Bilbo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
t 82.176.111.93(r)en aldaketak ezabatu dira, SieBot(r)en azken bertsiora itzuliz.
1. lerroa:
{{argitzeko|Bizkaiko hiriari|Bilbo (argipena)}}
{{Bizkaiko udalerri infotaula
| izena = Bilbo
| bandera = Flag of Bilbao.svg
| armarria = Escudo heráldico de Bilbao.svg
| nongo = Bilboko
| ofiziala = Bilbao
| eskualdea = [[Bilbo Handia]]
| postakodea = 48001-48015
| irudia = Bilbao Spain.jpg
| irudiaren testua = Bilboko erdigunea.
| kokapena = Bilbao, Spain location.png
| kokapena = Bizkaia_municipalities_Bilbao.PNG
| koordenatuak = {{koord|43|15|25|N|2|55|25|W|region:EH-BI_type:city(356.168)|display=inline,title}}
| garaiera = 16
| azalera = 41.26
| biztanleria = 354860
| bizt_urtea = 2009
| distantzia = 0
| sorrera = [[1300]]eko [[ekainaren 15]]a
| euskaldunen ehunekoa = 24,20 (2006)
| herritarra = bilbotar
| alkatea = [[Iñaki Azkuna Urreta]] ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]])
| webgunea = http://www.bilbao.net/WebBilbaonet/home_e.jsp?idioma=e www.bilbao.net
| oharrak =
}}
'''Bilbo''' edo '''Bilbao''' [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[hiriburu]]a eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Euskal Herriko hiri nagusien zerrenda|hiririk jendetsuena]] da. 353.340 biztanle ditu, bilbotarrak, eta 41 kilometro koadroko azalera; "Bilbo Metropolitarra" edo [[Bilboaldea]] deritzon inguruneko ardatz ekonomiko eta industriala da.
 
Izenari dagokionez, ''Bilbo'' da euskal izen arautua, [[Euskaltzaindia]]k 1979an erabakitakoaren arabera<ref>http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=447 Euskaltzaindiaren erabakia Bilbo izenari buruz</ref>. ''Bilbao'' [[gaztelania]]z gorde den euskal izen zaharra da.
 
[[Bilboaldea]] [[Muskiz]]tik [[Galdakao]]ra hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta [[Plentzia]]tik [[Alonsotegi]] eta [[Arrigorriaga]]ra iparraldetik hegoaldera. Ingurune horrek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira: Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago.
 
[[Fitxategi:Bilbo Coello 1857.jpg|thumb|left|290px|Bilboko planoa [[Francisco Coello]] geografoak egina [[1857]]an. Zazpi kaleek osatzen duten [[hiribildu]]a eta plaza berria ikus daitezke, ipar eta hegoaldeko errebalekin batera.]]
 
== Inguru naturala eta klima ==
 
[[Fitxategi:View of Bilbao.jpg|thumb|300px|left|Bilboko irudi panoramikoa]]
Bilbo hiribildua [[Ibaizabal]] ibai osoan zehar zabalduta dago. Izan ere, [[Bilboko itsasadar]]ra da berezko ardatza, hamaika zubik zeharkatzen dutena.
 
Biztanleria era homogeneoan banaturik dago ibaiaren bi aldeetan: Ezkerraldean [[Basurtu-Zorrotza]], [[Abando (barrutia)|Abando]] eta [[Errekalde]] barrutiak daude. Eskuinaldean, berriz, [[Deustu]], [[Uribarri]], [[Otxarkoaga-Txurdinaga]] eta [[Begoña]] barrutiak. [[Ibaiondo]] barrutia, Bilboko handiena, ibaiaren bi aldeetan hedatzen da. Barrutiaren gehiena ezkerraldean dago; Alde Zaharra, berriz, eskuinaldean.
 
[[Pagasarri]], [[Artxanda]] eta [[Arnotegi]] mendiek inguratzen dute hiria, besteak beste, eta, zulo moduko batean dagoenez, "'''Botxo'''" izen herrikoia eman diote. Hirigunetik ez oso urruti, kilometro pare batera, [[Ganekogorta]] mendia altxatzen da, 998 metrokoa, kostaldetik hurbil gaudela kontuan izanda, altuera handia da.
 
[[Fitxategi:skyline_bilbao.jpg|thumb|300px|right|Hiriaren ikuspegia Zorrotzatik]] Kokaleku horrek eman dio Bilbori duen izaera eta hiri-egitura: eremu lauak urriak dira, [[Abando]] eta [[Deustu]] barrutietan daude gehienbat. Hori dela eta, hazkunde industrialak eragindako immigrazio-oldeak mendien maldetan hedarazi zuen Bilbo.Gaur egun, Bilbo inguruan dauden mendiek hiriko "gerriko berdea" osatzen dute eta aisialdirako gune bilakatu dira.
 
Ipar-mendebaldean, Bilbok [[Barakaldo]]rekin egiten du muga; ipar-ekialdean, [[Erandio]]rekin; ekialdean, [[Sondika]]rekin; hego-ekialdean, [[Etxebarri]], [[Basauri]] eta [[Arrigorriaga]]rekin; eta mendebaldean, berriz, [[Alonsotegi]]rekin.
 
=== Hidrografia ===
 
Hiria [[Ibaizabal]] ibaiak zeharkatzen du; [[Abusu]] auzotik aurrera itsasadar bihurtzen da.
Antzina, Bilbo hainbat errekak zeharkatzen zuten, mendietatik jaisten ziren itsasadarrera, [[Elgera]] ibaia adibidez, baina lurperatu egin zituzten hiriaren garapena zela eta.
 
=== Klima ===
{{sakontzeko|Bilboko klima}}
[[Fitxategi:elurra.jpg|thumb|200px|left|Bilbo inguruko mendiak elurtuta]]
Bilboko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eragina eta urte osoan zehar tenperatura lasaia dituena. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira; negua, berriz, eztia, eta uda ez oso beroa. Dena dela, bai udan bai neguan, egun oso hotzak eta termometroa 40º-tik gora igotzen den egunak daude.
 
Batez besteko tenperatura 21 gradukoa da udan, eta 7 neguan. Bilboko datu meteorologiko ofizialak Loiuko aireportuan jasotzen dira.Gainera, Eusko Jaurlaritzak Euskalmet zerbitzu meteorologikoa sortu eta gero, ikerlekuak ezarri ziren [[Deustuko San Pedro]] auzoan dagoen Zorrotzaurreko puntan, [[Abusu]] auzoan [[Arrigorriaga]]ko mugatik gertu, eta [[Basurtu]] auzoan. Dena den, [[Basurtu]]ko ikerlekua [[2005]]. urtetik zerbitzutik kanpo dago.
 
Urteko euriak 1.200mm ingurukoak dira, urtean zehar era berdintsuan banatuta, baina, normalean, neguan udan baino euri gehiago egiten du. Historian zehar muturreko gertakari meteorologiko batzuk izan dira, [[1983ko uholdeak]] esaterako. Orduan 24 ordutan metro koadroko 250 litro baino gehiago bota zuen [[Bilboko aireportua]]n, hiriko estazio meteorologikoa dagoen puntuan. Are gehiago, Larraskitun zegoen [[Telefonica]]ko estazioak metro koadroko 503 litro neurtu zituen egun hartan.
 
== Barrutiak eta auzoak ==
{{sakontzeko|Bilboko banaketa administratiboa}}
[[Fitxategi:Distritos Bilbao numerados.svg|thumb|250px|left|Barrutiak]]
Bilbok zortzi barruti dauzka. Egungo banaketa administratiboa [[1983]]an ezarri zen, [[Bilbo]]renak izandako [[Txorierri]]ko herriak banandutakoan.
* 1. Barrutia ([[Deustu]]): [[Arangoiti (Bilbo)|Arangoiti]], [[Deustuko San Pedro]], [[Elorrieta]], [[Ibarrekolanda]], [[San Inazio]].
 
* 2. Barrutia ([[Uribarri (Bilboko barrutia)|Uribarri]]): [[Arabella]], [[Castaños]], [[Lorategi-hiri (Bilbo)|Lorategi-hiri]], [[Matiko]], [[Uribarri (Bilboko auzoa)|Uribarri]]. [[Zurbaran]].
 
* 3. Barrutia ([[Otxarkoaga-Txurdinaga]]): [[Otxarkoaga]], [[Txurdinaga]].
 
* 4. Barrutia ([[Begoña (barrutia)|Begoña]]): [[Begoña (auzoa)|Begoña]], [[Santutxu]], [[Bolueta]].
 
* 5. Barrutia ([[Ibaiondo]]): [[Abusu]]/[[La Peña]], [[Atxuri]], [[Bilbo Zaharra]], [[Iturrialde]], [[San Adrian]], [[San Frantzisko (Bilbo)|San Frantzisko]], [[Solokoetxe]], [[Zabala]], [[Zazpikaleak]].
 
* 6. Barrutia ([[Abando (barrutia)|Abando]]): [[Abando (auzoa)|Abando]]. [[Indautxu]].
 
* 7. Barrutia ([[Errekalde]]): [[Ametzola]], [[Errekaldeberri]], [[Iralabarri]], [[Iturrigorri]], [[Larraskitu]], [[Uretamendi]].
 
* 8. Barrutia ([[Basurtu-Zorrotza]]): [[Altamira]], [[Basurtu]], [[Masustegi]], [[Olabeaga]], [[Santa Ana (Bilbo)|Santa Ana]], [[Zorrotza]].
 
'''Auzo ez diren beste gune garrantzitsu batzuk''':
[[Abandoibarra]], [[Elorrieta]], [[Etxetxu]], [[Garellano]], [[Mintegitxueta]], [[Miribilla]], [[Zorrotzaurre]].
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Bilboko historia}}
[[Fitxategi:Portal of the Cathedral of Bilbao.jpg|thumb|250px|right|Santiagoko Gotzain-eliza]]
[[Diego Lopez V de Haro|Diego Lopez de Harok]], orduko [[Bizkaiko jaurerri]]ko jaunak, sortua [[1300]]eko [[ekainaren 15]]ean. Hiribilduari [[Logroño]]ko foruak ezarri zitzaizkion.
 
Hasieran hiru kale bakarrik izan ziren, [[Somera]]edo Goienkale, [[Artekale]] eta [[Dendarikale]], [[Santiago Katedrala]]rekin batera. Pixkanaka, biztanleria handituz joan ahala, gaur egungo [[Zazpikaleak]] eratu ziren.
 
Bilbo beti egon da bere errekari oso loturik, antzinako portuaren jarduerak [[San Anton Eliza]]ren aurrean hasi zirenetik gaur egungo Superportua sortu arte. Bere kokalekua zela eta, hiria berehala hasi zen garrantzitsuago bihurtzen, [[Gaztela]]ko produktuen igarobide nagusia baitzen. San Antongo zubia zen hirirako sarbide nagusia, eta bertatik igarotzeko ordaindu beharra zegoen.
 
[[XV. mende]]an, Bizkaian eta euskal probintzietan gertaturiko familien arteko gerrateek eragina izan zuten hirian.
 
[[XVI. mende]]an zehar, berriz, sute batek eta bi uholdek arriskuan jarri zuten hiriaren etorkizuna. Orduan bilbotarrek [[Begoña]]ko Andra Mariaren basilikara jo zuten babes eske. Bilboren historian, ohikoak izan dira uholdeak. Ordurako, hiria babesten zuten hormak pixkanaka eraitsiz joan ziren, eta horrela, [[Erronda]] kalea sortu zen. [[1511]]n [[Bilboko Kontsulatua]]k eskumena lortu zuen [[Espainia]]ko koroatik, [[Gaztela]]n sortzen zen [[merino]] [[artile]]a [[Europa]]ko iparraldeko herrietara esportatzeko, Antwerpen-era esaterako. Horrela, Bilbo Iberiar Penintsulako iparraldeko porturik garrantzitsuena bilakatu zen.
 
[[XVIII. mendea]]n, [[San Nikolas (Bilbo)|San Nikolas]] baseliza txikia egon zen tokian, gaur egungo eliza eraiki zen, eta horren aurrean zegoen [[Areatza]]n, Bilboko parkea. Horrela, berez Bilboko "hondartza" zen lekuan, zuhaitzak landatu ziren eta hiriarentzat aisialdi-gune bilakatu zen. San Anton elizatik hurbil, garai hartarako oso modernoa zen ospitale bat eraiki zen, ([[Atxuri]]koa), gizonak emakumeetatik bereizten zituena.
 
[[Zazpikaleak|Zazpikaleetatik]] iparraldera, kale berriak sortu ziren, Posta eta Bidebarrieta horien artean. Eta [[Plaza Barri]]a, horixe jotzen da hiriaren "lehen zabalgunetzat", Zingira(Sendeja) eta Itxaropen kaleetan zehar egindakoarekin batera (gaur egun Udaletxearen eraikina ezartzen den gunean alegia).
 
=== Zabalgunea ===
[[Ibaizabal]] ondoko lurraldea txiki geratu zitzaion Bilbori eta horregatik hiria zabaltzeko plan baten beharra aztertzen hasi zen. Izan ere, biztanleria erabat pilatuta bizi zen Alde Zahar eta Bilbo Zaharrean, osasunarentzat kaltegarria zen modu batean. Egitasmoaren atzean, industriak eta merkataritzak aberasturiko burgesia zegoen. Burgesia hori izan zen [[Abando (barrutia)|Abandoko]] lur berriak populatu zituena. Alde Zaharrean jende pilaketa handiegia zegoen ordurako, eta horrek higiene egoera txarra eta gaixotasunak kutsatzea ekartzen zuen.
 
Zabalgune baterako lehen plana hamazortzigarren mendearen amaieran egin zen, baina ez zuen Bilbok egin. Historian zehar Bilboren arerio izandako Abando elizateak egin zuen plana. Dena dela, [[Espainia]] eta [[Frantzia]]ren arteko gerraren eraginez ezereztu egin zen plan hori, [[Zamakolada]] deritzana gertatzerakoan.
 
[[Gaixotasun]]ei dagokienez, [[1834]]ko abuztutik urrira arte [[kolera]]k 778 pertsona hil zituen (hiriak 15.000 biztanle zituen). [[Bakteria]] horren bigarren [[pandemia]] izan zen, [[1830]]ean [[Errusia]]tik [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] iritsi zena.[[Lehen Gerra Karlista]]ren garaiak ziren,eta horrek eragina eduki zuen izurritea zabaltzeko.
 
Administratiboki, beste hirurogeita hamar urte igaro beharra izan zuten gauzak aldatzen hasteko. Horretarako Abando elizatea anexionatu zuen Bilbok, [[1872]]. urtean, eta bertan Zabalgune proiektua martxan jarri zen. Proiektu hori, Severino Achucarro arkitektoak, eta Pablo de Alzola eta Ernesto de Hoffmeyer ingeniariek sinatu zuten.
 
Zabalgunearen prozesua gauzatzeko, hamarkada asko behar izan ziren. Proiektuaren gune nagusia "[[San Mames]] Bide Nagusia" zen, gaur eguneko On Diego Lopez Harokoa Bide Nagusia, 30 metroko zabalerarekin. Proiektuaren mugak, Urkixo Zumarkalea mendebaldetik, eta Mazarredo Zumarkalea ekialdetik ziren. Hasieran Moyua plazarako tartea bakarrik garatu zen. [[Moyua]]tik Jesusen Bihotza plazarako tartea [[1920]]. urtetik aurrera egin baitzen.
 
=== Industria Iraultza eta Garapena ===
 
[[Industria-iraultza]]ren garaian hainbat enpresa, burdin meategi, fabrika eta ontziola zeuden, hiriari maila ekonomiko handia eman ziotenak. Bilbo Espainia mailako gunerik aurreratuena izan zen Katalunia eta beste gune batzuekin batera. Bilbo enpresa askoren sorburua izan zen, [[Iberduero]], [[Banco de Bilbao]], [[Banco de Vizcaya]], [[Seguros Bilbao]], Altos Hornos de Vizcaya eta ontzigintza inguruko hainbat enpresa.
 
[[Fitxategi:portu09.jpg|thumb|250px|left|Barku bat itsasadarrean sartzen]][[Fitxategi:Francoren aginteraren garaiko armarria.JPG|thumb|300px|right|Francoren erregimenaren armarria. Ogasun eraikuntza. Moyua Plazan.]]
 
Bilbora gero eta etorkin gehiago zetorrela eta, hiriak hazteko tokia behar izan zuen, horretarako beste bi elizate anexionatu ziren 1925ean, Deustu eta Begoña. 1940an Francoren diktaduraren garaietan Erandio, eta urte batzuk geroago [[Sondika]], [[Loiu]], [[Lezama]], [[Zamudio]] eta [[Derio]] (Asua haran osoa). Herri horiek 1981ean lortu zuten Bilbotik banatzea eta gaur egun Bilbotik bananduta jarraitzen dute. Hiriko biztanleria izugarri hazi zen eta Bilbo [[Espainia]]ko pertsona askoren jomuga bilakatu zen, lana erraz lortzen zelakoan.
 
[[Abando (barrutia)|Abando]] eta Alde Zaharraren inguruan, langile auzo berriak eraiki ziren. Etxe-sail asko eta asko inolako plangintzarik gabe eraiki zituzten, [[Errekalde]], [[Santutxu]], [[Zorrotza]], eta beste hainbat auzo osatu arte. Prozesu horri, Garapen desordenatua deritzo. Dena dela, salbuespenak ere bazeuden, [[San Ignazio]] auzoa esaterako, bertan kale zuzen eta eraikin ordenatuak dira nagusi. Urbanismo kaotikoaz gain, [[Bilboko txabolismoa|txabolismoa]] zabaldu zen Bilbo inguruko mendietan.[[San Inazio]]n, La Peña-Abusun eta [[Errekaldeberri]] auzoetan esaterako.
 
Bizitzeko duinak ez ziren etxebizitza horiek ordezkatzeko ahaleginak egin zituzten garai hartako gobernuak eta udalak, horretarako txaboletako biztanleak Otxarkoagako auzoan eraiki zen "etxe merkeen" auzo berrira eraman zituzten [[1960]]. urtean. Dena dela, etxe horien kalitatea eta zerbitzu falta ikaragarria zen, eta horrez gain, hirigunetik oso urruti zeuden. Horregatik, ondorengo hamarkadetan, auzo horietako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko hainbat ekimen egingo ziren.
 
=== Krisialdia eta gainbehera ===
{{sakontzeko|1983ko uholdeak}}
Hazkunde ekonomikoak muga izan zuen, eta petrolioaren krisialdia eta industria astunarekin batera, hiriak gainbehera hasi zuen inguruko eskualde guztiek bezala. Aurreko urteetan ez bezala, kontrako prozesua gertatu zen, enpresek ez zuten behar horrenbeste langile eta produkzioa beheraka joan zen. Enpresa askok ateak itxi zituzten eta Bilborako immigrazio itzela emigrazio bihurtu zen.
 
Horri gehitu behar zaio 1983an Bizkai osoan izandako uholde larriak. Hildako eta kalte material ugari sortu zituztenak. Bilboko Alde Zaharra oso kalteturik gertatu zen.Baina askok diote uholde horiek izan zirela Bilboren eraberritzea hastea ahalbidetu zutenak, pixkanaka eraikinak berritzen joan zirelako eta nolabaiteko "erreakzio" edo erantzun bat gertatzea posible egin zutelako.
 
=== Berritzea eta azken urteak ===
{{sakontzeko|Bilboren berritzea}}
[[Fitxategi:Gran_via01.jpg|thumb|250px|right|Bilboko Bide Nagusia]]
Eraberritzeko proiektuak dozenaka dira Bilbo guztian. [[1995]]eko [[Bilboko metro|Metro]] berria, aireportua, [[Guggenheim Bilbao Museoa|Guggenheim Museoa]] ([[1997]]), Euskalduna Jauregia... Nazioarteko hainbat arkitekto kontratatuta eta Guggenheim Museoaren mundu famaz baliatuta, gaur egungo Bilbok gero eta gehiago dauka herri turistiko baten antza, antzinako itxura industriala atzean utzita.
 
Horrez gain, gune degradatuak berreskuratzen ari dira, [[Bilbo Zaharra]] eta [[San Frantzisko (Bilbo)|San Frantzisko]] esaterako. Etxebizitza berriak eraiki dira, zaharren ordez, eta jarduera kulturalak sustatu, ingurune "bohemio" bat eratu nahian. Bilboko alderdi horiek berritzeko lanak 1998an hasi zirenean, etxebizitza askok ez zeukaten ez komunik ezta ur berorik ere.
 
[[Fitxategi:bidarte.jpg|thumb|250px|left|Bidarteko parkea Deustun]]
[[Abandoibarra]]ko gunea eraberritzeko lanetan ari dira orain, eta errekaren inguruan lehen industrialak ziren lurrak biztanleriarentzat berreskuratzen. Uribitarten Arata Isozaki arkitekto japoniarrak bi dorre eraiki ditu, [[Isozaki Atea]]. Eta [[Abandoibarra]]n Cesar Pellik 165 metroko dorre bat egingo du [[Iberdrola]] euskal konpainiarentzat.
 
Etorkizunera begira hainbat erronkari aurre egin beharko dio Bilbok. Leku faltaren arazoa gero eta handiagoa da, eta horrekin batera etxebizitzen prezioak goraka doaz. Bilbok hazteko daukan aukera bakarra, antzinako gune industrial zaharkituak eraberritzea da. Horretarako, udalak bi gune industrial berreskuratzeko planak egin ditu, [[Olabeaga]] eta [[Zorrotzaurre]]. Garrantzitsuena [[Zorrotzaurre]] auzo berria izango da, 5.300 etxebizitza berrirekin. Hamabost urteko epean 10.000 etxebizitzatik gora eraikiko dira, horietako asko babes ofizialekoak.
 
* [http://www.bilbaoria2000.com/ Bilbao Ria 2000]
* [http://www.bm30.com/ Bilbao Metropoli 30]
 
== Demografia eta biztanleria ==
{{sakontzeko|Demografia Bilbon}}
{| class="toccolours" align="right" cellpadding="2" cellspacing="0" style="margin:0 0 1em 1em; font-size: 95%;"
|-
! colspan="3" bgcolor="#ccccff" align="center"| Biztanleriaren bilakaera
|-
| align="center" | '''Errolda<br />urtea''' || align="center" | '''Biztanleria''' ||
|-
| colspan="3"|<hr>
|-
|1842 || 10.243
|-
|1860 || 17.969
|-
|1877 || 35.227
|-
|1887 || 51.314
|-
|1897 || 74.076
|-
|1900 || 81.956
|-
|1910 || 92.116
|-
|1920 || 115.014
|-
|1930 || 156.920
|-
|1940 || 192.351
|-
|1950 || 216.417
|-
|1960 || 294.174
|-
|1970 || 405.908
|-
|1981 || 433.115
|-
|1991 || 369.839
|-
|2001 || 349.972
|}
Bilbok gaur egun 353.000 biztanle inguru dauzka, [[2005]]eko datuen arabera. Azken urteetan biztanleria behera doa, oraindik [[1970eko hamarkada|1970eko]] krisialdiaren eraginagatik eta etxebizitzen prezioen garestitzeagatik. [[1980]] inguruan biztanleriak mailarik altuena lortu zuen, 430.000 biztanle inguru.
 
[[XX. mende]] osoan zehar Bilbora eta inguruko herrietara milaka eta milaka pertsona hurbildu ziren, bai [[Bizkai]]tik zein [[Espainia]]ko hainbat tokitatik bizi egoera hobearen bila. Hori dela eta biztanleriaren hazkunde oso handia izan zen mendean zehar. Bi hazkunde garai bereiz daitezke: bata, [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilaren]] aurretik, eta bestea, horren ondoren.
 
[[1970]]etik aurrera, ordea, krisialdia zabaldu zen hirian, [[Industria]]ren gainbeherak eta ingurunearen andeatzeak biztanlerian kontra eragin zuten. Aurretik milaka pertsona etorri bezala, orduan milaka pertsona izan ziren Bilbo utzi zutenak, lan egoera hobe bila.
 
=== Immigrazioa ===
 
Azken bost urteetan immigrazioaren fenomenoa nagusitzen joan den heinean biztanleria egonkortuz joan da. Gaur egun 20.308 immigrante daude Bilbon, biztanleriaren ia %6. 2005. urtean zehar 3.000 atzerritar gehiago izan dira erroldan izena eman dutenak.
 
Hala ere, esan daiteke Bilbo ez dela beste hiri batzuk beste etorkin erakartzen ari. Batetik, hiriak ez duelako eskaintzen etxebizitza prezio merkerik horretarako, eta bestetik, hirian, Bizkaian oro har, ez dagoelako nekazaritzan eta sektore primarioetan lan askorik.
 
=== Gehiago jakiteko ===
 
* [http://www.eustat.es Euskal Estatistika Institutua]
* [http://www.ine.es Espainiako Institutu Estatistikoa]
 
== Ekonomia ==
Bilboko hiriaren jarduera ekonomiko nagusia hirugarren sektorea da gaur egun, hau da, zerbitzuen sektorea. Orain dela gutxi arte, hala ere, industria izan da hirian langile gehien hartu dituena. Meatzaritza, metalurgia eta portuko merkataritzarekin loturiko jarduerak izan ziren garrantzitsuenak Bilbon. Hiria sortu zenetik itsasoko merkataritzak garrantzia handia izan zuen. Horrek, ontzigintza bultzatu zuen.
 
Industria gehienak, [[Ibaizabal]] ibaiaren bi alboetan ezarri ziren, horrez gain, hiriko beste hainbat gunetan, tailerrak eta bestelako industria txikiak ezarri ziren, esaterako [[Deustuko San Pedro]]n, [[Ametzola]]n, [[Basurtu]]n... [[1970eko hamarkada]]ko krisialdiaren ostean ordea, enpresa horietako askok porrot egin zuten. Langabeziak gora egin zuen nabarmen, eta [[1990]]erako %25 ingurura igo zen.
 
=== Turismoa ===
Ordutik, hiriaren egoera hobetu eta jarduera ekonomiko berriak topatzeko ahalegina egin du udalak. Bilbo zerbitzu-hiri bilakatu da, [[Guggenheim Bilbao Museoa]]ren zabaltzeak turismoa bultzatu du, eta horrekin batera, hotel eta jatetxe ugari zabaldu dira. [[1992]]an hirian hiru izarretik gorako 11 hotel zeuden; gaur egun, berriz, 21 hotel dira maila horretatik gora daudenak. Gaur egun, 1.000 pertsonatik gorak egiten dute lan hotel horietan eta beste hainbeste turismoarekin lotutako gainontzeko jardueretan .
 
=== Langabezia ===
Gaur egun, [[Bilbo]]ko langabezi tasa [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]ren batezbestekoaren gainetik dago. Hiriak eta [[Bilbo Handia]]k zeukaten industriarekiko menpekotasunak [[1970eko hamarkada]]n hasitako krisialdi ekonomikoak eragin handiagoa izatea ekarri zuen. Horrela, [[2005]]. urte amaieran, 15.688 langabetu zeuden hirian (urte hasieran kopuru hori 15.227koa zen).
Langabeziaren eragina nabarmenagoa da emakumeengan, lurraldeko beste leku gehienetan gertatu bezala: 8.654 emakume eta 7.034 gizon langabetu.
 
