Euskara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
148. lerroa:
Antzinako [[euskara]]ren mugak zehaztea ez da gauza erreza. Esku artean ditugun zuzeneko testigantzek ([[Akitani]]a eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hilarrietako hitzek) geografo klasikoek idatzitakoek eta toponimiak gorde dituen izenek erakusten digute euskaraz mintzo zela [[Garona]] eta [[Ebro]] artean, eta [[Bizkai]]tik Erdialdeko [[Pirinioak|Pirinioetaraino]].
 
''KATALUNIA'': [[Katalunia]]ko mendebaldeko toponimiak erakusten du han behiala euskaraz[[euskara]]z egiten zela. [[Corominas]]en ikerketen ondotik onartzen da [[Katalunia]] [[euskaldun]]a [[Urgell]]en eta [[Andorra]]n hasten zela, eta [[Arango harana|Aran]], [[Ribagortza]] eta Pallarsen [[Pallars]]en barna hedatzen zela. Toponimiak edo leku izenek frogatzen dute eskualde honen euskalduntasuna.
 
''ARAGOI'': Gaurko [[Huesca]]ko probintzia eta [[Zaragoza]]ko iparraldea ere [[euskara]]z mintzo ziren. [[Latina]]k berak itzali zituen hemengo euskal hizkerak, baina leku batzuetan [[euskara]]k berandu arte iraun zuen, [[Anso]] ibarra|Anso ibarrean]] bezala esate baterako. Interesgarria da [[Zaragoza]]ko [[Cinco Villas]] eskualdean ([[Ejea]], [[Sádaba]]...) agertu den euskal pertsona izenen multzoa.
 
''ERRIOXA'': [[Errioxa]] eta [[Soria]]ko [[erroma]]tarren garaiko hilarri batzuetan euskal izenak agertu omen dira. [[Errioxa]]n, batez ere, eta neurri apalagoan [[Burgos]]en herri izen askok ere euskal jatorria dute. Gainera, [[Errioxa]] eta [[Burgos]]eko hainbat ibarretan [[Erdi Aroa]] arte euskaraz [[euskara]]z hitz egiten zen. Ez dago garbi ea [[Erdi Aro]]ko hiztunak erromatarren garaiko euskaldunen zuzeneko ondorengoak ziren ala [[Erdi Aro]]ko euskara garai artako [[Araba]]ko eta [[Bizkai]]ko euskaldunekin egindako birpopulaketari zor zitzaion.
 
''AKITANIA'': [[Akitania]]n aurkitutako hilarriak funtsezkoak izan dira [[euskara]]ren historia ezagutzeko. Bertan agertu diren hitzek [[euskara]]ren hedadura zehazteko balio izan dute batetik eta bestetik garai hartako [[euskara]] nolakoa zen jakiteko ere. Hona hemen horietako izen eta hitz batzuk: Bihosc (bihotz), Belex (beltz), lison (gizon), ilun (ilun), losa (lotsa), nescato (neskato), sembe (seme), andere (andre), corri (gorri).
 
''EUSKAL HERRIA'': Nabarmena denez [[Euskal Herri]] osoa sortzen zen antzinako [[euskara]]ren mugen barrenean. Hala ere, badirudi [[Nerbio]]tik haratago eta [[Ebro]] ibarrean euskarak oso goiz egin zuela atzera. Hizkuntza [[zeltiko]]en aurrean hasieran eta [[latina]]ren aurrean geroago. Dena den garai hartako euskararen[[euskara]]ren testigantzak oso urriak dira. Honek, batez ere, garai hartako hilerrietan bildu dira, pertsona eta jainko izenak gehienbat. Ugarienak [[Akitania]]n agertu dira, baina badira beste multzo batzuk [[Araba]]n eta [[Nafarroa]]n. Gainera, indusketa arkeologiko berriek argi berria egin dezakete: [[Veleia]] ([[Araba]]), [[Irun]] ([[Gipuzkoa]]), [[Iruña]] ([[Nafarroa]])...
 
===Euskararen hedadura azken mendeetan===