Francisco Larrañaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
No edit summary
21. lerroa:
[[1940]]ko abuztuak 11n, [[Donostia]]ko Groseko Pilotalekuan, Atano III.a handiak 22-8 emaitzarekin garaitu zuen Txikito Iraetakoa.
 
Hurrengo urtean, lehenengo [[EPELen binakako txapelketa|Eskuz Binakako Pilota Txapelketa]]ko finalera iritsi zen, bikote bezala [[Miguel Gallastegi]] atzelari [[eibar]]tarra zuelarik. Txapelketa, ligaxka eran jokatu zen, eta Iraetako Txikitok eta Miguel Gallastegik osatutako bikoteak, Onaindiak eta Urzelaik osatutakoaren aurka galdu egin zuen.
 
[[1942]]an, berriz parte hartu zuen Eskuz Banakako Txapelketan, Gallastegiren aurrean kanporatua geratuz. Bitxia bada ere, bere txapel bakarra, [[1945]]ean lortu zuen, Eskuz Binakako Txapelketako finalean Onaindia ordezkatuz, ordurarte txapelketa osoa jokatu ondoren, lesionatu egin zena. Iraetako Txikitok eta Lazkanok osatutako bikoteak, [[Marcelino Juaristi Mendizabal|Atano IV.a]] eta [[Jose Maria Juaristi Mendizabal|Atano VII.a]] anaiek osatutakoa garaitu zuen finalean 22-21.