlijioaren aurka egongo litzateke''. Di'Annok bere aldetik, komentatu zuen , ''Noizbait [[Fairport Convention]]en egondako konpositoreak orain [[The Clash]]en daude , haien gustuak aldatzen bizi dira dabilen denborara mantentzeko. Ez dut horren arrazoia ikusten. Gustuko duzun [[musika]]n mantendu behar zara , gustuko duzun [[musika]]rekin leiala izan''. Honela Harrisek taldea zegoen bezala utzi zuen.
 
 
----
 
=== Lehenengo arrakastak 1980-1982 ===
 
[[Rod Smallwood]] managerrak, [[EMI]] diskoetetxeko presidenteak, hau da [[Brian Shepherd]]ek Marquee klubean taldearen kontzertu bat ikustea lortu zuen eta aste bat geroago, [[Iron Maiden]]ek kontratu bat sinatu zuen konpainia diskografikoarekin. [[NWOBHM]]aren beste talde batekin konpetentzian zegoen kontratu bat, [[Def Leppard]]ekin hain zuzen.
 
[[1980]]ko [[otsaila]]ren 8an, Paul Di'Anno kantuan, Steve Harris baxu eta koroetan, Dave Murray eta Dennis Stratton lehenengo eta bigarren gitarretan eta Clive Burr baterian lehenengo [[single]] ofizialaren edizioa ospatu zuten eta , egun gutxitara, Running Free britainiar zerrendak eskalatzen zituen 34. postura arte. [[Running Free]]ren ostean , britainiar prentsa Paul Di'Annok bere taldean zuen joera aldaketa garbiaz konturatu ziren.
 
==== ''Iron Maiden'' ====
 
[[1980]]ko [[apirilaren]] 11n lehen estudio albuma atera zuten [[diskoa|Iron Maiden]] izenarekin. Jarraitzaile askorentzat disko bikaina da, Prowler, Sanctuary eta Running Free bezalako klasikoekin. Baina taldea ez zen oso gustura gelditu, [[Will Malone]] produktoreak soinuarekin lan gutxi egin zuela pentsatzen zuten eta.Disko honek soinu gordina dauka Di'annoren ahots gogorrarekin batera doana. Lehenengo diskoaren ostean [[Dennis Stratton]] gitarrajolea kaleratu zuten ezberdintasun musikalengatik. Bere ordez [[Adrian Smith]] sartu zen, [[Dave Murray]]ren haurtzaroko laguna zena eta lehenago taldean sartzeko gonbitari uko egin ziona, zeren bere taldea, [[Urchin]] arrakasta lortzen ari zen. Adrianek hurrengo urteetan erakutsiko zituen bere dohainak musikari eta konpositore bezala taldearentzako arrakasta handiak lortuz.
 
==== ''Killers'' ====
 
Geroago ''Killers'' diskoa iritsi zen [[1981]]eko [[otsailaren]] 2an. Produktore diskografikoa [[Martin Birch]] izan zen, [[Deep purple]] eta [[Black Sabbath]] bezalako taldeekin lan egindakoa eta lehen esandako taldeen ''[[Machine Head]]'' eta ''[[Heaven and Hell]]'' bezalako disko klasikoak egindakoa. Taldearen materiala entzutean Martinek Harrisi galdetu zion ea zergatik ez zuten deitu lehenengo diskoa egiteko eta Stevek bere hitzetan ''Talde berri batean ez zinela interesatuko pentsatu genuen'' erantzun zuen. Lehenengo diskoarekin konparatuta askozaz ere landuago dago soinuaren aldetik baina gutxiago landua musikaren aldetik, nolabait esateko landua baino rockeroagoa. Di'Annoren ahotsa , pasio eta agresibitatez betea oso ondo gelditzen da [[Wrathchild]] edo [[Killers]] bezalako kantetan. Di'Annok ez zuen kapazitate handia ez nota altuak kantatzeko gaitasuna, ez zen [[Heavy Metal]]eko kantari tipikoa ahal bezain nota altuenetara iristen zena, baina jendetza gidatzeko zuen estilo bihurri eta baldarra eta bere kantatzeko era arduragabea eta agresiboak kontraste berezi bat sortzen zuen Harrisek konposatutako musikarekin.
 
==== Japoniako bira ====
 
Japoniako lehenengo bira eta, honekin batera, taldearen zuzeneko albuma [[Diskoa|Maiden Japan]], [[1981]]eko maiatzaren 23an taldeari lehen urrezko diskoaren konkista bezala balio izan zion. Igoera horrek ez zituen gelditu taldean gertatuko ziren aldaketak. Paul Di'anno bota zuten zeraman bizitza estiloagatik: gehiegikeriak, alkohola, drogak... fisiko eta psikologikoki suntsituta zutenak. Di'Anno askotan giltzapetua izan zen indarkeriagatik eta taldeari huts egin zion beharrezko momentuetan. [[Bruce Dickinson]] (beste Samson ohi bat), kantari lekua hartzeko iritsi zen.
 
 
----
 
=== Urrezko urteak 1982-1985 ===
==== ''The Number of the Beast'' ====
 
Taldearen ospea hirugarren diskoarekin finkatu zen [[1982]]eko martxoaren 29an. Diskoaren aurkezpenaren bira ''[[Beast on the Road]]'' deitu zuten, Ingalaterran hasi eta hamar hilabete geroago Japonian amaitzeko, jada bigarren aldia zen [[Japonia]]n jotzen zutela. ''[[Run to the Hills]]'' singlearekin, Iron Maiden 7. postua arte iritsiko zen [[Top 40 britainiarra|Top 40 britainiarrean]]. Baina bira erdian izan zen, eta autobusa errepidean gelditzen zitzaienean, berri ikaragarri batez konturatu zirenean: ''[[The Number of the Beast]]'' 1. postuan zegoen arrakasta zerrendetan. Bolbora moduan zabaldu zen taldearen arrakasta eta bere fama bete-betean sartu zen [[Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], non zenbat jarraitzaile hainbat gaizki esale zituzten. Justu hauek kontzertu baten ate aurrean aurkeztu ziren satanismoz akusatzen. Guzti honek [[Iron Maiden]] [[1982]]aren amaieran lortzen ari zen eztabaida eta ospea elikatzen zuen, kanta hau indarrez betea zegoela esanez. Bruce taldean finkatuta zegoen jada, eta kantari aldaketa asko gustatu zitzaien jarraitzaileei, behar zena zeukaten fama urte askotarako finkatzeko.
 
==== ''Piece of Mind'' eta ''Powerslave'' ====
 
''[[Piece of Mind]]'' atera baino lehen beste aldaketa bat sortu zen taldean: [[Clive Burr]]ek taldea utzi zuen arazo pertsonalengatik eta bere ordez [[Trust?]] taldeko bateria ohia [[Nico Mcbrain]] sartu zen eta bere musikari gaitasunak argi erakutsi zituen eta aldi berean taldearen soinua aldatu zuen.
 
[[1983]]eko maiatzaren 16an ''[[Peace of Mind]]'' (Gogo zatia edota zoro ekintza "Peace of Mind" bezala ahoskatzen dena eta gogo baketsua esan nahi duena) atera zuten eta disko honekin platinozko diskoak lortu zituzten herrialde askotan.
 
[[1984]]ko irailaren 3an merkatura atera zuten ''[[Powerslave]]'' diskoa, aurrekoaren diskografika berberarekin, ''[[Aces High]]'' eta ''[[2 Minutes to Midnight]]'' [[single]]ekin, azken hau [[Chicago]]ko unibertsitateko [[Apokalipsiaren erlojua]]n oinarritua, erloju honek zibilizazioaren azkenerako gelditzen den denbora adierazten du eta denbora hurbiltasun errekorra 2 minutu gauerdirako izan zen, [[1953]]an.
 
