Padurako gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t zuzenketa txikiak
21. lerroa:
 
== Lope Gartzia Salazarren bertsioa ==
[[Lope Gartzia Salazar]] idazle eta [[historia]]lariaren arabera,<ref>[http://parnaseo.uv.es/Lemir/Textos/bienandanzas/Menu.htm ''Istoria de las bienandanças e fortunas'' XX. liburukia]</ref><ref>Batzuen ustez, kondaira [[XIV. mende]]an [[Barcelos]]eko kondea zen Piarresen ''"Livro de linhagem"'' liburutik hartuta dago, transliterazio bat baino ez izanik.</ref> [[IX. mende]]aren erdi inguruan [[Bizkaia]] [[Leongo Erresuma]]tik independentzia lortzea saiatu zuenzen. Hori zela eta, [[Leongo Erresuma|Leongo erregeak]] seme batek zuzendutako armada bidali zuen [[Bizkaia]] suntsitzeko. [[Leongo Erresuma|Leongo]] gudataldeeksoldaduak [[Bakio]]raino ailegatu ziren.
 
[[Bizkai]]tarrek, orduan, bozina edo adarra jo zuten tradizioaren bost mendietatik<ref>[[Gorbea]], [[Oiz]], [[Sollube]], [[Ganekogorta]] eta [[Kolitza]]</ref> eta batzarrean okupatzaileak borrokatzea erabaki zuten. Horretarako [[Leongo Erresuma|Leongo]] armadari mezulariak bidali zituzten. Mezulariek ordalia edo [[Jaungoikoa]]ren epailea proposatu zuten [[Leon (Espainia)|leondarrek]] nahi zuten lekuan. [[Leongo Erresuma|Leongo erregearen]] semeak erret-odola zuen pertsona bakarrik onartuko zuela lehiakidetzat erantzun zuen. [[Bizkai]]tarrek [[Eskozia]]ko erregearen hilobailoba zen [[Jaun Zuria]]ri eskatu zioten guduan buruzagi izatea. Honek proposamena onetsi zuen eta Paduran<ref>''"[[Istoria de las bienandanças e fortunas]]"'' liburuak dio ''"açerca de donde es Vilvao"'' ([[euskara]]z: "[[Bilbo]]tik gertu")</ref> borrokatzea adostu zuten. [[Bizkai]]tarren alde [[Durango]]ko Jauna zen Antso Astegisek ere egin zuen.
 
Gudua latza zen, alderdi biek hildako asko izanik. Tartean [[Durango]]ko Jauna eta [[Leongo Erresuma|Leongo erregearen]] semea hil ziren. [[Leon (Espainia)|Leondarrek]] ihes egin zuten eta [[bizkai]]tarrak haien atzetik joan ziren [[Luiaondo]]n zegoen [[Malatu zuhaitza|malatu edo mallatu]] izeneko zuhaitzeraino. Leondar asko hil zituzten.
32. lerroa:
 
== Bertsio alternatiboa ==
[[840]]an, [[Alfontso II.a Asturiaskoa|Alfontso II.aren]] tropa [[Asturiasko Erresuma|asturiarrek]], Ordoño bere anaiak zuzenduta, [[zerga]] ez ordainduak eskatu zizkioten [[Bizkaia]]ri ([[idi]] bat, [[behi]] bat eta [[zaldi]] zuri bat). [[Bizkai]]tarrek ukatu egin zuten eskaera, Padurako guduan borrokatuz eta irabaziz, eta ondoren tropa galtzaileak [[Luiaondo]]ko ([[Araba]]) [[Malatu zuhaitza|Mallatu edo Malatu zuhaitzeraino]] jarraitu zituzten, garai hartan hantxe baitzegoen [[Bizkai]]ko muga. Harrezkero, Padura [[Arrigorriaga]] izatera pasatu zen (hitzez hitz "harri gorri askoko lekua"), gudua bortitzean isuritako [[odol]]ak lurzorua gorriz tindatu ei zuelako. [[Alfontso II.a Asturiaskoa|Alfontso II.aren]] gudarostearen zuzendari izandako Ordoño infantea bera borrokan hil zen, eta ordutik bere hilobia Santa Maria Madgalenaren elizan dago, [[Arrigorriaga]]n. Borrokan, [[bizkai]]tarren artean, Lope Fortun nabarmendu zen, [[Mundaka]]koa, bere suhartasunagatik. Lope Fortun printzesa [[eskozia]]r baten eta Sugar izeneko [[Mundaka]]ko noble baten semea zen<ref>Beste batzuk berriz, [[Sugaar]] eta [[Mundaka]]ko printzesa baten ([[Mari]]rena beste batzuen esanetan) semea zela diote</ref>, eta guduaren ostean [[bizkai]]tarrek txalotu egin zuten eta [[888]]an euren [[Bizkaiko Jaurerria|Jaun]] izendatu. [[Bizkai]]ko lehen [[Bizkaiko Jaurerria|JaunJauna]] bihurtu zen, [[Jaun Zuria]] izenarekin, oso ilehoria eta azalez zuria zelako.
 
== Erreferentziak ==