Sabin Arana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
t 82.176.111.93(r)en aldaketak ezabatu dira, Euskalduna(r)en azken bertsiora itzuliz.
1. lerroa:
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Sabin Arana
| irudia = SabinoAranaTxapeldun.jpg
| oina = Sabin Arana Goiriren argazkia
| izen osoa = Arana ta Goiri'taŕ Sabin
| ezizena =
| jaiotza data = [[1865]]eko [[urtarrilaren 26]]a
| jaiotza hiria = {{banderaikur|Euskal Herria}} [[Abandoko Elizatea|Abando]], [[Bizkaia]]
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
| heriotza data = [[1903]]ko [[azaroaren 25]]a
| heriotza hiria = {{banderaikur|Euskal Herria}} [[Sukarrieta]], [[Bizkaia]]
| heriotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
}}
 
'''Sabin Arana Goiri''' edo —berak idatzi bezala— '''Arana ta Goiri'taŕ Sabin''' ([[Abandoko Elizatea]], gaur egun [[Bilbo]], [[1865]]eko [[urtarrilaren 26]]a - [[Sukarrieta]], [[Bizkaia]], [[1903]]ko [[azaroaren 25]]a) [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]ren sortzailea izan zen. [[abertzaletasun|Eusko nazionalismoaren]] hainbat sinbolo sortu eta hedatu zituen, [[ikurrin]]a tartean, eta [[euskara]]rentzako grafia berri bat asmatu zuen. [[Nikolasa Atxikallende]]arekin ezkondu zen eta ez zuten seme-alabarik izan.
 
== Hastapenak ==
Aitak [[karlistada]]n izan zuen parte hartzea dela eta, Arana familia [[Baiona]]n erbesteratua bizi izan zen. 18 urte zituela, euskal aberri baten izateaz jabetu, [[Luis Arana Goiri|Luis anaiaren]] laguntzaz, eta [[euskara]] ikasten hasi zen. [[1892]]. urtean ''"Bizcaya por su Independencia"'' liburua idatzi zuen. Haren pentsamoldearen oinarriak euskal arrazaren garbitasuna, katolizismoa eta hizkuntzaren garbizalekeria izan ziren eta ideia multzo hori ''Jaungoikoa ta Lagi Zaŕak'' (JEL) leloan laburbildu zuen. Aranak [[Bizkaia]]ren [[independentzia]] eskatzen zuen, beste gainerako [[Euskal Herria|euskal herriekin]] batera ''"[[Euzkadi]]"'' izeneko [[nazio]] federalean batzeko. Horretarako, euskal [[abertzale]]tasunari ikur eta esaera multzo bat eman nahi izan zion.
 
== Euzkadi ==
{{sakontzeko|Euzkadi}}
''Euzkadi'' Aranak euskal lurraldeak izendatzeko sortutako kontzeptua da, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] zazpi herrialdeei egiten die erreferentzia, beraz. Abandoarraren ustez, ''Euskalerri'' tradizionala baino egokiagoa zen ''Euzkadi'', lehenak hizkuntzari egiten baitzion erreferentzia, arlo politikoari baino. Aranak pentsatu zuen [[euskara]] ''eguzki'' hitzetik zetorrela eta, horregatik, ''Euzkadi'' sortu zuen, [[eguzkia]]ren "[[z]]"-rekin eta -adi [[atzizki]]a erabiliz [[euskaldun]]en multzoa dela esateko: pagadi, belardi hitzetan bezalaxe{{erref behar | 2010eko otsaila}}.
 
== Ikurrina ==
[[Fitxategi:Flag of the Basque Country by Sabino Arana.svg|thumb|right|220px|Aranatar anaiek sortutako lehen [[ikurrin]]a (1896)]]
{{sakontzeko|Ikurrina}}
[[Ikurrin]]a irudikatu zuen eta [[Luis Arana Goiri]] anaiak marraztu. Hasieran Bizkaia independentearentzat pentsatu zuen, baina herrialde guztietan zabalduz joan zenez, azkenean [[Euskal Herria]]ren bandera bilakatu da.
 
== EAJ ==
{{sakontzeko|Euzko Alderdi Jeltzalea}}
[[1895]]. urtean [[EAJ|Euzko Alderdi Jeltzalea]] sortu zuen. Politikagintzan hamar urtez bakarrik jardun eta gero, 38 urterekin hil zen. [[Espainiako Bigarren Errepublika]] garaian, [[Aberri Eguna]] [[Pazko Igande]]an ezarri zuen EAJk, zeren tradizio abertzalearen arabera, Sabin Aranak euskal aberriaren berri ona egun honetan jaso omen baitzuen.
 