Disko hau ''[[Piece of Mind]]''ekin batera tono altueneko diskoa da, Brucen ahotsa ere [[Heavy Metal]]aren klasikoetako bat dela esango genuke eta horri esker beste proiektu bat jarri zuten martxan: "The World Slavery Tour", bira hau 23 herrialdetatik pasa zen eta 191 kontzertu izan zituen 331 egunetan, modu honetan, Harris, Dickinson, Murray, Smith eta Mcbrainek desafioa onartu zuten: bira [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] amaitzen zen. [[Powerslave]]ren kaleratzearekin batera [[1984]]an, [[HegoAmerika]]k arrakasta handiz hartu zituen "Rock in Rio"n (Brasil [[1985]]).
==== Live after death ====
World slavery tour igaro bitartean [[Live after death]] zuzeneko albuma atera zuten, zuzeneko album bikoitza. Diskoaren aurrealdean [[Howard Phillips Lovecraft]]en irudi bat dago, metafikzio estiloko beldurrezko ipuin idazlea. Diskoa [[Sir Winston Churchill]]ek [[Londres]]ko herriari [[Alemania]]r nazien [[bigarren mundu gerra]]ko tiroketa baino lehen eman zien esperantza itzaldiarekin hasten da, [[Aces High]] kantarentzako introa. [[Bruce Dickinson]]ek "A Hymn" deituriko [[Gilbert K. Chesterton]]en bertsoa erabili zuen [[Revelations]] ([[Aleister Crowley]]ren liburu batean oinarritua) kantaren intro bezala.
 
 
----
 
=== Esperimentazioa 1986-1988 ===
 
==== Somewhere in time ====
[[1986]]aren Ekainaren 29an seigarren estudio diskoa atera zuten, [[Somewhere in time]], soinu berri batekin, robotikoa eta etorkizunera begira zebilena.Disko honetan sintetizadoreen eragin garbia ikusten da, horrela taldeak soinu berri bat lortuz. Disko honekin argi geratu zen [[Iron Maiden]]en barruan aldaketa batzuk gertatzen ari zirela: Dickinsonek bere sormena gutxitu zuen, Smith letra batzuk idaztera pasatu zen eta Harris gero eta gehiago bildu zen taldearen proposamen berriaren egite delikatuan.Sintetizadoreen agertzearekin soinu modernoago bat erakutsiz, eztabaida handia sortu zuen fanatismoa zatituz. Disko honek Adrianek idatzitako [[Wasted years]] eta [[Stranger in a Strange land]] edo Stevek idatzitako [[Heaven can Wait]] eta [[Alexander the great]] bezalako pieza garrantzitsuak dauzka.
 
==== Seventh son of a seventh son ====
[[Seventh son of a seventh son]] [[1988]]aren apirilaren 11an atera baino lehen, taldeak [[Can I Play With Madness]] [[single]]a atera zuen top britainiarrean hirugarren postua lortu zuena eta videoklip bat gehitu ziona, klip honetaz pertsonalki arduratu zen [[Terry Gilliam]] zine zuzendaria bere [[Brazil]] pelikulagatik ezagutua. Diskoa ateratzean arin igo zen lehenengo postura top britainiarrean eta geroago bostgarren postuan gelditu zen denbora luzean.
 
 
----
 
=== Bide berriak 1990-1993 ===
[[1989]]aren erdialdera Adrianek talde berri bat sortzeko proiektua martxan ipiniko zuela adierazi zen eta lehenago ere gertatu zen gauza bera baina [[Iron Maiden]]eko taldekidea izatearen betebeharrak zirela eta ez zuen lortu. Honela Smithek [[Silver and Gold]] diskoa atera zuen [[ASAP]] ([[Adrian Smith]] and project)(siglek "As soon as posible" esaera burokratikoarekin bat egiten dute, "Ahal bezain laster")taldearekin, talde hau lagun batzuekin sortu zuen eta bera izan zen kantaria. Brucek ere bere bakarlari proiektua sortu zuen eta [[Tattooed Millionaire]] diskoa atera zuen, ez zuela Maidenekin batere zerikusirik eta estilo rokanroleroago bat daukana. Hainbeste urtetako karrera solidoaren ostean Maiden bakarlari desio señaleak ematen hasi zen.
[[1990]]aren hasieran, Maiden eszenatokietan faltan botatako urtea eta 10 urte ospatzen zituena [[EMI]] konpainiarn izar moduan, Adrianek taldea utzi zuen. Zatiketa hau baldintza lagunartekoetan izan zen eta taldeak libre utzi zuen bere gitarrajolea. Modu honetan, boskote klasiokoa bere amaierara iritsi zen. Handik zazpi egunera [[Janick Gers]] [[White Spirit]] ohia, Adrian ordezkatzeko aukeratua izan zela adierazi zuten. Gers Dickinsonekin lan egindakoa zen gitarrajole moduan [[Tattooed Millonaire]] diskoan eta data haietarako, jada taldearekin lanean zebilen hurrengo diskoan, [[No Prayer for the Dying]].
 
