Xiismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: be-x-old:Шыізм
11. lerroa:
== Sinismena ==
 
Fededunek Imam izeneko gidari nagusi baten beharrean sinesten dute, honek fededunaren bizimodua modu islamiar egokian zuzendu dezan. Xiitek [[imam]] deitzen dutena, sunitentzat [[kalifa]] da. Sunitentzat, kalifa (arabieraz, "ondorengoa") Quoram leinuko kideen artetik hautatu behar zen, hau da, profetaren leinutik; xiitentzat, aldiz, Ali eta bere ondorengoak dira legezko oinordekoak. Xiiten Imam hau ordea, ezkutuan bizi da naturaz gaindiko ahalmen bati esker (''gayma'') eta munduaren amaiera iristen denean azalduko da jendartera. Sinesmen hori sorrarazi zuen arrazoia, xiitek jasandako zanpakuntzan ikusi izan da: Husainen ondorengo imam guztiek, hurrenez hurren, heriotza bortitza izan zuten omeyatarren eskutik eta, ''gayma''ren gertakizun miragarria kalifen jazarpena saihesteko asmatu zen. Xiien adar baten arabera ('''Ismaili''' edo ismailiarrak), Ismail zazpigarren imama fenomeno honen bitartez desagertu zen. Xiita gehienentzat ('''imami''' edo imamiarrak), aldiz, Ismail benetan hil zen, eta beraz, bere oinordekoak legezko imamtzat hartzen dira. Imamiarrek ere, ordea, beranduago susmoa zabaldu zuten 874. urtean hamabigarren imamak gisa bereko botere bereziei esker espetxetik ihes egin eta desagertu egin zela, beren ''gayma'' propioa asmatuz. Ezkutatzearen fenomenoak ezaugarri [[esoterismo|esoteriokoak]] ematen dizkio xiismoari.
 
Hamabi Imamem genealogia: