Itzaltzu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: nl:Izalzu
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
42. lerroa:
Herria San Migel eta San Salbador monasterioen inguruan sortu zen [[XI. mende]]aren hasieran. Monasterioen eskubidea Blasco Aznarrek eman zion [[1034]]an Leireko abateari. Herriari buruzko hurrengo dokumentua [[1507]]koa da, [[Zaraitzu]] ibarreko elkartearen dokumentua alegia. [[XI. mende]] eta [[XIII. mende]]en artean Itzaltzu "Icizuloa" eta "Iceizoloa" izenak izan zituen.
 
[[Erdi Aro]]an zehar, eta [[XIX. mende]]ko erreforma administratiboa egin arte, Itzaltzu ibarreko alkateak eta herriko alkateak gobernatzen zuten eta kargu horiek herriko eta ibarreko biztanleek izendatzen zituzten. [[1846]]an herria [[Zaraitzu]] ibarretik banandu, eta udalerri independente bihurtu zen. Garai hartan, Itzaltzuk eskola bakarra zeukan, urtero 34 [[erregu]] gariz hornitua. Bi bide zeuden, bata [[Zuberoa]]ra [[Abodi]] mendatetik, eta bestea [[Erronkari]]ra. Irina ekoizten zuen errota eta oihalgintzan aritzen ziren lantegi txiki batzuk zeuden.
 
[[1920ko hamarkada]]n hiru ziren martxan zeuden errotak, horrez gain, herrian zerratokia eta karabineroen postua zeuden.