==== No Prayer for the dying ====
[[No Prayer for the Dying]] [[1990]]aren Urriaren 11an eta zerrenda britainiarretan bigarren postuan. Iluntasunetik atera ezinik bi urte emanda azkenean argia ikusi zuen "No Prayer on the Road" birarekin, eszenatoki txikietara itzuliz eta atzean utziz iraganeko produkzio ikaragarriak.
Bira honetan, zuzenean Adrianekin diferentzia markatu zuen eta show bakoitzeko sorpresa izan zen Janick bat ikusi ahal izan zen.
Bira planeatua baino lehen amaitu zen, [[Australia]] eta [[Japonia]]rako bisitak bertan behera utziz Golfoko gerraren hasieragatik. Azkenean bira [[Salt Lake City]], [[Utah]]n amaitu zen, [[1991]].aren martxoan.
 
==== Fear of the Dark ====
[[1992]] [[Iron Maidenen]] disko berriaren kaleraldia izan zen, [[Fear of the dark]]. Diskoa maiatzean atera zuten, aurrealdean aurreko urteetakoa baino [[Eddie the head|Eddie]] beldurgarriagoa ipini zuten. [[Eddie the head|Eddie]] berria ez zuen [[Derek Riggs]]ek diseinatu, bere ideiak ez zetozen bat Stevek nahi zuenarekin, azkenean [[Melvyn Grant]] izeneko ume gazte batek diseinatu zuen. Album honek taldeari bere hirugarren lehenengo postua eman zion zerrenda britainiarretan.
Bira mundiala, diskoaren izen berekoa, [[1992]]aren ekainaren 5ean hasi zen eta [[Reykjavik]]en inauguratua izan zen. Geroago taldea [[Estatu batuak]]eta [[Kanada]]ra joan zen eta geroago [[Latinoamerika]]ra eta hor iskanbila handia sortu zuen, bira [[1992]]aren azaroaren 4an amaitu zen [[Japonia]]n 7 kontzerturekin, [[Nagoya]], [[Fukuoka]], [[Hirishima]], [[Osaka]] (2 kontzertu), [[Yokohama]] eta [[Tokio]].
[[Txile]]rako aurreikusitako datan, herrialde honetako talde erlijiosoek, haien artean eliza katolikoa eta ebangelikoa, berriro hasi ziren taldea "satanismoz" salatzen, puntu batera non kontzertua bertan behera utzia izan zen. Data hau intermedioa zen [[Venezuela]], [[Argentina]], [[Uruguay]] eta [[Brazil]]en artean, nola, produktore uruguayoei esker, taldea [[Montevideo]]n ezkutatu zen, "Estacion General Astigas"en, tren geltoki abandonatu bat. Leku honetan, taldea harrituta gelditu zen bertako arkitekturaz (XIX.eko eliza tipikoa), eta jatorri eta antzinatasun honetako makina eta bagoi artean argazki saio bat egin zen, ez dela inoiz kaleratua izan, argazki bat ezik, [[Uruguay]]ko aereportuan, argazki hau [[A Real Live/Dead One]] zuzeneko albumeko liburuxkan gehitutakoa izan zen.
Alde [[Hegoamerika]]rra amaituta, taldea [[Europa]]ra zuzendu zen, leku askotan jo zuen eta berriro ere "Monsters of Rock" jaialdian kartel buru bezala parte hartu zuen (Donington Park [[1992]]aren abuztuaren 22a) milaka jarraitzaileren artean.
Hurrengo zatiak [[Australia]], [[Zelanda berria]] eta [[Japonia]]ra eraman zuen hegoekialde [[asia]rrean amaitzeko, lehenengo kontzertuak [[Indonesia]], [[Corea]], [[Taiwan]] eta [[India]]n izan ziren.
 