==== Langabezia sexua eta adinaren arabera ====
* <20 urte: 238 langabetu
* 20-24 urte: 1.068 langabetu
* 25-54 urte: 11.415 langabetu
* >54 urte: 2.967 langabetu
 
== Hauteskundeak ==
{{sakontzeko|Hauteskundeak Bilbon|Bilboko alkateen zerrenda|Bilboko Udala}}
 
[[Iñaki Azkuna Urreta]] ([[Euzko Alderdi Jeltzalea]]) da Bilboko alkatea 1999ko hauteskundeez geroztik. [[Eusko Alkartasuna]] eta [[Ezker Batua]]rekin batera gobernatzen du Bilbo. 2003ko hauteskundeetan EAJ-EA koalizioak 13 zinegotzi lortu zituen ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] 11 zinegotzi lortu zituen, [[Eusko Alkartasuna]]k 2 zinegotzi), [[Alderdi Popularra|PPk]] 8, [[Espainiako Langileen Alderdi Sozialista|PSOEk]] 5 eta [[Ezker Batua|EBak]] 3.
 
Boto kopuruari dagokionez, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] eta [[Eusko Alkartasuna|EAk]] 82.176 boto lortu zituzten, [[Alderdi Popularra|PPk]] 51.499, [[Espainiako Langileen Alderdi Sozialista|PSOEk]] 37.206 eta [[Ezker Batua|EBk]] 20.308. Baliogabeko botoak 11.018 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 2.207. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak ([[Herria Aurrera]]) [[Espainiako Auzitegi Nazionala]]k baliogabe utzi eta gero.
 
{| class="toccolours" align="center" cellpadding="2" cellspacing="0" style="margin:0 0 1em 1em; font-size: 95%;"
|-
! colspan="13" bgcolor="#ccccff" align="center"| Emaitzak barrutika (%etan)
|-
| align="center" | ''' ''' || align="center" | '''Deustu''' || align="center" | '''Uribarri''' || align="center" | '''Txurdi''' || align="center" | '''Begoña''' || align="center" | '''Ibaiondo''' || align="center" | '''Abando''' || align="center" | '''Errekal''' || align="center" | '''Basurtu''' ||
|-
| colspan="14"|<hr>
|-
|EAJ-EA || %40,41 || %38,67 || %35,23 || %39,26 || %42,10 || %40,83 || %35,40 || %38,47 ||
|-
|PP || %22,82 || %23,94 || %19,31 || %21,84 || %17,57 || %36,79 || %24,60 || %24,64 ||
|-
|PSOE || %17,62 || %18,84 || %27,02 || %20,01 || %14,85 || %10,80 || %20,50 || %18,69
|-
|EB || %10,37 || %10,25 || %9,29 || %9,37 || %11,01 || %5,95 || %11,86 || %10,15 ||
|-
|Aralar || %1,24 || %1,34 || %1,40 || %1,58 || %1,95 || %0,93 || %0,92 || %0,96 ||
|-
|PKD || %0,59 || %0,55 || %0,72 || %0,65 || %0,79 || %0,59 || %0,55 || %0,44 ||
|-
|Baliogabe || %5,20 || %4,55 || %5,22 || %5,64 || %9,92 || %2,58 || %4,27 || %4,88 ||
|-
|Zuriak || %1,11 || %1,16 || %0,83 || %0,94 || %1,07 || %1,06 || %1,15 || %0,98 ||
|-
|}
 
== Garraiobideak ==
 
Bilbok 13 zubi ditu hiriko bi aldeak batzen dituztenak. Horietatik azkena eraikitzen Pedro Arruperen zubia izan da, Deustuko Unibertsitatearen aurrean.
 
[[Fitxategi:Calatravabilbao.jpg|thumb|250px|left|[[Zubizuri]]]]
 
* [http://www.cotrabi.com Bizkaiko Garraio Kontsorzioa]
 
=== Metroa ===
 
[[1995]]. urtean [[Bilboko metro]]a inauguratu zen. Hasieran metroa Alde Zaharrean amaitzen bazen ere, [[1997]]an hiru geltoki berri zabaldu ziren hiriko beste hainbat auzotan, metroaren ibilbidea [[Bolueta]]raino luzatuz. Gaur egun metroak bi linea ditu, Bilbo Handiko eskuinaldetik eta ezkerraldetik bidaiariak garraiatzen dituztenak, [[Fitxategi:IconoL2.png|20px]] eta [[Fitxategi:IconoL1.png|20px]]. [[2005]]. urtean 78 milioi bidaiari eraman zituen metroak, eta 86 milioi [[2007]]an .
 
Metroa zabaltzeko lanek aurrera darraite gaur egun ere. Ezkerraldetik doan [[Fitxategi:IconoL1.png|20px]] bidea Portugaletera heldu da, eta Santurtzirakoa zabaltzeko obretan ari dira gaur egun. Santurtziko Mamariga auzora 2009an helduko da metroa, eta Kabiezes auzora, eta baita Basauri eta Arizera ere [[2010]]. urtean ailegatzea aurreikusten da. Horrez gain, oraindik aztertzeke dagoen proiektuan, metroa [[Galdakao]]ko udalerriraino helduko da, zehaztugabeko data batean.
 
Horrez gain, Bilboko ekialdeko auzoak ([[Otxarkoaga]], [[Txurdinaga]], [[Zurbaran]] eta [[Uribarri (Bilboko auzoa)|Uribarri]]) hirigunearekin batuko dituen [[Fitxategi:IconoL3.png|20px]] bidearen proiektua martxan da. Lanak 2008ko ekainean hasiko dira. Bide hori [[EuskoTren]]ek kudeatuko du eta metro batek daukan maiztasuna izango du, trenak bost minutuan behin ibiliko dira [[Etxebarri]] eta [[Bilbo]]ko Alde Zaharraren artean.
 
=== Trena ===
 
[[Fitxategi:Renfe Olabeagako geltokia.jpg|thumb|250px|right|[[Renfe]]ren trena Olabeagatik San Mamesera]]
Aldirietako zerbitzua hiru konpainiak eskaintzen dute. Batetik, Espainiar Estatuaren menpe dauden [[FEVE]] eta [[Renfe]] enpresen bitartez. Eta bestetik, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen [[EuskoTren]]en bitartez. [[Renfe Aldiriak]]ek hiru linea dauzka, Bilbo-Urduña, Bilbo-Santurtzi eta Bilbo-Muskiz. [[FEVE]]k linea bakarra dauka, Bilbo eta Balmaseda batzen dituena.
 
[[EuskoTren]]ek ere hiru linea dauzka, Bilbo-Lezama, Bilbo-Ermua eta Bilbo-Bermeo. Horrez gain, eraikiko den metroaren hirugarren linea [[EuskoTren]]ek kudeatuko du.
 
