Petxa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
[[Erdi Aroa]]n [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] lurra erregeren (gehiena), nobleen eta elizaren ([[katedral]]a, [[abadia]] eta [[monasterio]] handiak...) eskuetan zegoen. [[Nekazari]]ek lurraren jabeari uztaren parte bat (petxa) ordaintzen zioten,<ref name=HNII>Eloisa Ramirez Vaquero. ''Historia de Navarra II''. Gobierno de Navarra, 1993</ref> jatorrian %5 eta %10-ren artekoa. Esate baterako, [[1307]]ko agiri baten arabera, [[Tafalla]]n eta [[Anue]]n %5 zen<ref name=GEN></ref>. Hasieran herri edo haran bakoitzean laborari bakoitzak zenbat ordaindu behar zuen ezarririk zegoen (''banakako petxa'') baino denborarekin ''petxa finkoak'' hedatuz joan ziren: herriak petxa finko bat adosten zuen erregearekin, nekazari guztien artean ordaindu beharrekoa<ref name=MLZ>[http://www.liceus.com/cgi-bin/aco/his/03/02/0280.asp {{es}} Miguel Larrañaga Zulueta. En torno a la conflictividad campesina navarra bajomedieval]</ref>.
 
[[XI. mende]] amaieran eta [[XII. mende]]an maiz ''opilarinzada'' izeneko petxa ezartzen zitzaien nekazariei: lau ''[[erregu]]'' [[gari]] (88 kg) eta ''arinzada'' bat [[ardo]] (47 l)<ref name=GEN></ref><ref>[http://books.google.es/books?id=Ej3Q-SzQRY8C&pg=PA289&lpg=PA289&dq=arinzada,+galleta&source=bl&ots=_YYeWUfPiE&sig=SYnvyCPDhGPFtXfARO9bOlWtkVU&hl=es&ei=g4LcTNy6PIyXhQeN6c3PAg&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=5&ved=0CCkQ6AEwBA#v=onepage&q=arinzada%2C%20galleta&f=false José Luis Orella Unzué. ''Los vascos de ayer'']</ref>. Horrez gain astean egun batez errege edo jaunarendako lan egin behar izaten zuten.
 
XII. mende amaieratik aurrera [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a]] laborarien zerga guztiak bateratzen hasi zen, urteko petxa bakarra ezarriz. [[Abeltzaintza]] nagusi zen iparraldeko haranetan petxak dirutan paratu zituen (3-4 ''sueldo'' etxe bakoitzeko) eta hegoaldean petxa mistoak ([[Basaburua]]n adibidez, [[1192]]an, 4 ''sueldo'' eta 6 ''erregu'' [[olo]] etxeko)<ref>[http://www.navarra.es/appsext/bnd/GN_Ficheros_PDF_Binadi.aspx?Fichero=RPVIANAnro-0176-pagina0603.pdf Luis Javier Fortun Pérez de Ciriza. ''Los «fueros menores» y el señorío realengo en Navarra (siglos XI-XIV)''. Revista Príncipe de Viana 176.]</ref> Beste batzuetan petxa laborari bakoitzari ezarri beharrean herri edo haran osoari ezarri zitzaion (''petxa finkoa''). Dena dela bateratzea ez zen erabatekoa izan eta beste petxa batzuek iraun zuten, hala nola ''eiurdea'' (mendian bazkatzen ziren [[zerri]]engatik ordaintzen zena) edo ''afaria''<ref name=HNI>Luis Javier Fortun Pérez de Ciriza eta Carmen Jusué Simonena. ''Historia de Navarra I''. Gobierno de Navarra, 1993</ref>.