==== Brucen irteera ====
[[1993]] [[Bruce Dickinson]] taldea uztera zihoalaren berriarekin hasi zen. Jarraitzaile askok galdetzen zuten zer izango zen [[Iron Maiden]] bere kantaria gabe hau da bere burdinazko eztarria gabe. Brucek bere kontura proiektu berriak hasi nahi zituela adierazi zuen eta bere kantari postuari uko egin zion. Hori bai denerako denbora izan zuten, bira berri bat "[[A Real Live tour]]", hiru zuzeneko disko, [[Live at Donington]], [[A Real Live One]], non kanta zaharrenak jo zituzten [[Live after death]]en aurrekoak eta [[A Real Dead One]], kanta ez hain zaharrak baina zaharrak zekartzana, Bideoklipak...
Azkenean, azken showa eta Brucen agurra leku sekretu batean egin zen, Pinewood estudioa eta 700 pertsona gonbidaturentzat bakarrik. Sarreren zati bat jarraitzaile klubarentzat izan zen eta irrati eta telebista programa eta zozketentzat beste zati bat. Showa herrialde batzuetako kodifikatutako telebistan ikusi ahal izan zen zuzenean eta berriz emana aste bat geroago [[BBC]] kanaletik. Showra [[Simon Drake]] ilusionista ingelesa gonbidatua izan zen eta talde osoari esker agur berezi bat lortu zuten. Taldearen eta Brucen arteko agurra gizabidetsua izan zen hasiera batean. Steven komentario batek ezerosotasuna erakutsi zuen geroago:
''Ulertu dudanez, orain dela asko ez zela ondo sentitzen gure artean, nekatuta eta sormen aldetik deprimituta zegoen, oso arraroa iruditu zitzaidan ze ez zigun inoiz ezer esan. Ezer jakin izan banu joateko gomendatuko nioke eta nire ustez lehenago joan behar zuen''
Geroago Bruce bere kide ohiengan kargatzen hasi zen prentsa telebista eta antzekoetan bere irudia hobetzeko eta taldetik zenbat eta gehiago aldentzeko.
Aldi batean, "Accident of birth" Brucen bakarreko lana portadan zegoen [[Eddie the head|Eddieren]] karikaturaren erantzunetan, Harrisek esan zuen Brucek [[Country]] edo [[Western]] disko bat egingo zukeela salduko zuela pentsako balu. Biografia ofizialean eztabaida honi buruzko orrialde asko gehitzen dira geroagoko Brucen bueltaren zailtasun bezala. Bereziki Harris eta Mcbrainek atera zuten Bruce hiri handienetan bakarrik haritzen zela % 100ean, kamara askoren aurrean eta Bruce ea noiz joango zain zeudela.
 
----
 
=== Aro berria 1994-1998 ===
Bruce joan baino lehen taldea kantariak entzuten hasi zen postua okupatzeko. Ingelesa izatea, Dickinsonen antzeko itxura gogor eta ganoragabea izatea, eszena handia eta adrenalina eta ahots interesgarri bat izatea ziren baldintza pisutsuenak postua hartzeko. Azkenean [[Blaze Bayley]] hartu zuten, [[Wolfsbane]]ko kantaria. [[Wolfsbane]]k ez zituen jarraitzaile asko bakarrik taldearen laguna zen ere biraz batera joan zirenetik [[1990]].ean. Lehenago ere gertatu zen bezala, aldaketen orduan, taldeak ezagunak nahiago izan zituen.
 