Euskotreneko hiru lineetako bidaiari kopurua 2005ean:
-Euskotren Durangaldea 2.653.621
-Euskotren Urdaibai 2.288.212
-Euskotren Txorierri 2.202.550
 
=== Tranbia ===
 
{{sakontzeko|Bilboko tranbia}}
[[Fitxategi:Euskotranabandoibarra.jpg|thumb|250px|right|[[EuskoTran]] Abandoibarran]]
Tranbia betidanik izan da Bilboren parte. XIX. mendean ezarri zen, munduko beste hiri askotan bezala. Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, eta azkenik, XX. mendearen erdialdean, kendu egin zen zerbitzua. 2002. urtean,berriz, berreskuratu egin zen zerbitzua.
{{sakontzeko|EuskoTran}}
 
=== Autobusa ===
 
Bilbo hiriak 30 autobus linea dauzka, auzoak batzen dituztenak, [[Bilbobus]] deritzon zerbitzuaren bitartez. Horrez gain, 2003an Gautxori zerbitzua ezarri zen, ostiral eta larunbatetan metrorik ez duten auzoek garraiorako aukera bat izan dezaten.
 
Herrialde mailan, Bizkaiak 100 lineatatik gora dauzka, [[Bizkaibus]] izenarekin ezagunak.
 
=== Funikularra ===
 
{{sakontzeko|Artxandako funikularra}}
Campo Volantin eta [[Artxanda]] mendia batzen dituen funikularra da. Funikularraren geltokia dagoen plazari "Funikularraren Plaza" deritzo. [[1915]]eko [[urriaren 7]]an [[Artxandako funikularra]]k lehenengo bidaia egin zuen, [[Castaños]] auzoa [[Artxanda]] mendiarekin lotu zuena.
 
== Zerbitzuak ==
* [[Basurtuko Ospitalea]] ([[Basurtu]] auzoan).
* [[Santa Marina ospitale]]a ([[Mikoleta]] auzoan).
 
== Bilbotar ospetsuak ==
{{Sakontzeko|Bilbotar ezagunen zerrenda}}
 
Bilbotar ezagunen artean, [[Juan Crisostomo Arriaga]] musikagilea; [[Miguel de Unamuno]] idazle eta filosofoa; [[Ramon Rubial]] politikaria; [[Pedro Arrupe]] eta [[Jon Sobrino]] jesuitak; [[Gabriel Aresti]] eta [[Blas de Otero]] olerkariak; [[Juanjo San Sebastian]] alpinista; [[Alex de la Iglesia]] zinemagilea, [[Sabino Arana]] Goiri politikaria eta [[Kepa Junkera]] trikitilaria ditugu, beste hainbaten artean.
 
== Kultura ==
 
Urtean zehar ekitaldi kultural ugari antolatzen dira [[Bilbo]]n. Horrez gain, hainbat antzoki daude hirian, [[Arriaga Antzokia]], [[Euskalduna Jauregia]] eta Ayala antzokia esaterako.
 
=== Monumentuak ===
 
Hirian hainbat monumentu dago, izan ere, bereziki azken urteetan hiriko plaza eta parkeetan monumentuak ezartzeko joera nagusitu da. Hiriko gune berrietan, [[Abandoibarra]] gunean esaterako, hamar eskulturatik gora jarri dira 2001. urtetik.
[[Fitxategi:Bilbao Jeff Koons Puppy.jpg|thumb|180px|left|Bilboko Guggenheim museoa: Jeff Koons' Puppy]]
Horrez gain, hirian eraikin askok "monumentu" izaera dute, eta udalak babestuta daude. Oro har, XIX. mendean zehar egindako eraikinak dira eta duten izaera bereziagatik udalak babesteko maila desberdinak erabiltzen ditu, A, B eta C hizkiak erabilita. Babesturik dauden eraikinetako batzuk honakoak dira:
 
* [[Iparreko geltokia]].
* [[San Anton Eliza]].
* [[Erriberako Merkatua]].
* [[Santiagoko Katedrala]].
* [[Jesusen Bihotza]]
* [[Carlton hotela]]
* [[Sotaren etxeak]]
* [[Ibaigane jauregia]]
* [[Bilboko Portua]]
* La Cava etxeak
 
=== Museoak ===
 
Guztira [[Bilbo]]n sei museo daude, egin den azkena, Bilboko Itsas Adarra Itsas Museoa. Unamuno plazan, zientzia gaiak jorratuko dituen museo baten proiektua darabil esku artean Bilboko udalak.
 
==== Guggenheim Bilbao Museoa ====
 
{{sakontzeko|Guggenheim Bilbao Museoa}}
[[Fitxategi:Guggenheimbilbao.jpg|thumb|400px|Bilboko Guggenheim museoa]]
[[1997]]. urtean zabaldua, arte modernoaren azken obrak biltzen ditu. Bai kanpokoak bai Euskal Herrikoak bertakoak ere. [[Txillida]] eta [[Oteiza]]ren lanak erakutsi izan dira museoan. [[Frank Gehry]] arkitektoak diseinatu zuen titaniozko eraikina. Zabaldu zenetik mundu osotik etorritako milaka turistak bisitatu dute museoa, hiriaren ikur berria bihurtuz. [[2005]]. urtean 900.000 bisitari izan zituen.
 
==== Arte Ederretako Museoa ====
{{sakontzeko|Bilboko Arte Eder Museoa}}
 
1945. urtean zabaldua, [[Bilbo]]k estatu mailako arte eder museorik onenetarikoa duela esaten dute aditu askok. Fernando Urrutia arkitekto bilbotarrak disenaitu zuen eraikin klasikoa. Ordutik hainbat areto eta eraikin gehitu zaizkio museoari. Azken zabaltzea 2001. urtean egin zen.
 
Arte erakusketak egiteaz gain, Bilbon egingo diren hainbat proiekturen erakusketak ere antolatzen dira noizbehinka. Horrez gain, Zinemateka delako programaren barnean garai ezberdinetako zine emanaldiak eskaintzen dira.
 
* [http://www.museobilbao.com Museoaren webgune ofiziala]
 
==== Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa ====
Bilboren itsasoarekiko tradizioari lotuta, [[2002]]. urtean zabaldu zuten museoa, [[Euskalduna zubia]]ren azpialdean, [[Bilboko itsasadarra]]ren mendebaldeko aldean. Museoak [[Bilboko itsasadarra]]ren historia eta nabigazioan izandako berrikuntza eta tresnei buruzko informazioa eskaintzen du. Horrez gain, denbora baterako diren erakusketak ere izaten dira, esaterako [[2005]]. urtean [[Titanic]] ontziari buruz eginiko erakusketa.
 
* [http://www.museomaritimobilbao.org Museoaren webgune ofiziala]
 
==== Beste museo batzuk ====
* Bilboko Artelan Berreginen Museoa
* Eliz Arteari buruzko museoa
* [http://www.euskal-museoa.org/ Euskal Museo Etnografikoa]
* Aste Santuko Irudien Museoa
* Zezengintza Museoa
 
=== Euskara ===
{{Sakontzeko|Bilboko euskera}}
 
Hiriko bertako hizkera jatorrizkoa [[mendebaleko euskara]]ren aldaera bat da, oraindik ere [[Mahatserri]]an, [[Errekalde]]ko mendialdean eta [[Buia]]n bizirik dagoena.
 
