Itsasaldeko gaskoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Itsasaldeko gaskoia''' [[gaskoi (hizkuntza)|gaskoiaren]] azpidialektoa da, [[Landak|Landetako]] mendebaldeko eskualdean, [[Baiona]] inguruan (non ''gascon de Baiona'' —«Baionako gaskoia»— izena duen), [[Gironda]]ko hego-mendebaldean ([[Arcachon]]go badian) hitz egiten dena.<ref>{{Erreferentzia|izena1=Pierre|abizena1=Rectoran|izenburua=Le gascon maritime de Bayonne et du Bas-Adour|argitaletxea=Jean Curutchet|urtea=[[1996]]|isbn=2-904348-60-3}}</ref> [[gaskoi (hizkuntza)|Gaskoiz]], ''gascon maritime'' esaten diote; edo, tokiko hizkeran, ''parlar negre'' edo ''parlar negue'' (ahoskera: {{IPA|parˈla ˈnøɣrə, parˈla ˈnøɣə}}), hau da, «mintzaira beltza», ekialderago eta iparralderago mintzatzen den ''parlar clar'' («mintzaira argia») delako gaskoi aldaerari kontrajarria. Itsasaldeko gaskoia egiten den eremua, zehazki, ondorengo hau da: [[Marensin]], [[Maremne]], [[Seignanx]], [[Peirahorada]]ko barrutia, Landa Handia, [[Eyre ibaia]]ren ibarra eta [[Shalòssa]] eskualdearen zati bat.<ref>{{Erreferentzia|izena1=Pierre|abizena1=Moureau|izenburua=Dictionnaire gascon-français, français-gascon: suivant les parlers maritimes|argitaletxea=Princi Negre|urtea=[[1997]]|isbn=2-905007-37-0}}</ref>
 
''Parlar negre'' eta ''parlar clar'' azpidialektoen arteko ezberdintasun nagusia [[bokal]]en ahoskera da, lehenengoan gehiago biribiltzen dituztelako. Adibidez, [[gaskoi (hizkuntza|gaskoi]] orokorreko /e/ bokala itsasaldeko gaskoian /ø/ bilakatzen dute, ahoskatzean.<ref>{{Erreferentzia|izena1=Philippe|abizena1=Lartigue|izenburua=Le vocalisme du gascon maritime|aldizkaria=D.E.A. de Sciences du Langage|argitaletxea=Tolosa II-Le Mirailgo Unibertsitatea|data=[[2004]]ko ekaina|lekua= [[Tolosa (Frantzia)|Tolosa]]}}</ref> Hala ere, idazterakoan bietan ''e'' (edo ''é'') erabiltzen dute.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Que parlam: guide de conversation français-gascon (gascon maritime ou "de Bayonne")|aldizkaria=[[Jakin]]|lekua=[[Baiona]]|urtea=[[1996]]|isbn=2-911731-02-6}}</ref>