Pixies: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Bot: repairing outdated link allmusic.com
14. lerroa:
| lehenagoko taldekideak =
}}
'''Pixies''' [[rock alternatibo]]ko musika talde bat da, [[Boston]]en [[1986]]an sortua. Taldea [[1993]]an desegin zen modu garratzean, baina [[2004]]an berriro batu zen. [[Black Francis]] (ahots nagusia, gitarra elektrikoa eta gitarra akustikoa), [[Joey Santiago]] (gitarra elektrikoa), [[Kim Deal]] (baxua eta bigarren ahotsa), eta [[David Lovering]] (bateria ) izan dira taldearen kideak hasieratik. [[AEB]]etan arrakasta apala lortu bazuten ere, [[Erresuma Batua]]n eta gainerako [[Europa]]n ospetsuagoak bilakatu dira, nahiz eta ez duten arrakasta luzeegia erdietsi musikaren korronte nagusian.<ref> Stephen Thomas Erlewine, ''American Alternative Rock/Post-Punk'' Allmusic.com-en [http://www.allmusic.com/cgexplore/essay/amg.dll?p=amg&sql=19:T578]</ref>
 
Taldearen estiloa punkean eta indie rockean oinarritzen da, eta, oso melodikoa izan arren, narritagarria izan daiteke. Black Francisek sortzen ditu taldearen letra gehienak, eta haren ukitu etsigarria eta ahuenezkoa nabaria da. Oso maiz, kanta kriptikoak idazten ditu ezohiko gaiei buruz -UFOak edo surrealismoa, esate baterako-. Taldearen kanta ugarik desoreka mentala, Bibliako irudi bortitzak eta oinaze fisikoa dituzte hizpide.
 
Taldea sarri hartzen da rock alternatiboaren [[1990eko hamarkada]]ko loraldiaren aitzindaritzat, nahiz eta desegin ziren hartze horrek ekar zekizkien onurak jaso aurretik.<ref>Stephen Thomas Erlewine, ''Pixies-en biografia'' Allmusic.com-en [http://www.allmusic.com/cgartist/amg.dll?p=amg&sql=11:bx68mpm39f5o~T1p5149]</ref> [[Nirvana (musika taldea)|Nirvana]]ko [[Kurt Cobain]]ek berak aitortu zuen gauza asko zor zizkiola Pixis-i.<ref>''Kurt Cobain on Pixies and The Breeders'', Melody Maker-en [http://www.4ad.com/pixies/ephemera/kurt-cobain-on-p/]</ref> Beste talde alternatibo batzuek antzeko aitorpenak eginda, Pixisen ospea nabarmenki hazi zen desegin eta ondoko urteetan.<ref>Jean-Michel Biel eta Christophe Gourraud, ''Homages to the Pixies'', [http://aleceiffel.free.fr/misc_homages.html]</ref>
 
== Erreferentziak ==