Pretoriar Guardia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: testuaren aldaketa automatikoa: (-\[\[[I]mage: +[[Irudi:)
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[Irudi:Pretorian_guard.jpg|frame|Zesar Augustoren Pretoriar Goardia.]]
'''Pretoriar Guardia''' ([[latin]]ez ''praetoriani'') [[Erromatar Enperadoreen zerrenda|Erromako enperadoreenperadoreek]]ek erabilitako bizkartzainen indar armatu berezia izan zen. Inperio garaian baino lehen, goardia hori gerra-jaunek erabilia zen, K. a. 275ean [[Eszipion leinu]]ak esate baterako. Pretoriar goardak Antzinateko gudari trebeen eta ospetsuenetakoak ziren.
 
== Historia ==
Pretoriar hitza erromatar armadako pretor (edo jeneral) hitzetik dator. Erromatar buruzagi askok tropen artetik soldadu batzuk hautatu ohi zituzten euren bizkartzain bihurtzeko. Garai batean, talde horren izena cohors praetoria izan zen. Pertsonaia garrantzitsuek zeukaten, [[Julio Zesar]]rek, [[Marko Antonio]]k edo [[Augusto]]k besteak beste. Augusto, botere osoa eskuratzean, konturatu zen tropa indartsu bat batailetan ez ezik, politikan ere beharrezkoa zela. Probintzietako armaden artean, [[Augusto]]k Pretoriar Guardia osatu zuen.
 
=== Estreineko urteak ===
Hastapeneko taldea eta urte batzuk gerokoa, zeinek enperatoreak hil izan zituen, oso ezberdinak izan ziren. [[Augusto]]k uste zuen [[Erroma]]n babesa behar zuela, baina Senatua mehatxatu gabe. Hortaz, 9 kohorte osatu zituen, hasieran 500 gizonekoak eta gero 1.000koak, eta hiru baino ez zeuden jardunean aldi berean. Batzuek Jauregia eta eraikin nagusiak zaintzen zituzten bitartean, besteak [[Erroma]]tik at zeuden akanpaturik. Tropa horiengandik ez zen inolako arriskurik sortzen.
 
12. lerroa:
Kanpoko borroketarako, Pretoriar Guardia besteak bezalakoa zen. Estreineko enperadorrek ez zuten askotan erabiltzen, ordea. Otoren alde egin zuten Lau enperadoretako urtean. Domiziano eta Traianorekin Dazian eta Mesopotamian jardun zuten. Marko Aureliok Danubioko mugan jarri zituen.
 
=== Politikan nahasiak ===
[[Seiano]]ren hilotzaren ondotik, pretoriarren paper politikoa gero eta garrantzitsua bilakatu zen. Behar adina diruarekin, enperadoreak ere erahiltzen zituzten. 41ean, [[Kaligula]] Guardiak eta senatariek osatutako konspirazioak hil zuen. Pretoriarrek [[Klaudio]] jarri zuen Inperioren buruan eta Senatuak ezin izan zuen erabakia deuseztatu. Enperadoreak jartzeko edo kentzeko boterea bazuten ere, Inperioko administrazio arruntean ez zeukaten inolako paperik.
 
[[Vespasiano]]k ere, [[Vitelio]]k botatako kohortei boterea zor bazien ere, haren kopurua murriztu zuen. 193an, [[Septimio Severo]]k [[Erroma]] hartu zuenean, Pretoriar Guardia desegin zuen eta talde berri bat osatu zuen bere [[Panonia]]ko legioetako gizonekin.
 
=== Pretoriar Guardiako gainbehera ===
284an [[Diokleziano]]k pretoriarren estatusa baliogabetu zuen. Nicomedian bizi izanda, pretoriarrek ez zuten politikan parte hartzerik. Haren ordez indar berriak osatu zituen Joviarrak eta Herkuliarrak.[[ Tetrarkia]]n zehar ukigabea jarraitu zuten talde horiek.
 
Pretoriarren azken ekintza 306an gertatu zen. [[Maxentio]] aldarrikatu zuten enperadore. [[Galerio]] Guardia desegitea saiatu zen, baina gainerako pretoriarrek matxinoekin bat egitea baino ez zuen lortu. [[Konstantino I Handia]]k Italia eraso zuenean, [[Maxentio]]ren armadaren gehiena pretoriarrek osatzen zuten. Konstantinok, garaitutakoan, betiko desegin zuen Pretoriar Guardia. Soldaduak [[Erromatar Inperioa|InperioInperioko]]ko bazter guztietan sakabanatu ziren eta haien akanpalekuak suntsitu zituen.
 
== Goardiaren gaineko azterketa ==
Haren izena konspirazio, hilketa eta leialtasun ezarekin lotu bazaio ere, bi lehenengo mendeetan, orokorrean, indar lagungarria suertatu zen. Garai haietan batez ere enperadore ankerrak, ahulak edo ospe gabekoak kentzen zituen boteretik; eta enperadore indartsuak, zuzenak eta ospetsuak babesten zituen. Azken hauek sendotzean, egonkortasuna ematen zitzaion inperioari.
 
[[Marko Aurelio]]ren ostean bukatu zen garai hori, eta pretoriarrek beraiek anker jokatzen hasi ziren. [[Severar leinu]]arekin eta batik bat [[III. mendeko krisialdia]]n, Pretoriar Guardia ez ezik, gainerako legioak, [[Senatua]] eta enperadoreak gainbehera etorri ziren.
 
== Enperadoreekiko harremana ==
 
<table border="1">
87. lerroa:
<tr><td>[[Konstantino I Handia]]</td><td>306-337</td><td>Guardia betiko desegin zuen</td></tr>
</table>
 
 
[[Kategoria:Antzinako Erroma]]
 
[[bg:Преторианска гвардия]]
[[cs:Pretoriánská garda]]
[[de:Prätorianer]]
[[es:Guardia Pretoriana]]
[[fi:Pretoriaanikaarti]]
[[fr:Garde prétorienne]]
[[it:Guardia pretoriana]]
100 ⟶ 101 lerroa:
[[pl:Pretorianie]]
[[pt:Guarda pretoriana]]
[[fi:Pretoriaanikaarti]]
[[sv:Praetoriangardet]]