[[2006]]ko erroldako datuen arabera, Bilboko biztanleriaren %24,20 da [[euskaldun]]a. [[2001]]eko datuen arabera, berriz, Bilboko biztanleriaren %15,32 zen [[euskaldun]]a. [[Euskara]]z hitz egiteko gaitasuna asko handitu da hirian azken urteotan, euskarazko hezkuntza zabalduz joan den heinean. [[1981]]ean %6,38 baino ez zen euskaraz zekiten pertsonen ehunekoa. Dena den, adinaren arabera alde handiak daude, 15 urtetik beherako umeen artean euskaldunen kopurua %40 inguru da, baina 40 eta 60 urte bitarteko lagun euskaldunen kopurua ez da %5era ere iristen.
 
2001eko ikerketaren emaitzak:
* Elebidunak (1): 51.302 pertsona
* Elebidun hartzaileak (2): 71.189
* Erdaldun elebakarrak (3): 212.485
 
2006eko erroldaren emaitzak:
* Elebidunak (1): 83.354 pertsona
* Elebidun hartzaileak (2): 82.339
* Erdaldun elebakarrak (3): 177.379
 
* <small>(1) Euskaraz ondo hitz egin eta ulertzen duten pertsonak.</small>
* <small>(2) Euskaraz ondo edo nekez ulertu eta nekez hitz egiten duten pertsonak.</small>
* <small>(3) Euskaraz batere ulertu ez eta hitz egiten ez duten pertsonak.</small>
 
==== Biztanleria ama-hizkuntzaren arabera ====
* [[Gaztelania]]: 304.443
* [[Euskara]]: 15.303 pertsona
* Euskara eta gaztelania: 8.353 pertsona
* Besterik: 6.877 pertsona
 
==== Euskara Elkarteak ====
Hiriko euskal txoko edo elkarteak hauek dira:
* [[Asapala Kultur Elkartea]] Begoña ([[Mahatserri]])
* [[Berbaizu Euskara Elkartea]] ([[Deustu]])
* [[Lizardi Mintza Taldea]] ([[Zazpikaleak]])
* "[[Zenbat Gara]]" Kultur Elkartea ([[Abando]])
* [[Zorrotzako Euskal Txokoa]] ([[Zorrotza]])
 
=== Zinema ===
 
* [[Zinebi]] jaialdia.
* [[Fant]] jaialdia.
 
=== Antzerkia ===
 
* [[Arriaga Antzoki]]a.
* [[Ayala Antzokia]].
* [[Euskalduna Jauregia]].
* [[Campos Elíseos Antzokia]]
* [[La Fundición Aretoa]]
 
=== Musika ===
* '''Aretoak''': [[Arriaga Antzoki]]a, [[Azkena (Bilbo)|Azkena]], [[Bilborock]], [[Euskalduna Jauregia]] eta [[Kafe Antzokia]].
* '''[[Musika klasiko]]a''': [[Juan Crisostomo Arriaga]], [[Bilbao Orkestra Sinfonikoa]].
* '''[[Folk musika]]''': [[Kepa Junkera]], [[Ibon Koteron]].
* '''[[Rock]] musika''': [[Atom Rhumba]], [[Doctor Deseo]], [[Zea Mays]].
* '''[[Bilbainadak]]'''.
 
=== Literatura ===
* [[Bilboko idazle]]ak.
* [[Bilbo literaturan]].
 
== Kirolak ==
 
Hirian kirolean aritzeko instalazio ugari daude. Guztira sei kiroldegi daude auzoetan, [[Errekalde]]n, [[Zorrotza]]n, [[San Ignazio]]n, [[Deustu]]n [[Artxanda]]n eta [[Txurdinaga]]n. Zorrotza eta Errekaldekoek atletismo pista bana daukate gainera. Bi frontoi ere badaude: Errekalde Zumarkaleko Club Deportivo frontoia, eta Itxaropen kaleko frontoia.
 
Etorkizunari begira, pilota frontoi berri bat eraikiko da Miribilla auzoan, kiroldegi eta saskibaloi areto berri batekin batera.
 
=== Hiriko kirol talde batzuk ===
 
[[Fitxategi:Atletico Bilbao Stadion.jpg|thumb|left|200px|[[San Mames]] futbol zelaia kanpotik]]
* [[Futbol]]eko [[Bilboko Athletic Kluba]].
[[San Mames]] futbol zelaian jokatzen du [[1912]]. urteaz geroztik. Athletic Club taldea [[1898]]. urtean sortua, Espainiar estatuko futbol talderik aurrendarietako bat da. 24 Errege kopa eta 8 liga irabazi ditu historian zehar. Beti egon da lehenengo mailan.
 
[[2010]] eta [[2013]]. urteen artean [[San Mames Barria]] futbol zelaia eraiki eta inauguratzea aurreikusten da.
 
* [[Bilbao Basket|Bizkaia Bilbao Basket]] ([[saskibaloi]] taldea).
La Casillako udal kiroldegian jokatzen du. 2001. urtean sorturiko proiektua da. Aurrerago hirian Caja Bilbao saskibaloi taldea izan zen, baina arazo ekonomikoek desagerrarazi egin zuten. Normalean, La Casillako udal kiroldegian jokatzen du baina lantzean behin, [[BEC]]en antolatzen dira partidak, [[Tau Baskonia]] edo [[Real Madril]] taldeen aurkako partidetan esaterako.
 
* GSI Bilbao (areto futbol taldea).
[[1984]]ean Bilboko Aurrezki Kutxaren baitan sorturiko areto futbol taldea da. La Casillako udal kiroldegian jokatzen du.
 
== Euskarazko Hedabideak ==
Euskarazko hedabideak, osorik edo zatika euskaraz idatziak, honako hauek ditugu:
Berria (guztiz euskaraz), Gara (herena euskaraz) eta ''"[[Deia]]"'' (lantzean behin berri edo artikuluren batzuk eta artearteetan ale berezi bat euskaraz). [[Bizkaia]] osoan hedatuta dauden euskarazko berri-paperok.
 
[[Euskara]]zko [[irrati]]ei dagokienez, Bilbotik probintzia osorako emititzen duten ''"[[Bizkaia Irratia]]"'' eta ''"[[Bilbo Hiria Irratia]]"'' ([[Bilbo Handia]]n hedatuta) aipatzekoak dira.
 
Auzo [[aldizkari]]en artean, berriz, ''"[[Berton]]"'' ([[Mahatserri]]), ''"[[Prest!]]"'' ([[Deustu]]) eta ''"[[Zorrotz-Morrotz]]"'' ([[Zorrotza]]) ditugu, denak ere euskaraz osorik idatziak.
 
Telebistak: Hamaika Telebista. Toki telebista da, 2009.urtean plazaratu zena.
 
-Gaztelaniazko Hedabideak-
 
== Jaiak ==
 
Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jai egiten dira Bizkaiko hiriburuan.
* Hiriaren sorrera ospatzen duen eguna, [[ekainaren 15]]a.
* [[Bilboko Aste Nagusia]], abuztuaren erdialdetik aurrera, 10 egun.
* Begoñako Andra Mariren Eguna.
 
