Alfontso I.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +
131. lerroa:
=== Azken guduak ===
[[Fitxategi:Alfonso I de Aragón.jpg|thumbnail|Madrilgo "El Retiro" parkean dagoen Alfontso I.aren estatua bat.]]
[[1131]]an erregea [[Gaskonia]]n zegoen bitartean, [[Gaston IV.a BearnokoaBiarnokoa]] eta Eztebe izeneko bere laguntzaileak [[Aragoi]]ko hego-ekialdean borrokatu zituzten almorabideak. [[Maestrazgo]] konkistatu ez ezik eskualdea finkatu zuten. Tamalez, musulmanen azken erasoren batean bizkondea hil eta eskualdea galdu zuten<ref>Pierre Tucoo-Chala, ''"La Vicomté de Béarn et le Problème de sa Souveraineté, des Origines à 1260"''. [[Bordele]], [[1961]]</ref>. Almorabideek burua moztu eta [[Granada (Espainia)|Granadara]] eraman zuten [[lantza]] batean sartuta<ref>Jacinto Bosch Vilá eta Emilio Molina López. ''"Los almorávides"''. Granadako Unibertsitatea, [[1990]]. ISBN 84-338-1069-3</ref>. Horrela bertako erregeak zenbait urte aurrerago bere hiria mehatxatu zuen etsaiaren heriotzaz poztu zitekeen. Ordainsaria negoziatu ondoren, aragoiarrek gorputza berreskuratu eta [[Zaragoza]]ko El Pilar [[basilika]]n lurperatu zuten.
 
Gastonen heriotza ezagutzean, erregea erresumara itzuli zen [[Okzitania]]ko politika bere zaldunen eskuetan utziz. [[1133]]an [[Mequinenza]] setiatu eta lortu zituen, [[Aragoi]]n geratzen ziren azken gotorleku [[islam]]darren bat. Horretarako bere armada urria izan zen, Gastonekin batera aritzen ziren biarnotar eta gaskoiak ia denak batera etxera itzuliak zirelako.