Merkataritza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
Merkataritza ekoizle eta kontsumitzaileen artean zuzenean burutu daiteke, baina maiz [[bitartekari]]ak izaten dira, [[merkatari]]ak alegia, produktuak ekoizle edo beste bitartekari bati erosi eta [[bezero]]en eskura jartzen dituztenak, erosketa eta salmenta-prezioen arteko diferentziaren [[mozkin]]a eskuratuz. Merkataritza mota askotako guneetan gertatzen da. [[Azoka]] da gunerik antzinakoena, non ekoizleak zuzenean euren produktuak eskaintzen dizkieten kontsumitzaileei garai eta toki jakin batean. Egun, merkataritza egiteko beste bide batzuk ere garatu dira: [[denda]]k, [[supermerkatu]] eta [[hipermerkatu]]ak eta, [[Internet]]en zabalkundearekin batera, [[merkataritza elektroniko]]aren bitartez. Aldi berean, [[enpresa]]k euren produktuak saltzeko merkataritzaren beharraz jabetu eta [[marketin]] izeneko arloa lantzen dute, bezeroen beharrak ezagutu eta ahalik eta egokien asetzeko.
 
Merkataritzak historian izan duen garrantzia nabarmena da. Merkataritza bultzatzeko [[Zetaren Bidea]] eta bestelako bideak eraiki dira kontinenteeetan zehat eta itsasoz kontinente batetik bestera. [[Garraiobide]]en garapena ere eragin kasu askotan. Nazio eta herrien arteko [[gerra]]k ere piztu ditu, merkataritzako interesak aurkakoak izan direnean edo merkataritzaren nagusitza eskuratu nahian.
{{zirriborroa}}
 
== Kanpo loturak ==