«Ganga (arkitektura)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: {{lanean|Josugoni}} thumb|250px|Gurutze ganga (San Mikel eliza, Gasteiz) '''Ganga''' bat arku itxura duen arkitektura ezaugarri bat da,...)
 
No edit summary
{{lanean|Josugoni}}
[[Fitxategi:Vitoria - San Miguel 04.jpg|thumb|250px|Gurutze ganga (San Mikel eliza, Gasteiz)]]
'''Ganga''' bat [[arku (arkitektura)|arku]] itxura duen arkitektura ezaugarri bat da, bi hormen edo hainbat [[zutabe]]en arteko espazio bat estaltzeko erabilia. Gangak beherantz eta kanporantz egiten du [[indar]]ra, arku baten antzera, eta kontra-indarra behar dute aurre egiteko. Ganga lurpean badago, [[Lurzoru|lur]]rak berak egiten du kontra-indarra. Lurretik kanpo badago, hainbat elementu erabili daitezke kontra-indarra lortzeko, [[hormabular]]rak edo [[Arku (arkitektura)#Bestelakoak|ostiko arku]]ak adibidez.
 
Ganga mota sinpleena ''[[kanoi ganga]]'' da, gehienetan itxura erdi-[[zirkulu|zirkularra]] duena. Berez, kanoi-ganga arku jarraitu bat da, arkuaren diametroa baino handiagoa den luzera badu. Arku bat eraikitzean bezala, aldi baterako euskarri bat ezarri behar da, ''zinbria'' izenekoa, [[giltzarri]]a ipini arte ez baita bakarrik eusten. Gangak atal bakarrean edo [[dobela]]k erabiliz eraiki daitezke, material ugaritan: [[adreilu]]z, [[harri]]z, [[altzairu]]z, [[hormigoi]]z eta abar.
 
Historian zehar, ganga garrantzi handiko elementua izan da, espazio handiak estaltzeko era bakarra baitzen, baina hormigoiaren eta altzairuaren garapenarekin garrantzia galduz joan du [[baoburu]]dun edo esekitako egituren kaltetan. Hala ere, egun hormigoi armatuzko gangak sarritan erabiltzen dira ingeniaritza zibilean, batez ere [[tunel]]ak eta galeriak eraikitzeko.
 
==Ganga motak==
 
*ertz ganga
*kanoi ganga
*gurutze ganga
*ganga apaldua
*ganga trenkatua
*[[kupula]]
*ganga konikoa
*palma ganga
 
<gallery>
Image:Single vault 001.png|Kanoi ganga
Image:Groined vault 001.png|Ertz ganga
Image:Dome001.png|Kupula
Image:Groin vault top.jpg|Gurutze ganga
</gallery>
{{commons|Category:Vaults}}