Fontibre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Toponimoa latinetik dator Fontes Iberis (Ebroko Iturriak) hitzetik, hain zuzen.
 
Herria ezaguna da [[Ebro]] ibaia hemengo iturri batetik sortzen zela uste zelako. Gaur egun [[Híjar ibaia|Hijar]] ibaiaren iturburuan kokatzen da, ordea. Hala ere, Fontibreko historia beti egongo da Ebroren sorburuarekin oso lotuta. Hori dela eta, iturburuaren ondoan aisialdiko gune bat dago asko bisitatzen dena. Bertan, Jesus Oterok Ebroren esanahiaz eginiko eskultura ikusi daiteke. Fontibre osoa paisaia-balio handiko tokia da. Zazpi hektareako hedadura du eta [[makal|makalez]] [[haritz|haritzez]] eta [[pago|pagoz]] beteta dago. Bertan ikusgarriak dira XII mendeko San Felix eliza, XVIIIko erretaulo bat daukana.
 
2008an, herriak 82 biztanle zituen, gehienak nekazaritzan. Festa nagusia San Fernando da, maiatzaren 30ean ospatzen dena.