«Luxenburgera»: berrikuspenen arteko aldeak

197 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
}}
 
'''Luxenburgera'''<ref>{{Web erref|izenburua=53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-12-14}}</ref> (jatorrizko hizkuntzan: ''Lëtzebuergesch'', [[frantses]]ez: ''Luxembourgeois'', [[aleman]]ez: ''Luxemburgisch'', [[valoniera]]z: ''Lussimbordjwès'') [[Luxenburgo]]n hitz egiten den mendebaldeko [[germaniar hizkuntza]] bat da. Luxenburgon ofizialak diren hiru hizkuntzetako bat da [[1984]]az geroztik, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Aditu batzuen iritziz hizkuntza beregaina baino [[aleman]]aren aldaera den bitartean, beste batzuentzat luxenburgera hizkuntza beregaina da. Gainera, 1984tik berezko idaztaraua du<ref>[http://www.amarauna-languages.com/orokorra/mapa_ikusi2.php?hizk=eu&zein=123 Munduko hizkuntzen amarauna]</ref>.
 
Luxenburgera ingurumariko beste hainbat tokitan ere hitz egiten da, hala nola [[Belgika]]n ([[Arlon]] inguruko [[Luxenburgo probintzia]]n), [[Frantzia]]n ([[Lorrena]]ko zati batean) eta [[Alemania]]n (Bitburg eta Trier inguruan). Alemanian eta Lorrenan alemanaren tokiko dialektotzat hartzen dute. [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik utzi egin zitzaion herrialde horietan luxenburgera irakasteari, eta hori dela eta ia adineko jendearen artera soilik mugatu da egun hizkuntza honen erabilera Luxenburgotik at.
15.721

edits