== Euskara ==
[[Fitxategi:Sabino arana goiri 1865-1903.JPG|thumb|right|220px|Sabin Arana Goiriren eskultura [[Bilbo]]n.]]
=== Hizkuntza eredua ===
{{sakontzeko|Euskara garbia}}
 
{{aipu|Arana Goirik euskara modu mugatu eta idealizatuan ikasi eta irudikatu zuen, hizkuntza garbi eta perfektu gisa. Euskara beretzat ez zen hainbeste komunikatzeko tresna praktiko bat, baizik eta batez ere euskal berezitasunaren froga eta espainolengandik desberdintzeko tresna.|Jurgi Kintana Goiriena<ref>Jurgi Kintana Goiriena (2007): «Ba al zekien Sabino Aranak euskaraz mintzatzen?», ''Uztaro'', 63. zenbakia, 2007, 21-29. orrialdeak.</ref>}}
 
[[Euskara|Hizkuntzarentzako]] ortografia eredu bat proposatu zuen, ''Lecciones de Ortografía del Euzkera Bizkaíno'' lanarekin. [[Gaztelania]]tik aldentzeko nahiak eta garbizalekeriak bultzaturik, [[hizkuntza erromaniko|latin hizkuntzetatik]] hartutako mailegu guztiak, berriak nahiz zaharrak, euskal hiztegitik desagerrarazi nahi izan zituen. Horretarako, berak edo bere ingurukoek asmatutako hainbat neologismo ("aranismo" edo "sabinismoak") zabaldu zituen; haietatik asko [[erlijio]], [[politika]] eta teknika alorrekoak ziren, baina eguneroko hitzak ere baziren: ''txadon'' (etxe-done, 'eliza'), ''gotzon'' (goi-gizon, 'aingeru'), ''gotzain'' (gogo-zain, 'apezpiku'), ''deun'' (santu), ''bilebagi'' (zirkunzisio), ''uŕutizkin'' ([[telefono]]), ''izpaŕingi'' ([[egunkari]]) eta ''oŕlegi'' ([[berde]]) beste askoren artean.
 
Neologismo gehienok denborarekin galdu egin ziren eta gaurko hiztunek ez dituzte erabiltzen. Hala ere, batzuek bizirik diraute, batez ere terminologia politikoan, baina baita eguneroko mintzoan ere: ''aberri'' (''aba'' —[[hebreera]]z 'aita'— eta ''herri''), ''abertzale'', ''lehendakari'', ''abesti'', ''abizen'' (''aba-izen''etik eratorria), ''sendi'' (''senide'' eta ''sein'' hitzetatik eratorria, ''familia'' [[mailegu]]a ordezkatu nahian), ''idatzi'' ( ordu arteko ''izkribatu, izkiriatu'' eta ''eskribitu''ren ordez), ''urtaro'' (urte-sasoi), ''suziri'' (jaietako ''itxafero'', ''etxafuego'' eta antzekoen ordezko).
 
[[Euskara batua|Euskararen batasunaren]] auzian, euskararentzako eredu bakar bat hitzartzearen aurka agertu zen. Bere ustez, [[euskalki]]ek, herrialde bakoitzean (''[[Euzkadi]]''ko estatu federatu bakoitzean) [[hizkuntza]] estatusa izan behar zuten, bata bestearengandik bereizirik. [[Resurreccion Maria Azkue]] eta [[Arturo Campión]] euskalariak ez zetozen iritzi horrekin bat, eta gaia garai hartako eztabaida nagusietako bat izan zen. EAJren iritzi ofiziala denbora luzean Aranaren berbera izan bazen ere, Arana zendu ondoren jeltzale asko izan ziren Azkueren ikuspegia onartu zutenak, hala nola [[Seber Altube]] euskaltzaina.
 
=== Izendegia ===
{{Sakontzeko|Sabin Aranaren izendegia}}
 
Arana zendua zela, [[1910]]ean [[Luis Eleizalde]]k ''Deun Ixendegi Euzkotarra'' argitaratu zuen, Aranak argitaratu gabe utzi zuen lanean oinarrituta. Liburuan kristau izendegi osoa euskaratu nahi da, ustezko euskal arau fonetikoei jarraituz. Arlo horretan, Sabinen proposamenek arrakasta handia lortu zuten denborarekin. Izan ere, izen haietako asko oso erabiliak dira gaur egun ere, adibidez: ''Ander, Andoni, Endika, Iker, Imanol, Iñaki, Irune, Gaizka, Gorka, Jasone, Jone, Josune, Julen, Karmele, Kepa, Nekane, Zuriñe'' eta abar.
 
