«Indigena»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes added ,  Duela 11 urte
t
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
tNo edit summary
'''Indigenak''' edo '''herri indigenak''' [[estatu]] [[modernitate|modernoak]] sortu eta [[muga politiko]]ak ezarri baino lehen, lurralde batean bizi ziren herriei deritze. Horretaz gainera, herri indigenek beste zenbait ezaugarri ere badituzte, nazio edo estatu bati erreferentzia eginez definitzen diren herriek askotan betetzen ez dituztenak, hala nola, herri indigenak berak bere burua talde kultural bereizi moduan ikustea eta inguruko herriek ere izaera berezi hori onartzea, [[hizkuntza]] eta egitura sozial eta politiko bereziak izatea, [[ekoizpen-modu]] nagusiari ([[kapitalismo]]ari, kasu) jarraitzen ez dioten [[ekonomia]] izatea eta [[ingurumen]] naturalarekiko atxikimendu tradizional bat izatea. Indigena izendapenaz gainera, ohikoa da herri eta herri hauetako kideei '''aborigen''', '''natibo''', '''autoktono''' edo besterik gabe '''bertakoa''' deitzea.
 
Ez dira herri indigena eta [[etnia]] kontzeptuak nahastu behar. Herri indigenak lurralde bati atxikiak agertzen dira beti, etniak ez bezala. Horrela, herri indigenak etniak dira baina badira etniak herri indigenak ez direnak. Adibidez, [[afroamerikar]]rek etnia ezberdinak osatzen dituzte Amerikan, baina ez dira herri indigenak, Ameriketako indigenak amerindiarrak[[amerindiar]]rak baitira.
 
Nazio-estatuen zabalkuntzak, kapitalismoaren garapenak eta [[globalizazio]]ak herri hauetako askoren desagerpena ekarri du. Adibidez, [[Amerika]]ko [[amerindiar]] herri asko desagertu ziren espainiar kolonizazio eta [[Estatu Batu]]en zabalkuntzaren ondorioz. Egun, badira [[Gobernuz Kanpoko Erakunde]]ak herri indigena eta hauen [[habitat]]aren aldeko defentsa bultzatzen dutenak, hala nola [[Survival International]].
48.195

edits