Secundino Zuazo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
3. lerroa:
Ikasketak Madrilen egin eta [[1913]]an diplomatu zen. [[1920]]an ''International Congress on House Construction and Urban Planning'' biltzarrera joan zen [[Londres]]era, etxebizitzaren arazoa eta [[hirigintza|hiri handien plangintza]] gai garrantzitsutzat zituelako. [[1925]]ean ''Exposition Internationale des Arts Décoratifs et Industriels Modernes'' erakusketan parte hartu zuen [[Paris]]en. Han arkitekto [[herbehereak|holandar]] garaikideak topatu zituen, adreilua erabiltzen zutenak holandar tradizioari jarraiki baina guztiz modu berrian erabiliz. Hurrengo urteetan maiz joan zen Holandara eta askotan elkartu zen [[Amsterdam]]go Eskolako kideekin. [[Espainiako Gerra Zibil]]ean Parisera erbesteratu zen eta Espainiara itzuli zenean [[Las Palmas]] Kanaria Handikoan egon zen zigortua [[1939]]-42 artean.
 
== Lan garrantzitsuak ==
 
Bere lanik ezagunena "Loreen Etxea" (''Casa de las Flores'') dugu, [[Madril]]en eraikia 1930-32 urteetan. Proiektuak etxadi edo etxe-uharte osoa hartzen du eta aldi berean eraiki zen, Madrilgo zabalguneko Castro Planeko etxebizitza gehienak ez bezala. Adibide izateko asmoarekin jaio zen, [[arkitektura]]ren eta [[hirigintza]]ren alorretan, [[1860]]ko Zabalgune Planak markatutakoa baino hiri hobea eraiki zitekeela argi erakutsiz. Hori lortzeko, perimetroari atxikitzen zaion lerro-eraikin bikoitza eraiki zituen, tarteko patio luzeek bi blokeak banatuz, non eskailerak bakarrik tartekatzen diren. Etxadiaren erdian gune berde handi bat dago, Rodríguez San Pedro eta Meléndez Valdés kaleetara irekitzen dena.