Alfontso I.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85. lerroa:
Historialarientzat zaila da kronologia zehatza ezartzea, baina [[Erribera]] berreskuratze ari zela edo kanpaina hasi baino lehen, hau da [[1117]] edo [[1118]]ko hasieran, Alfontsok [[Bearno]]ra jo zuen [[Gaston IV.a Biarnokoa|Gaston IV.arekin]] zituen harremanak sendotzeko. Gaston [[Lur Santua]]n [[gurutzadak|Gurutzadetan]] izandako [[okzitania]]r gudari beteranoa izan zen, bere ohitura militar eta erlijiosoak Alfontsoren parekoak ziren eta bere [[Bearnoko bizkonderria|bizkonderria]] ere honen erresumaren parean zegoen. Gainera, hiriak setiatzean eskarmentua zuen ([[1099]]an [[Raimundo IV.a Tolosakoa]]ren zuzendaritzapean [[Jerusalen]] konkistatu zuen<ref>Steven Runciman, ''"A History of the Crusades, vol. 1: The First Crusade and the Foundation of the Kingdom of Jerusalem"''. [[Cambridge]], [[1951]]</ref>), justu Alfontsoren ahultasunaren bat zena. Bere harremanak nola hasi ziren ezezaguna bada ere, laster lagun min bilakatu ziren. Litekeena da [[1117]] baino lehenagoko aliantza izatea, izan ere [[Bearnoko bizkondeen zerrenda|Bearnoko bizkondea]] [[Barbastro]]ko gobernadorea zen [[1113]]an. Edonola ere, [[1117]] edo [[1118]]ko hasieran Bearnon egindako kontzilio batean bere aliantza sinatu zuten.
 
Gastonen eragina edo [[Aita Santua]]k [[gurutzadak|Gurutzaden]] [[bulda]] eman zuelako [[okzitania]]r noble askok [[Zaragoza]]ko kanpainian parte hartu zuten. Hala ere, orduko [[Okzitania]]n oraindik [[778]]an [[Carolus Handia]] jasandako porrota gogorazten zuten, "[[Errolanen kantua]]" ezaguna oso baitzen oso. [[Kalisto II.a]]k [[1118|urte horren]] bukaeran emandako buldak [[Tolosa (Frantzia)|Tolosan]] adostutakoa berretsi zuen.
 
[[Zaragoza]] ([[arabiera]]z, ''Saraqusta'' edo ''Madînat Al-baida'', [[euskara]]z "hiri zuria") [[al-Andalus]]eko [[hiri]] nagusienetariko bat eta orduko [[taifa]] nagusienetariko baten [[hiriburu]]a zen. Bere lurraldeak [[Tutera]]tik [[Tortosa]]raino hedatzen ziren, barnean [[Tutera]], [[Huesca]], [[Lleida]], [[Tarragona]] eta [[Calatayud]] hiriak izanik, eta [[Valentzia]] eta [[Denia]]ren basailutza zuen<ref>Cervera Fras, M ª José, ''"El reino de Saraqusta"'', [[Zaragoza]]: CAI, [[1999]]. ISBN 84-88305-93-1</ref>. Bere harresiek [[Aragoiko erresuma]]ren zabalpen urria eragin zuten, [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Leongo erresuma]]k zituzten jendez hustutako eremu zabalen aurka. [[XII. mende]]ko hasieran [[Banu Hud]] leinuak gobernatzen zuen. [[Valtierrako gudua]]n menderatuak izan ondoren [[Gaztelako Erresuma]]ren babesa bilatzeko [[paria]]k ordaindu behar izan zizkioten Urrakari. Al Mustain hil ondoren [[Abdelmalik ibn Mustain Imad al-Dawla|Abdelmalik]] bere semeak ordezkatu zuen. Bere egoera politikoa larria zen oso: iparraldean Alfontso eta hegoaldean [[almorabide]]ak zituelako. Gaztelarrei pariak ordaindu eta gero, [[musulman]] integristenek suminduta [[almorabide]]en eskuetan utzi zuten hiria. Erregeak [[Rueda de Jalón]]era ihes egin eta [[Jalón ibaia]]ren arroan erresuma txikia sortu zuen. Almorabideekiko bere gorrotoa zela eta, Alfontso aliatu zuen hauen kontra. Almorabideen gobernadoreak bi izan ziren: [[Muhammad ibn al-Hayy]], [[Valentzia]] [[El Cid]]en eskuetatik berreskuratu zuena, ([[1110]] - [[1115]]) eta [[Ibn Tifilwit]], [[Ibn Bayyah]] filosofo eta bisirrekin arazoak zituena ([[1115]] - [[1117]]). Alfontsoren aurkako aitzinamendu bakarra Juslibol gazteluaren hartzea zen. [[1117]]an [[Ibn Tifilwit]] hil zenean, hiria [[Murtzia]]ko taifako erregearen eskuetan geratu zen<ref>Viguera Molins, Maria Jesús, ''"Aragón musulmán"'', [[Zaragoza]]: Mira editores, [[1988]]. ISBN 84-86778-06-9</ref>.