Eugenio Imatz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Eugenio ImatzImaz Etxeberria''' ([[Donostia]], [[1900]]eko [[ekainaren 14]]a - [[Mexiko]], [[1951]]ko [[urtarrilaren 8]]a) [[filosofo]] eta [[itzultzaile]] [[Espainiako Bigarren Errepublika|errepublikazalea]] izan zen. [[Veracruz]]en, [[Mexikon]], [[1951]]n bere buruaz beste egin zuen.
 
==Biografia==
Eugenio ImatzImaz Etxeberria [[Donostia]]ko [[Alde Zaharra (Donostia)|Alde Zaharrean]] jaio zen (Juan Bilbao kalean). Bere haurtzaroa nahiko ezezaguna da. Seme postumoa izan zen, bere aita jaio baino hilabete batzuk lehenago hil baitzen, eta familia umilekoa: zortzi seme-alaba baitziren. Lehenengo ikasketak udal eskoletan egin zituen eta, ondoren, lehen hezkuntza Sacre Coeur ikastetxean bukatu zuen. [[1914]]an Udalak [[Zuzenbide]]ko unibertsitate ikasketak [[Madril]]en ([[Espainia]]) bukatzeko beka bat eman zion. Urte horietan [[Juan Zaragueta]] irakaslea ezagutu zuen eta honek [[Xabier Zubiri]]rekin batera [[Lovainako Unibertsitatea|Lovainako Unibertsitatera]] joateko aholkua eman zion.
 
[[1918]]tik [[1920]]ra arte [[Lovaina (hiria)|Lovaina]]n ([[Belgika]]) [[Filosofia]] eta Zuzenbide Politiko Konparatua ikasi zuen. Madrilera itzuliz Zuzenbideko hirugarren kurtsoa bukatu zuen. [[1921]]ean osasun arazo larri bat pairatu zuen: krisialdi erlijiosoak eta psikologikoak ikasketak uztera behar zuen. Osasuna errekuperatzeko asmoz [[Astigarraga]]n zegoen familiako baserrira joan zen. [[1922]]an, osasuna berreskuratuta, ikasketekin jarraitu zuen. Zuzenbidea [[1924]]an bukatu zuen; handik aurrera jakintza arlo horrekin erabat bukatu zuen Filosofian buru-belarri murgiltzeko.
8. lerroa:
Donostiako Udalaren beste beka bati esker eta Xabier Zubirirekin batera, [[Alemania]]ra joan zen. Han Hilde Janhnke ezagutu zuen eta [[1932]]an berarekin ezkondu zen. Alemaniako giroa itogarria zela, Madrilera joatea delibertau zuten. Dagoeneko ''[[Revista de Occidente]]'' aldizkarirako itzulpen lan batzuk egina zituen. Espainiako hiriburuan [[José Bergamín]] idazle katolikoa ezagutu zuen, urte luzetan iraungo duen kolaborazioari hasiera emanez. [[1933]]an [[Cruz y Raya]] aldizkaria agertu zen eta Imatz bere idazkari moduran aritu zen; aldi berean, [[Ediciones del Árbol-Cruz y Raya]]ren argitalpenen arduraduna izatera pasatu zen. [[aleman]]etik egindako itzulpenekin jarraitu zuen une hartako izen handien lanak gazteleratzen: [[Karl Gustav Jung]], [[Burckhandt]], etab.
 
[[1936]]an ImatzImaz kolpisten aurka jarri zen eta, ondorioz, Zaragueta eta Zubirirekin harremanak eten egin zituen. Manifestu desberdinak sinatu zituen eta urte horren irailean [[Suitza]]n ospatutako Intelektualen Nazioarteko Batzarrean parte hartu zuen. Hurrengo urtean Idazle Antifaxisten Bigarren Nazioarteko Batzarrean parte hartu zuen. Uda horretan bere emaztearekin eta lehenengo semearekin [[Paris]]era joan zen non Espainiako Enbaxadaren Emigrazio Departamentuan lan egin zuen. [[1939]]an ''Junta de Cultura Española'' zelakoa sortu zen eta Imatz instituzio horren idazkaria izango da. Junta horretan beste [[euskaldun]] bat zegoen, [[Juan Larrea]], eta baita José Bergamín ere, urteen poderioz hiltzera [[Euskal Herri]]ra joan zen idazlea.
 
Urte horren uztailean familiarekin batera [[Mexiko]]ra joan zen. [[Mexiko Hiria|DFn]] [[Academia Hispano-Mexicana]] lehendabizi eta gero [[Colegio de México]]n eta [[Universidad Nacional Autonoma de México]]n aritu zen irakasle, azken horretan Filosofiako Katedradun moduan. [[1949]]an JCE erakundeak aldizkari berri bat sortu zuen Mexikon, [[España Peregrina]]. Han, ImatzekImazek Larrearekin batera idatzi zuen; gainera, idazkaria ere izan zen. Halaber, Bergaminekin batera, [[Editorial Seneca]]n lan egin zuen. [[1941]]ean [[Fondo de Cultura Económica]] argitaletxearekin hasi zen kolaboratzen eta bertako Departamendu Teknikoan jarraitu zuen lanean bere heriotza gertatu arte. [[1946]]an [[Venezuela]]ra joan zen, [[Caracas]]ko Universidad Central delakoan lan egiteko. [[1948]]an berriro ere Mexikora eta FCE argitaletxera itzuli zen. Poliki-poliki filosofo donostiarra depresioan joan zen erortzen eta, azkenik, [[1951]]. urtean, Veracruzko hotel batean bere buruaz beste egin zuen.
 
==Lanak==
Eugenio ImatzenImazen lanak bi ataletan sailka ditzakegu:
*Pentsalari handien itzulpenak, bereziki [[Dilthey]] filosofoarenak.
*Pentsamendu eta politikari buruzko artikuluak, gero liburu moduan agertu zirenak.
27. lerroa:
* {{es}} [http://www.hamaikabide.org/info.php?id=28&letra= Eugenio Imaz Echeverría], Hamaika Bide Elkartearen Hiztegian.
 
{{DEFAULTSORT:ImatzImaz, Eugenio}}
[[Kategoria:1900eko jaiotzak]]
[[Kategoria:Donostiarrak]]