==== The X Factor ====
Disko berrirako taldeak ez zuen kantari berria bakarrik, produktore berria ere bazuen. [[1980]]tik album guztiak [[Martin Birch]] izan zen produktorea edo koproduktorea. Baina orain erretiratua zegoela, Stevek okupatuko zuen bere lekua [[Nigel Green]]ekin batera, [[Killers]] eta [[The Number of the Beast]] diskoetan zinta operadorea eta gaur egun bere zigilu diskografikoaren produktorea. Azkenean lan nekagarrizko urte baten ondoren, [[1995]]aren urrian [[The X Factor]] atera zuten eta "[[The X Factour]]" birak lehenengo aldiz ereman zituen [[hegoafrika]] eta [[israelera]]. Bira honek [[Europa]]r ekialdea ere hartu zuen (Errumania, Bulgaria, Eslovenia, Hungria, Polonia eta Txekiar errepublika), mendebaldeko [[europa]], [[Estatu Batuak]], [[Mexiko]], [[Kanada]], [[Japonia]] eta [[Hegoamerika]].
[[The X Factor]] ez zen gaizki saldu baina eztabaida handia sortu zuen eta jarraitzaileek ez zuten ondo hartu lehenagoko lanak bezala. Taldeak ez zuen hori espero Bruce gabeko disko baterako, baina ordea, [[Iron Maiden]]en soinu ezagunarekin bat ez zetozen gaitasunak zituen Blaze batekin. Gainera Bruce bere ahots gogor eta altuagatik zen ezaguna eta Blazek ordea ahots askozaz ere baxu eta suabeagoa zuen. Disko honetan kantak luzeagoak dira baina 80. hamarkadan taldea ospetsu bihurtu zuten elementu garrantzitsu gabea. Posiblea da horregatik aukeratzea ez zutela ipiniko diskoaren soinua identifikatuko zuen irudirik aurrealdean, beste diskoetan diskoaren soinua definitu zuten eta irudiek. Oraingoan aurrealdean irudi errealista bat ipini zuten, bertan [[Eddie the head|Eddie]] disekatzen daude. Aurrealdeko eta liburuxkako irudia [[Hugh Syme]]rena izan zen, beste metal disko batzuk ere egin zituena adibidez, [[Rush]]en [[Moving Pictures]], [[Roll the Bones]] edo [[Counterparts]] edo [[Megadeth]]en [[Countdown to extinction]] edo [[Youthanasia]]. Dudarik gabe [[The X Factor]] [[Iron Maiden]]en estilo klasikotik urrunen dagoen diskoa da baina honen aurkeztuetariko bat.
[[1996]]an [[Best of the Beast]] atera zuten, bi modutan aurkeztutako bilduma bat: 16 kantako disko sinple bat edo 27 kantako disko bikoitz bat. Gehigarri bezala "Virus" kanta gehitzen da diskoan, azken estudio diskoko sesioan grabatutakoa.
[[1996]] eta [[1997]] artean, 32 biteko kontsoletarako eta ordenagailuetarako bideojokoen boomean, taldeak bere maskotari buruzko joko bat eskatu zuen, non musika taldearen klasikoak izango ziren eta jokoa Melt (Melt weborriaren mirrora) deituko zen. Jokoa bi formatotan agertu behar izango zen baina atzerapen askoren ondoren eta jarraitzaile klubaren bitartez erreserba bat egin zuten arren jokoaren produkzioa bertan behera utzi zuten jokoaren kalitate gutxiagatik.
 
==== Virtual XI ====
Hurrena, [[1998]]an [[Virtual XI]] kaleratua izan zen, ez zuela berrikuntza handirik ez perkusio hobea erakutsi. Askorentzat [[Iron Maiden]]en disko txarrena da taldearen historia osoan eta kritiko askoren ikuspegitik hala nolakoa da. Taldeak disko hau egin bitartean, [[Synthetic Dimension]] garatze konpainiari bideojoko bat eskatu zioten taldeak bere sorreratik duen arte grafikoan oinarritua egotea eta protagonista bezala [[Eddie the head|Eddie]] izatea. Bideojokoa [[Ed Hunter]] deiturikoa izango zen eta [[1999]]an atera zuten weborriko fanatikoek aukeratutako 20 kantako disko batean, joku honek ere ez zituen bete bideogamerren baldintzak. Orduan jarraitzaile gehienak, Blazerekin ez zeuden konforme, betz ere bere zuzeneko aktuazio pobreagatik eta taldearen iritziak ere ez ziren hain onak. [[1998]]aren amaieran, taldeak [[Virtual XI Tour]]ra amaitu zuen eta denbora gutxira [[1999]]an Blazeren kanporaldia adierazi zen eta beste hasiera bat , oso arraroa momentu horretarako.
 
=== Berbilketa 1999 ===
[[1999]]rako, taldeak jarraitzaile asko itxaroten egon zen berria zuen gordeta: Brucen itzulera. Egun batez, Brucek [[Rod Smallwood]]i taldera itzultzeko proposamena egin zion. Rodek taldearentzako posibilitate on bat zela pentsatu zuen, baina Steve konbentzituta ez zela egongo zekien. Denbora handia gaiaz pentsatzen eman ondoren Brucekin eta taldeko beste kideekin bilera bat onartu zuen. Bilerak frutua eman zuen eta Brucen itzulera adierazi zen eta aldi berean Adrian gonbidatzea erabaki zen boskote klasikoa birosatzeko. Adrianek esan zuen ez zitzaiola legezkoa iruditzen Janick kanpoan geratzea bere itzuleragatik, baina Stevek azaldu zion gitarrajole hirukote bat nahi zuela. Ideiak ez zuen Adrian konbentzitu baina azken batean probatzea erabaki zuen. Horrela, taldea hiru gitarrajolerekin gelditu zen eta horrek eztabaida asko sortu zituen jarraitzaileen artean, bereziki nolakoa izango zen zuzeneko soinua kanta klasikoekin.
Urte berean [[Ed Hunter]] jokoa atera zuten eta "[[Ed Hunter Tour]]rra" egin zuten, aldi berean berbilketaren bira bezala balio izan zuela.
 
