1990eko Alemaniaren bateratzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ArthurBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: id:Penyatuan kembali Jerman
t Bot: Automated text replacement (-estreineko +estreinako & -Estreineko +Estreinako )
12. lerroa:
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, [[Alemania]] lau zatitan banandu zen botere irabazleen artean ([[Frantzia]], [[Erresuma Batua]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]] eta [[SESB]]). [[Berlin]], hiriburu ohia eta [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|aliatuen]] Kontrol Kontseiluaren kokalekua, ere banandu zen lautan. Estatu okupatzaileen lehenengo asmoa [[1947]]ko mugetako Alemania gobernatzea bazen ere, [[Gerra Hotz]]eko tirabiren eraginez eremu frantziarra, britainiarra eta estatu batuarra ([[mendebaldeko Berlin]]ekin batera) batu ziren eta [[1949]]an [[Alemaniako Errepublika Federal]]a sortu zen. Eremu sobietarrak (eta [[ekialdeko Berlin]]) [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]] osatu zuen urte berean. Horretaz gain, [[Yaltako konferentzia]]ren ondorioz ([[1945]]eko otsailean) [[Ekialdeko Pomerania]], [[Silesia]] eta [[Ekialdeko Prusia]]ren hegoaldeko erdia [[Polonia]]k bereganatu zituen, eta Ekialdeko Prusiaren iparraldea ([[Kaliningrad]]ekin batera) [[Sobietar Batasuna]]k (egun [[Errusia]]rena da).
 
Alemania birbateratzeko estreinekoestreinako proposamena [[Iosif Stalin]]ek egin zuen [[1952]]an, [[Austria]]rako geroago erabiliko ziren antzeko baldintzetan ([[Stalinen Oharra]]). Beharrezkoa zen Alemania neutrala eratzea, [[Oder]]-[[Neisse]] ibaietan muga zuela, eta aliatuen tropa guztiak hurrengo urterako aterata. [[Konrad Adenauer]] buru zuen Mendebaldeko Alemaniaren gobernuak Europako mendebaldeari begirago zegoen batasuna hobesten zuen, eta eskatu zuen Alemania osoan hauteskunde ikuskatuak egin ondoren negoziatu behar zela batasuna. Baldintza hau arbuiatu zuten sobietarrek, baina Stalinek berriro beste proposamen bat luzatu zuen: [[1937]]ko [[abenduaren 31]]ko muga zaharretara itzultzekoa zen Alemania [[Varsoviako Itun]]pean jarriz gero.
 
Alemaniako Errepublika Federala herrialde [[kapitalismo|kapitalista]] gisa garatu zen, "gizarte merkatuko ekonomia" eta gobernu parlamentuduna eta demokratikoa zeuzkala. [[1950eko hamarkada]]n hasitako hazkundea 30 urtean luzatu zen (''wirtschaftswunder'' edo [[Alemaniako mirari ekonomikoa]]). Mugaz bestaldean, Alemaniako Errepublika Demokratikoan hauteskunderik gabeko gobernua osatu zen, ekonomia planifikatua zuela. [[Ekialdeko Europa|Ekialdeko]] estaturik aberatsena eta aurreratuena bazen ere, mendebaldeko askatasun politikoak eta oparotasun ekonomikoa ez zeuzkaten, eta ekialdeko alemaniar ugarik alde egin zuten mendebaldeko Berlinera. Hori zela eta, Ekialdeko Alemaniak mugetako sistema gogortu zuen, tartean [[Berlingo Harresia]] eraikiz.