Akira Kurosawa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
[[Omori]]n, [[Tokio]]n jaio zen. Arte ederrak ikasi eta [[1936]]an hasi zen [[Kajiro Yamamoto]]ren zuzendaritza-laguntzaile lanetan. Bere lehen filmek kutsu nazionalista argia dute, [[Bigarren Mundu Gerra]]n hasi bait zen zuzendari lanean. Nazioarteko arrakasta [[Rashomon]] ([[1950]]) filmari esker lortu zuen. Arrakastak bere lanetan askatasun gehiago eman zion. Lehenengo arrakasta honi beste askok jarraitu zioten, baina [[Akahige]] eta Dodeskaden filmeen porrot komertzialen ondoren bere buruaz beste egiten saiatu zen. [[George Lucas]] eta [[Francis Ford Coppola]]ren diru laguntzaz egin zituen bere pelikula epiko handiak [[Kagemusha]] eta [[Ran]].
 
==Haurtzaroa eta gaztaroa==
 
Akira Isamu eta Shima Kurosawaren zazpigarren umea zen, bi anaia eta hiru arreba zituen. Martxoaren 23an Tokioko Omori barrutian jaio zen.
 
Bere ama [[Osaka]]ko merkatari sendi batekoa zen. Aita [[samurai]] familia baten ondorengoa zen eta [[armada]]ren institutu batean [[soinketa]] irakasten zuen.
Bere tamaina handia zela eta ez zen kiroletarako ona eta eskolako kideek baztertu egiten zuten. Horregatik haurtzaro bakartia izan zuen eta bere burua arrarotzat zuen. Lehen hezkuntzan irakasle batek bere talentua nabaritu eta marrazten hastera bultzatu zuen.
 
Bere anaia nagusiak, Heigok, eragin handia izan zuen beragan. [[1923]]ko [[Tokio]]n lurrikara handi bat izan zen eta 100.000 pertsonatik gora hil ziren. Heigok Akira lurrikararen ondorioak ikustera eraman zuen eta hildakoen gorputzak gogoz kontra begiratzera derrigortu zuen 13 urteko haurra. Kurosawak gertakizun honek beldurrei aurre egiten erakutsi ziola esaten zuen.
 
Heigo ikasle bikaina zenez bere familiak unibertsitatean ikasiko zuela sinetsi zuen beti, baina aitaren esanak ez jarraitzeagatik unibertsitatera sarrera froga nahita suspenditu zuen. Ikasi beharrean film mutuen narratzaile, ''benshi'', bilakatu zen. Bere lana irakurtzen ez zekitenentzat filmen testuak narratzea zen eta, horren ongi egiten zuenez, arrakasta handia zuen eta zinema aretoak bera entzuteko betetzen ziren. Soinudun zinea iritsi zenean bere lana alferrikako bilakatu zen eta deprimitu egin zen.
 
Bere buruaz beste egiteko asmoa zuela esan zion Heigok bere amari, baina Akirak ez zuen uste hala egingo zuenik eta ez zuen ezer egin hori eragozteko. Akirak 20 urte zituela Heigok [[sepuku]]a, samuraien heriotz errituala, burutu zuen. Akira bizitza guztian zehar damutu izan zen gertakizun hau eragotzi ez izanaz. Bere anaien heriotzek Akira seme nagusi bihurtu zuten, kontutan izan behar da seme nagusi izatea Japonian familiaren barruan garrantzi eta erantzukizun handiko maila dela eta Akira ez zela sekula horretarako prestatua izan.
 
Seme nagusi bezala bi bideren artean erabaki behar zuen, Bere aitaren nahiak jarraitzea edo Heigok izango ez zuen bizitza aurrera eramatea. Heigok bezala arte ederren eskolan sartzeko froga suspenditu zuen eta [[zinema]]ren munduan sartu zen. Hemendik aurrera Akirak Heigoren urratsak jarraitu zituen. Bere film askotan ikusten da bi gizonen arteko harremana eta baita gizon batek bestearen lekua hartzea ''Kagemusha''n bezala.
 
== Heldutasuna ==
 
[[1938]] an Kurosawa [[Toho]] zine estudio handietan [[Kajiro Yamamoto]] zuzendariaren laguntzaile lanean hasi zen.
 
[[Bigarren Gerrate Mundiala]] hasi zenean fisikoki gaitasunik ez zuelako gerra-tokira ez bidaltzea lortu zuen. Jendeari ez zitzaion ongi iruditu arte martzialetan trebea zen eta 1,82 m garaiera zuen gizon handia gerrara joan ez izana eta bizi osoan zehar jasan zuen horregatik gaitzespena.
 
Zuzendari gisa lehen lana ''Sanshiro Sugata'' izan zen eta arrakasta izan zuenez bigarren zati bat ere egin zion. Japoniar gobernuaren esanak jarraituz propaganda abertzalea ere egin behar izan zuen. Horren adibide da ''Ichiban utsukushika'' (''ederrena'' euskaraz) filma, Bigarren Mundu Gerratean emakumeek fabriketan egin zuten lan garrantzitsuari buruzkoa da.
 
Film ugari zuzendu ondoren ''[[Rashomon]]'' filmarekin [[Venezia]]ko zinemaldian Urrezko Lehoi bat irabazi zuen mundu osoan ospetsu bilakatuz eta japoniar zineari ekialdeko ateak ireki zizkion. Film honetan hasi zen Kurosawa [[Toshiro Mifune]] aktorearekin lanean.
 
Hurrengo urteetan Toshirok protagonizatutako arrakasta handiko filmak zuzendu zituen, [[Shichinin no samurai]] (zazpi samuraiak), Kimonosu-jo (odolezko tronua) eta Yojimbo (bizkarzaina) adibidez.
 
==Porrotaren ondoren==
 
''Tengoku to jigoku, Akahige'', [[1965]]. (Bizargorri) filmak ez zuen arrakastarik izan eta Toshiro Mifune eta Kurosawaren elkarlanaren amaiera izan zen.
 
[[1970]] ''Dodes ka-den'', filmean Kurosawa estudio handiak utzi eta estilo berria ikertu zuen. Film honen porrotak deprimitu egin zuen eta Heigok bezala bere buruaz beste egiten saiatu zen. Porrot honegatik hurrengo filmetan ikerketa gutxitu zuen eta estilo klasikoagoa erabiltzen saiatu zen.
 
Porrotak bultzaturik hurrengo filma [[Japonia]] utzi eta [[Errusia]]n egin behar izan zuen ''Dersu Uzala'' [[1975]]ean.
 
Ondorengo urteetan arrakasta berreskuratu zuen bere lana miresten zuten [[George Lucas]] eta [[Francis Ford Coppola]]ren diru laguntzaz egin zituen bere pelikula epiko handiekin ''Kagemusha'' [[1980]]an eta ''Ran'' [[1985]]ean.
Bere azken urteetako lanek ez zuen kritikaren artean arrakasta handirik izan, baina bere ospeari esker 82 urte zituela egin zuen azken lana, ''Madadayo'' [[1982]]an maisu baten azken urteei buruzko film hunkigarria.
 
== Filmografia ==