=== Gitarrajole hirukotea 2000-orainaldia ===
==== Brave New World ====
Bira amaitutakoan hamabigarren diskoa izango zena prestatzen hasi ziren, [[Brave New World]] (2000) deiturikoa, "The Wickerman" [[Hard Rock]] estiloko kanta onenagatik [[Grammy]] sarietara eraman zituen disko on bat. Berrikuntza bezala, gitarrajole hirukoteaz aparte [[Derek Riggs]]en itzulera (gutxienez laguntzen) izan zen aurrealdearen artean. Aurkezpen birak [[Hegoamerika]]ko herrialde askotara eraman zituen. [[2001]].aren [[argentina]]ko "Club Velez Sarsfieldeko" kontzertuan, gaizkiulertu bat izan zuen: "The Trooper" kanta jo bitartean Brucek bandera ingeles bat mugitu zuen eta jarraitzaile [[Argentina]]rrek mespretxuz oihu egin zioten.
Bira egin bitartean zuzeneko beste disko bat atera zuten, [[Rock in Rio (2002)" [[Rock in Rio (3. edizioa)]] jaialdian grabatutakoa, [[Rio de Janeiro]]n, [[Brasil]], 250.000 pertsonen aurrean. Bira honetan, taldeak "[[Run to the Hills]]" [[Rio de Janeiro]] eta [[Santiago de Chile]]ko kontzertuetan bakarrik jo zuen. Urte berean "[[Eddie's Archive]]" 6CD-ko box seta atera zuten, [[1982]].eko [[Hammersmith Odeon]]eko 2CDko kontzertua, "[[Beast Over Hammersmith]]" [[The Number of the Beast]] denboraldian, "BBC Archives" 2CDko bilduma eta "Best of the B'Sides", taldearen [[single]]en B aldeak zeramatzana.
 
==== Dance of Death ====
[[2003]]an taldea hurrengo estudio albuma grabatzera ipini zen, [[Dance of Death]].
Diskoko lehen kanta, "Wildest Dreams", lehenago aurkeztua izan zen "[[Give Me Ed... Til I'm Dead]]" biran, [[Espainia]]ko [[La Coruña]]n hasi zena eta [[Alemania]]ko zuzeneko "[[Rock am Ring]]" diskoa grabatuko zena. Geroago grabazio hori weboriian ipinia izan zen aurrekari bezala. Geroago "[[Wildest Dreams]]" [[single]]a atera zuten "[[Blood Brothers]]en" bertsio orkestral bat zekarrena eta aste bat geroago hainbeste itxarondako diskoa kaleratu zuten. "[[Wildest Dreams]]"en ondoren, beste [[single]] bat atera zuten, "[[Rainmaker]]" deiturikoa, diskoari izena ematen dion kantaren bertsio orkestral bat ere dakarrena.
Berriro ere beste bira mundial batera aurkeztu ziren [[Japonia]]n amaitu zena eta [[2005]]ean zuzeneko CD bikoitz bat eta DVD bat atera zituzten, "[[Death on the Road]]" deiturikoa [[Dortmund]]eko, [[Alemania]] kontzertua zekarrena. Melvyn Grant, [[Fear of the dark]]en aurrealdea egin zuen artista bera izan zen aukeratua "[[Death on the Road]]" zuzenekoaren kartela egiteko, [[Derek Riggs]]ek sortu zioten presioagatik proposamenari uko egin ondoren. Erabaki bezala, artistak ez zituen [[Iron Maiden]]entzako portada gehiago egingo, baina egin zuen bai, taldearen bertsio femeninoarentzat, "[[The Iron Maidens]]", [[Eddie the head|Eddieren]] bertsio femenino bat.
Bira amaitutakoan EP Souvenir bat kaleratu zuten "[[No more Lies]]" deiturikoa, gainera 4 kanta eta bideo pare bat gehitzen zituena eta horretaz aparte taldearen beste souvenir mota bat ere zekarren.
Azkenik, [[2004]]aren azaroan, DVD bikoitz bat atera zuten: [[The Early Days]], lehenengo urteetako grabazioak zekartzana, hau da, lehenengo diskotik [[Piece of Mind]]erainokoa. Baina DVDaren harrigarriena taldekide guztiak agertzen zirela zen, 1975-1983 arteko taldekide guztiak taldearekin diskorik grabatzera iritsi ez zirenak ere. DVDa aurkezteko, [[2005]]ean bira bat egin zen [[Europa]] eta [[Amerika]]ra iritsi zena eta lehenengo lau diskoetako kantak bakarrik jo zituzten.
 
