«Joanes Etxeberri»: berrikuspenen arteko aldeak

t (robota Erantsia: ca:Joanes Etxeberri de Sara)
'''Joanes Etxeberri''' ([[Sara]], [[Lapurdi]], [[1668]] - [[Azkoitia]], [[Gipuzkoa]], [[1749]]) euskal idazlea izan zen.
 
== Biografia ==
<big>Joanes Etxeberri Sarakoa (1668, Sara – 1749, Azkoitia).</big>
Etxeberrik lehenengo ikasketak Pauen jesuitekin egin zituen, jarraian Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiller-gradua. Medikuntzatik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari Saran ekin zion, momentu eta hartan bertan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zelarik. Hamaika seme-alabak izan zituzten eta haien artean Agustin, Mutrikuko mediku izanen zena, da aipagarriena. Gerora Hego Euskal Herrira etorri zen, 1713ko abenduaren 11an Berako udalarekin sinatu zuen bere lehenbiziko kontratua, 1716an berretsiko zuena. Baztango Elizondon ere lan egin omen zuen denbora batean baina betez ere Beran bizitu izan zen 1722ra arte. Urte hartan Hondarribiara joan zen horrezkero zeukan ospeak eramanda. Baina Hondarrabian jasotzen zuen soldata urriak eta hura jasotzeko atzerapenak, Etxeberri Hondarribitik aldegitera eraman zuen. 1725eko urrirako Azkoitiko mediku agertzen zitzaigun, bezeroen artean Loiolako josulagunak zeuzkan, haien hartean Kardaberaz edota Larramendi zituelarik. Azkoitian jarraitu zuen medikulanak egiten bertako udalak zaharturik zegoelako erretiratu zuen arte, 1749ko lehenengo erdialdean 81 urterekin zendu zelarik. Euskalzalea handia zen eta aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak irakurriak zituen. Sarako erretorea buruzagi eta aintzindaritzat zeukan eta haren lanari jarrraipena eman nahi izan zion. Idatzi zituen bere idazlan guztiak Euskararen ingurukoak izan ziren, bere garaian erlijiosoa ez zen idazle bakanetakoa, eta erlijio gaiez kanpora ibili zen ia bakarra.
== Lanak ==
Funtsean hiru lan idatzi zituen euskeraz:
 
''[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraLauUrduri.htm Lau-urdiri gomendiozko karta edo gutuna]''(1718) Lapurdiko Biltzarrari egindako gutuna da. Bertan euskaraz, euskara Lapurdiko eskoletan irakasteko eskakizuna egiten du. Honekin batera berak egindako gramatika lana aurkezten du, eta argitaratu eta eskolako material gisa erabiltzeko baimena eskatzen du. Biltzarrak ezezko erantzuna eman zion eta horregatik, ezin izan zituen bere lanak plazaratu.
 
''Eskuararen hatsapenak''. Ez datoz jatorri kontuak soilik. Gure hizkuntzaren goraipamena sutsua dugu eta Hegoaldeko apologistek ez bezala, euskaraz moldatua.
 
''Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco''. Garai hartan kultus hizkuntza latina zen oraindik. Horregatik euskaldunak, gaztelerazko edo fratsezezko ikasbideetara jo behar izaten zuten latinaz jabetzeko.
 
Bizi izan artean, lehenego liburuska bakarrik kaleratu zuen. Bigarrena eta hirugarrena ez ziren 20.menderarte kaleratu, nahiz eta Etxeberrik saiakerak egin hauek argitaratzeko. Haietako batzuk frantziskotarren Zarauzko komentuan egon ziren “galdurik”.
 
Bazen laugarren obra bat ere; ''Hiztegia'', euskaraz, latinez, frantsezez eta gazteleraz atondua. Larramendik ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdu zela.
 
=== Saiakera ===
* ''[[Escuararen hatsapenac]]'': Elebiduna, [[euskara]]z eta [[latin]]ez idatzitako [[euskara]]ren apologia-lana, Urkijok [[Zarauz]]ko frantziskotarren komentuan aurkitu zuen.
Anonymous user