Zuzenbide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa:
Zuzenbidearen azken xedea [[justizia]] da eta horrela zuzenbidea osatzen duten arauak printzipioz bidezkoak lirateke, gizarte-ordena zaindu eta pertsonen eskubideak bermatzeko. Ildo horretatik, [[zuzenbide natural]]a eta [[zuzenbide positibo]]a bereizten dira. Zuzenbide naturala arau idatzien aurretik gizarteak ontzat eta bidezkotzat jotzen dena da, gizarteko jokabideak gidatu eta gizakiek berez onartzen dutena. Zuzenbide naturalean oinarrituz, gizarteak arau zehatzak osatu eta aplikatu egiten ditu. Justizia edo lege naturalean oinarrituz, arau ''juridiko'' horiek osatzen dute zuzenbide positiboa. Dena den, askotan ez datoz bat pertsonek beretzat nahi dituzten eskubideak, gizarteak eskatzen duen ordena eta arauek ezartzen dituzten xedapenak.
 
Justizia kontzeptua bera ere eztabaidatua da: batzuen iritziz, justizia [[Jainko]]ak finkatzen du eta horrela, zuzenbidea [[erlijio]] nagusiak ezartzen duten ordenan oinarritzen da herrialde zenbaitetan; [[razionalismo]]an, ordea, gizakia lege naturala arrazoitzeko gauza dela baieztatzen da, gizakiaren esentzian arakatuz eta ondoren gizakiak gizartean elkarbizitzeko moduak adostuz, [[Jean-Jacques Rousseau]] filosofoak aipatu zuen [[gizarte-kontratu]]aren bitartez esaterako. Lege naturala ezartzerakoan eragina izan duen beste pentsalari bat [[Immanuel Kant]] izan zen, norberak gizarte osora zabaltzea onartuko lukeen arau baten bitartezarabera jokatu behar duela baieztatuz.
 
Justiziaren bila, zuzenbidean nagusitu behar diren printzipio nagusietako bat berdintasuna: legea guztientzat berdina da eta guztiei modu berean aplikatzen da <ref>"''Princeps debet patere leges quas fecit''" edo "Printzeak ere berak egindako legeak bete behar ditu" leloa aipatzen da horren haritik.</ref>. Beste printzipio naturaletako bat bakea da: zuzenbideak gatazkak konpontzen saiatu behar da.