Izen-deituretarako proposatu zuen eredua, ordea, ez da askorik zabaldu. Gaztelaniaz nolabait gizarteko goi mailakotzat jotzen zen formula hartu zuen:
 
: ''izena + «de» + lehen abizena + «y» + bigarren abizena''
: (bere izen-abizenei aplikatuta, ''Sabino de Arana y Goiri'' emango luke, gaztelaniaz)
 
Halaxe, deiturei ''-taŕ'' amaiera erantsi zien, eta bi deituren artean ''eta'' ezarri; eta, gaztelaniaz ez bezala (horrako horretan euskararen berezko legeari jarraituz), izena azken tokian jarri zuen. Hau da, eredu hori bere izen-deiturei aplikatuta, ''Arana ta Goiri'taŕ Sabin'' zen.
 
=== Euskaltzaletasunaren pizgarri ===
Euskarak hil edo bizikoa zuen batasunaren bidean ezarritako oztopo haiekin batera, hala ere, Sabin Aranak egin zion ekarpenik euskarari. Izan ere, milaka eta milaka euskaltzale egin zituen Sabin Aranak. Euskotar asko jarri zuen euskara ikasten, lantzen, irakurtzen eta idazten. Idazten bakarrik, ehunka berriemaile eta idazle. Eta irakurtzen?
XX. mendearen hastapenetako euskara irakasle [[Juan de la Escalera Maidagan]]ek hauxe zioen:<ref>Mikel Atxaga (1998): [http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/arana.pdf ''Sabino Arana''], Bidegileak bildumako 10. sorta, Eusko Jaurlaritza, 1998.</ref>
 
{{aipu|Ordu arteko irakurle guztiak baino irakurle gehiago ekarri zizkion Sabinok euskarari.}}
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Abertzale]]tasuna
* [[Nazionalismo]]a
* [[Jeltzale]]
* [[Sabino Arana Fundazioa]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat|Sabino Arana}}
* {{eu}}{{es}} [http://www.sabinoarana.org Sabino Arana Fundazioa]
* {{eu}} [http://www.uztaro.com/uztaro_fitxategiak/953_Uztaro63_2.Kintana.pdf "Ba al zekien Sabino Aranak euskaraz mintzatzen?",] Jurgi Kintana, Uztaro 63, 2008.
* {{eu}} [http://www.euskaltzaindia.net/euskera/dok/56090.pdf Joseba Agirreazkuenaga, "Euskara, egitasmo politiko bihurtu: Sabino Aranaren asmoak denboraren gurpilean, euskaltzaletasunaren ildoan", Euskara 2003-XI-21]
 
{{DEFAULTSORT:Arana, Sabino}}
 
[[Kategoria:Sabino Arana|Arana, Sabino]]
[[Kategoria:Abertzaleak|A]]
[[Kategoria:Jeltzaleak|A]]
[[Kategoria:Euskal Herriko politikariak|A]]
[[Kategoria:Euskal Herriko Aro Garaikidea|A]]
[[Kategoria:Bilbotarrak|Arana, Sabino]]
[[Kategoria:1865eko jaiotzak|Arana, Sabino]]
[[Kategoria:1903ko heriotzak|Arana, Sabino]]
 
[[an:Sabino Arana]]
[[ar:سابينو أرانا]]
[[ast:Sabino Arana Goiri]]
[[bg:Сабино Арана Гойри]]
[[ca:Sabino Arana]]
[[cy:Sabino Arana]]
[[de:Sabino Arana Goiri]]
[[en:Sabino Arana]]
[[eo:Sabino Arana]]
[[es:Sabino Arana]]
[[fr:Sabino Arana Goiri]]
[[gl:Sabino Arana Goiri]]
[[it:Sabino Arana]]
[[nl:Sabino Arana]]
[[no:Sabino Arana]]
[[oc:Sabino Arana Goiri]]
[[pl:Sabino Arana]]
[[pt:Sabino Arana]]
[[ru:Арана, Сабино]]
[[scn:Sabino Arana]]
[[tr:Sabino de Arana]]