Auzoetako jaiak:
* [[Deustuko San Pedro]]: [[martxoaren 19]]a.
* [[Zurbaran]]: maiatzaren erdialdea.
* [[Altamira]]: ekainaren hasiera.
* [[Irala]]: ekainaren erdialdea.
* [[Otxarkoaga]]: ekainaren 24a.
* [[Errekalde]]: ekainaren azken asteburua eta uztaileko lehen asteburua.
* [[Santutxu]]: uztailaren hasiera.
* [[Bilbo Zaharra]]: Santiago jaiak.
* [[San Inazio]]: Saninazioak, uztailaren 31.
* [[Uribarri]]: irailaren amaiera.
* [[Zorrotza]]: urriaren hasiera.
 
== Bitxikeriak ==
 
[[Txile]]ko hiriburuan, Santiagon, San Miguel komunaren barruan bada auzo bat "Bilbao" izena duena.
 
== Atzerriko diplomazia ==
 
[[Bizkai]]ko [[lurralde historiko]]an dagoen atzerriko diplomazia osoa Bilbon dago. Halaber, [[Euskal Autonomia Erkidego]] osoko atzerriko diplomaziaren gehiengoa. Gaur egun Bilbon dauden kontsulatuak honakoak dira:
 
{|
|colspan="2" align="left" valign="top" |
* {{DEU|1}}
* {{AUT|1}}
* {{BEL|1}}
* {{BOL|1}}
* {{BRA|1}}
* {{COL|1}}
* {{CIV|1}}
* {{CYP|1}}
* {{DNK|1}}
* {{ITA|1}}
|colspan="2" align="left" valign="top" |
* {{ISL|1}}
* {{IRL|1}}
* {{ECU|1}}
* {{PHL|1}}
* {{FIN|1}}
* {{FRA|1}}
* {{GRC|1}}
* {{GTM|1}}
* {{NLD|1}}
* {{JOR|1}}
|colspan="2" align="left" valign="top" |
* {{LUX|1}}
* {{MAR|1}}
* {{MEX|1}}
* {{MCO|1}}
* {{NIC|1}}
* {{NOR|1}}
* {{PAK|1}}
* {{POL|1}}
* {{PRT|1}}
* {{GBR|1}}
|colspan="2" align="left" valign="top" |
* {{DOM|1}}
* {{ZAF|1}}
* {{SWE|1}}
* {{URY|1}}
* {{VEN|1}}
* {{PER|1}}
|}
 
== Hiri eta herri senidetuak ==
* {{herria|FRA|Bordele}}
* {{herria|ARG|Buenos Aires}}
* {{herria|COL|Medellin}}
* {{herria|USA|Pittsburgh}}
* {{herria|CZE|Praga}}
* {{herria|CHN|Qingdao}}
* {{herria|ARG|Rosario}}
* {{herria|ESP|Sant Adrià de Besòs}}
* {{herria|GEO|Tbilisi}}
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Gaztelaniaren bilbotar dialektoa]]
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}} [http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/homeModulos.jsp?idioma=E&color=rojo Bilboko udala]
* {{eu}} [http://www.bizkaia.net Bizkaiko Foru Aldundia]
* {{eu}} [http://www.hospitalbasurto.com/home.asp?compruebaPrivacidad=1&sesion=14 Basurtuko ospitalea]
* {{eu}} [http://www.zinebi.com/eus/universo/habito.html Zinebi jaialdia]
* {{eu}} [http://www.bilbohiria.com/ Bilbo Hiria Irratia]
* {{eu}} [http://eu.lostinbilbao.tv/ Lost in Bilbao Telebista 2.0]
* {{eu}} [http://www.zenbatgara.org/ Zenbat Gara kultur elkarte euskalduna]
* {{eu}} [http://www.funicularartxanda.com/euskera.htm Artxandako funikularraren webgunea]
* {{es}} [http://www.bilbaoinformacion.com/ Bilbao Informazioa]
* {{es}} [http://www.guiabizkaia.com/Bilbao/Index.htm Bizkaia Gida]
* {{es}} [http://www.bilbaofotos.com/ Bilboko argazkiak]
* {{es}} [http://www.wikimapia.org/#y=43257206&x=-2928629&z=14&l=0&m=a&v=2 Wikimapia]
* {{eu}} [http://www.nekar.com/eu/kale-planoa/?localidad=49 Kale-planoa], Bilbo
 
{{Commons|Bilbao|Bilbo}}
{{Atari|Euskal Wikiatlasa|Euskal Herriko Wikiatlasa}}
{{nabarmendutako artikulua}}
 
{{Bilboko auzo aurkibidea}}
{{Bizkaiko udalerri aurkibidea}}
 
[[Kategoria:Bilbo|*]]
 
[[an:Bilbau]]
[[ar:بلباو]]
[[ast:Bilbao]]
[[be:Горад Більбаа]]
[[bg:Билбао]]
[[br:Bilbo]]
[[ca:Bilbao]]
[[ce:Билбао]]
[[cs:Bilbao]]
[[cy:Bilbo]]
[[da:Bilbao]]
[[de:Bilbao]]
[[el:Μπιλμπάο]]
[[en:Bilbao]]
[[eo:Bilbao]]
[[es:Bilbao]]
[[et:Bilbao]]
[[ext:Bilbau]]
[[fa:بیلبائو]]
[[fi:Bilbao]]
[[fr:Bilbao]]
[[gl:Bilbo - Bilbao]]
[[he:בילבאו]]
[[hr:Bilbao]]
[[hu:Bilbao]]
[[id:Bilbao]]
[[ie:Bilbao]]
[[io:Bilbao]]
[[is:Bilbao]]
[[it:Bilbao]]
[[ja:ビルバオ]]
[[jv:Bilbao]]
[[ka:ბილბაო]]
[[ko:빌바오]]
[[kw:Bilbao]]
[[la:Bilvao]]
[[lad:Bilbao]]
[[lb:Bilbao]]
[[li:Bilbao]]
[[lmo:Bilbao]]
[[lt:Bilbao]]
[[lv:Bilbao]]
[[mr:बिल्बाओ]]
[[nah:Bilbao]]
[[nl:Bilbao]]
[[nn:Bilbao]]
[[no:Bilbao]]
[[oc:Bilbao]]
[[os:Бильбао]]
[[pl:Bilbao]]
[[pms:Bilbo / Bilbao]]
[[pt:Bilbau]]
[[qu:Bilbao]]
[[ro:Bilbao]]
[[roa-rup:Bilbao]]
[[ru:Бильбао]]
[[sc:Bilbao]]
[[scn:Bilbao]]
[[simple:Bilbao]]
[[sk:Bilbao]]
[[sr:Билбао]]
[[sv:Bilbao]]
[[th:บิลบาโอ]]
[[tl:Bilbao]]
[[tr:Bilbao]]
[[ug:Bilbaw]]
[[uk:Більбао]]
[[vi:Bilbao]]
[[vo:Bilbao]]
[[war:Bilbao]]
[[zh:毕尔巴鄂]]