«Paper»: berrikuspenen arteko aldeak

694 bytes removed ,  Duela 9 urte
Ts'ai Lunek
t (robota Erantsia: ce:Кехат)
(Ts'ai Lunek)
== Historia ==
[[Antzinako Egipto]]n papiroaren gainean idazten zen, eta berau [[Nilo]] ibaiaren ertzean oso ugaria zen papiro landarearen zurtoinetik lortzen zen. [[Europa]]n berriz, [[Erdi Aro]]an, [[pergamino]]a erabiltzen zen bertan idazteko, [[ahuntz]] edo [[aker]]raren larru landua alegia, tinta jasotzeko prestatua. Zoritxarrez, pergaminoa garesti xamarra zen eta VIII. mendetik aurrera, bertan idatzitako textuak borratzeko joera zabaldu zen berriz erabili ahal izateko, lehendik idatzitako zenbait lan betirako ezabatuaz.
 
Bestalde, [[txina]]tarrek ordurako papera ekoizten zuten, zeta, arroz-lasto eta kalamuaren zuntzak erabiliaz, eta baita kotoiarenak ere. Ezagutza hau arabiarrei erakutsi zieten, eta era berean hauek gaur egun Espainia eta Sizilia kokatuta dauden lurraldeetara zabaldu zuten jakintza [[X. mendea]]n. Paperaren ekoizpena [[Frantzia]]ra hedatu zen, eta hemen lihoa erabiliz egin zen [[XII. mende]]tik aurrera.
 
[[XIV. mende]]an alkondararen erabilera guztiz zabalduta zegoenez, trapu eta alkondara zahar nahikoa zegoen papera prezio merkeetan egiteko. Honek eta moldiztegi edo [[inprenta]]ren asmakuntzak [[liburu]]ak eskuragarriak izatea lagundu zuten, ordurarte bitxikeria garestiak baitziren.
 
Gaur egun zenbait erabilpenetarako papera material sintetikoz ordezkatzen bada ere, paperak oraindik garrantzi handia du gure eguneroko bizitzan.
Anonymous user