Juana Inés de la Cruz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa:
| webgunea =
}}
'''Juana Ines de la Cruz''', izen osoasortzez '''Juana Inés de Asbaje y Ramírez de Santillana''', ([[San Miguel Nepantla]], [[Mexiko]], [[1651]]ko [[azaroaren 12]]a - [[Mexiko Hiria]], [[1695]]eko [[apirilaren 17]]a) erlijioso katolikoa, olerkaria eta antzerkigilea izan zen. Bere lanaren bikaintasunagatik ''"Amerikako Fenix"'' eta ''"Hamargarren musa"'' esan zioten. [[Valvuena Prat]]ek hau idatzi zuen Asbajeko Juanari buruz: ''Negar, kanta eta barre egiten du, denak batera, eta Mexikoko arima forjatzen du.''
 
== Biografia ==
Juana Inés Pedro Manuel de Asbaje y Machuca eta Isabel Ramírez de Santillanaren hirugarren alaba izan zen. Aita [[Gipuzkoa]]n, [[Bergara]]n seguru aski, sortutako militarra zen. Juana Ines jaio eta laister gurasoak banandu ziren. Haurtzaroa aitonaren etxaldean igaro zuen. Hiru urte zituela, eta amaren ezkutuan, arreba zaharrenak irakurtzen irakatsi zion. Aitonaren liburutegian irakurzale bihurtu zen eta eskura zuen guztia irakurri zuen.
 
[[Mexiko Hiria]]n, izeba baten etxean urte batzuk igaro ondoren [[1664]] edo [[1665]]ean Espainia Berriko Erregeordearen gortean sartu zen, erreginaordearen dama. Gorteko hizketaldietan maila handiko teologo, filosofo, matematikari, historialari, humanistek parte hartzen zuten. Juanak idatzitako soneto, olerki eta eresiek oso harrera ona izaten zuten.
 
[[1667]]an [[karmeldar]] oinutsen [[komentu]] batean sartu zen baino hango bizimodu gogorra zela eta eritu eta atera behar izan zuen. [[1668]]an San Jeronimoren ordenean sartu zen. Komentu horretan bizi guztia igaro zuen. Jeronimotarren araudiak ikastea, idaztea, solasaldiak egitea eta bisitak hartzea uzten zion.
 
[[1695]]ean Mexiko Hirian [[izurri]]a hedatu zen. San Jeronimoren komentuan ere moja asko kutsatu ziren. Juana Ines gaixotutako ahizpak zaintzen aritu zen bera ere kutsatu zen arte. [[Apirilaren 17]]an, 43 urte zituela hil zen.
 
== Kanpo loturak ==
25 ⟶ 34 lerroa:
[[Kategoria:Mexikoko idazleak|de la Cruz, Juana Ines]]
[[Kategoria:Gaztelaniazko idazleak|de la Cruz, Juana Ines]]
[[Kategoria:Mojak]]
[[Kategoria:1651ko jaiotzak|de la Cruz, Juana Ines]]
[[Kategoria:1695eko heriotzak|de la Cruz, Juana Ines]]