Country: berrikuspenen arteko aldeak

AEBko hego-ekialdeko zurien herri-musikatik eratorritako estiloa
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Country''' musika ('''country & western''' ere deitua) 1920ko hamarkadan Estatu Batuetako hegoaldeko landa lurretan eta Canadako kostaldeko probintzietan sortu zen musika es...
(Ez dago alderik)

02:52, 19 azaroa 2010ko berrikusketa

Country musika (country & western ere deitua) 1920ko hamarkadan Estatu Batuetako hegoaldeko landa lurretan eta Canadako kostaldeko probintzietan sortu zen musika estiloa da. Europar inmigranteen jatorrizko herrialdeko musika folkloriko ezberdinak (Irlandarra batez ere) eta jadanik bertan erroturik zeuden korronteen (bluesa, gospela) nahastetik sortu zen. Country izendapena 50ko hamarkadan sortu zen, Rock and Rollaren elementu batzuk hartu zituen garaian, eta 70ko hamarkadarako alde batera gelditua zen musika mota horren jatorrizko izena, hillbilly alegia.

Country tradizionala batez ere sokazko instrumentuez jotzen zen, gitarra, banjoa, bioliña eta kontrabaxuarekin, baina askotan sartu ohi ziren akordeoia eta armonika tartean. Country modernoan instrumentu elektronikoak erabiltzen dira: gitarra elektrikoa, baxua, teklatuak...

Denbora joan ahala, garai ezberdinetako korronteetatik edan du estiloak, amerikako historiaren musikez adabaki ugari dituela esan daiteke, beraz. Hori dela eta, Country musikak aldaera asko ditu, leku eta aldi ezberdinetan sortuak, honakoak lirateke haietako batzuk: Bluegrass, Country alternativo, Country folk, Country pop, Country rock, Cowpunk, Hillbilly (Old time edo Appalachian folk), Honky Tonk, Rockabilly, Outlaw country, Bakersfield Sound...