Boabdil Gaztea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Agintari infotaula
[[Fitxategi:Boabdil.gif|thumb|]]
| trataera = Boabdil edo Muhammad XII.a Granadakoa
| izena = Abū ʿAbd Allāh Muḥammad ibn ʿAlī (أبو عبد الله محمد ابن علي)
| irudia = Boabdil.gif
| tamaina = 300
| irudioina = Boabdil
| kargua = Granadako erresumaren errege
| hasiera = [[]]
| bukaera = [[]]
| aurrekoa = [[Muley Hacén]] eta [[El Zagal]]
| ondorengoa = [[Isabel I.a Gaztelakoa]] eta [[Fernando II.a Aragoikoa]], [[Errege-erregina katolikoak]]
| jaiodata = [[1459]] inguruan
| jaiolekua = [[Granada]]
| hildata = [[1533]]
| hillekua = [[Fez]]
| ezkontidea = Morayma Athar
| sinadura =
}}
 
'''Abū ʿAbd Allāh Muḥammad ibn ʿAlī''' (أبو عبد الله محمد ابن علي [[arabiera]]z) ([[Granada]] [[1459]]?-[[Fez]] [[1533]]), '''Muhammad XII.a''' bezala ezagutua (orain Ibn ʿĀṣimen ''Yunna''ri esker Muhammad izeneko hamaikagarren erregea izan daitekeela ebaz dezakegun arren) eta historiara '''Boabdil''' izenarekin pasa zena, hala ezagutu baitzuten kristauek, [[nazariar]] dinastiako kidea izan zen, modu herrikoian الزغابي Al-Zugabi "Dohakabea" bezala ezagutzen zena.
 
Bere aita [[Muley Hacen]]i tronua kendu zion, eta denbora batez honekin eta bere osaba [[El Zagal]]ekin borrokatu zuen tronuagatik. Abu 'Abd Allāh izena granadar hizkeran Bu Abdal-lah edo Bu Abdil-lah bezala ahoskatu behar zen, eta hortik Boabdil izena, izen honi "Txikia" gehitu zitzaiolarik, bere osaba Abu 'Abd Allāh "Zaharra"rengandik ezberdintzeko.
 
Boabdil izango zena Alhambran ([[Granada]]) jaio zen [[1459]] aldera eta Muley Hacén eta Aixa sultanen seme zen.
 
[[1482]]an, [[Guadix]]en matxinatu zen bere aitaren aurka eta, Abencerrajeak eta bere amak lagunduta, tronura iritsi zen. Aita eta osabaren aurka borrokatu beharrean izan zen, haiek ere [[Granadako erresuma]]ko errege legitimoak izateko nahia baitzuten. Azkenean, [[Errege-erregina katolikoak|Errege-erregina katolikoek]] hartu zuten preso [[Lucena]]n. Horri esker [[Gaztelako erresuma|Gaztela]]k gerra bukatu ahal izan zuen [[1492]]ko [[urtarrilaren 2]]an eta [[Granada]]z jabetu. Boabdil deserriratu egin zuten [[Fez]]era eta [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]]ko tropek ziurtatu zuten bere kolaboraziorako ahalegina. Frogatzerik ez badago ere, leiendak dioenez, erbesterako bidea hartu zuenean, errege ohiak burua jiratu zuen eta negar egin zuen azken aldiz [[Granada]] ikustean. Ama Aixak horrela esan omen zion:
:::* ''Egizu negar emakumeak bezala, ez zenuen gizon bezala defendatu-eta!''
 
Horregatik deritzo muino horri ''Suspiro del moro''.
 
[[Alpujarra]]ko erbesteratzean, Laujar de Andarax izan zuen penintsulako azken bizileku eta hortik alde egin zuen betirako [[Afrika]]rantz.
 
== Boabdilen itxura ==
[[Fitxategi:La rendición de Granada.jpg|thumb|left|350px|Francisco Pradillaren ''La rendición de Granada'']]
Julio Quesada-Cañaveralek, VIII.en San Pedro de Galatinoko dukeak, horrela deskribatu zuen Boabdil:
:::* ''Boabdil era rubio, de mediana estatura, más bien alto y esbelto, de ojos claros de luz, tez pálida y semblante tranquilo. Su porte era majestuoso, y en los momentos más difíciles, demostró siempre su valeroso corazón y su arrogancia de raza. Fue bravo en las batallas, y aunque herido su cuerpo, como en la batalla de Loja, siempre conservó su dignidad de rey, su dignidad de raza y su dignidad de hombre de corazón, a pesar de tantas y tantas amarguras como tuvo que sufrir constantemente su espíritu y su voluntad.''
 
Tradizioak, ordea, oso bestelako itxura ematen dio, beltzarana bai azala eta baita ilea ere, eta horrela ikus ohi dugu normalean irudikapenetan:
* Francisco Pradillaren ''La rendición de Granada''
* ''Requiem por Granada'' telebistako seriean. Boabdil haurrak horrela esaten dio aitonari: [[Isabel I.a Gaztelakoa]] ''...demasiado blanca, y esos ojos tan azules, y el pelo amarillo... aquí haría raro, allí queda bien'' omen da, bere hitzetan.
 
{{commons|Category:Muhammad XII of Granada}}