==== A Matter of Live and Death ====
[[2006]]aren abuztuan, taldeak hamalaugarren diskoa atera zuen. Hau disko kontzeptual bat ez den arren, kantak erlijio eta gerrari buruzkoak dira, aurrealdea eta marrazkiak bezala. Gero [[Iparamerika]] eta [[Europa]]ko bira egin zuten eta diskoa osorik jo zuten, lehenengo aldiz taldearen historian. Gero zuzeneko disko bat ere aurkeztu zuten. [[2006]]aren azaroan, [[Iron Maiden]] eta [[Rod Smallwood]]ek zera erabaki zuten, [[Sanctuary Music]]ekin 27 urte zeramatzan kontratua apurtzen zeudela eta empresa berri bat hasi zutela [[Phantom Music Management]] deiturikoa. Ez zen aldaketa handirik egon.
[[Iron Maiden]]ek zuzeneko bat grabatu zuen [[Live From Abbey Road]]eko [[Abbey Road Studios]]en, [[2006]]ko abenduan. Haien ejekuzioa kapitulu batean grabatu zen, [[Natasha Bedingfield]] eta [[Gipsy Kings]]ekin batera [[2007]]ko martxoan [[Channel 4]]n ([[Erresuma Batua]]) eta [[2007]]aren ekainean [[Sudance Channel]]erako ([[EEUU]]).
Urte berean, "[[A Matter of Live and Death]]" birako hirietako jaialdiak baieztatu zituen, bira honetan "[[A Matter of Live and Death]]" bakarrik jotzen zutenez, jarraitzaile asko ez ziren gustura gelditu klasioak entzutea nahiago zutelako. [[2007]]ra iristean bira "[[A Matter of the Beast]]" deitu zuten [[The Number of the Beast]]en 25. urtehurrena ospatzeko. Taldeak momentu horretatik aurrera [[The Number of the Beast]]eko 5 kanta eta [[A Matter of Live and Death]]eko beste 5 joko zutela erabaki zuten eta hau jarraitzaile askori gustatu zitzaion. Ekainaren 24an [[London's Brixton Academy]]n bira amaitu zen [[Clive Burr]]en laguntzatan.
 
==== Somewhere back in Time The Best of 1980-1989 ====
[[2007]]aren urriaren 31n, taldeak bira berri bat egingo zutela adierazi zuten "[[Somewhere back in Time World Tour]]", bere 80. hamarkadako arrakastetan zuzenduta bereziki [[Powerslave]] eta [[Somewhere in Time]] diskoetan. Bira [[Mumbai]]n, [[India]] hasi zen [[2008]]ko otsailaren 1ean eta [[Florida]]n, [[EEUU]] amaitu zen, [[2009]]ko apirilaren 2an. Diskoaren eszenografia taldearen bi album salduenetan dago zuzenduta: "[[Powerslave]]" [[Egipto]] zaharreko eskultura eta arkitekturarekin eta "[[Somewhere in Time]]" etorkizuneko giro batekin eta [[Eddie Cyborg]]en agerketarekin.
 
=== Flight 666 ===
"[[Flight 666]]" [[Toronto]]ko, [[Kanada]] [[Banger Productions]]en produzitutako documental bat da. Dokumentalean taldeak bere azken biran egindako kontzertuak ikusten dira. Estreinaldia [[2009]]ko apirilaren 21ean izan zen.
 
== Diskografia ==