The Simpsons: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
* [[Marge Simpson]] ere 50 hamarkadako estereotipoa da, eta kontrol tiranikoa ezartzen du familiaren beste kideen artean bere bakardadea errezago egiteko ahaleginean.
* [[Springfield]]go [[polizia|polizi]] burua [[Clancy Wiggum]] (bere ahotsak [[Edward G. Robinson]]ren tonua dauka) gorputzaldi zalantzagarrian egoteaz gain, ergel hutsa da, alferrontzia oso, ustelkerian ibiltzen da eta ez dago eskubide konstituzionalak bermatzeaz oso arduratuta.
* [[Quimby Alkatea]] alkatea  —[[John F. Kennedy]]-ren ahotsa berdintsuaz komunikatzen da—  ustela eta emakumezalea da.
* [[Seymour Skinner]] ([[Charles Kuralt]]-ren antzeko ahotsarekin) [[Springfield]]go oinarrizko hezkuntzako eskola baten zuzendaria da, momentuoro tentsiopean dagoena dena kontrolpean edukitzeko lanean. Umorerik gabekoa, bere amarekin bizi da. Maiz, [[Viet Cong]]-ak preso hartu zueneko gogorapenak edukitzen ditu.
* [[Edna Krabappel]] Bart-en andereñoa deprimitu, sexualki promiskuoa eta erretzaile porrokatua da. Ezjakina, bere ezjakintasunean harrapatzen dutenean ixiltasuna gordetzea agintzen du.
* [[Timothy Lovejoy agurgarria|Lovejoy agurgarriaApaiza]], herriko elizaren artzaina, seguru ustekoa eta moralista da (baina bakarrik beste pertsoneekiko), ahots monotonoarekin emante ditu sermoiak eta beti loak hartzen du Homer.
 
Hala ere pertsonai gehienak ez dira gaiztoak, ezgaiak baizik; baina badago bat benetan gaiztoa: [[Montgomery Burns|C. Montgomery Burns]]. [[Springfielko Zentral Nuklearra|Zentral nuklearNuklear]]-aren jabea da eta Homer-en nagusia. Gaiztoa eta krudela, [[Springfield (Simpsondarrak)|Springfield]]go hiritarren aurkako beldur kanpainian [[Waylon Smithers]] zerbitzari zintzoaren laguntza du, nor sekretupean bere nagusiarengatik maiteminduta dagoen.
 
Azken urteetan talde kontserbadore batzuk telesaila onartu eta errespetatu egin dute. Aldaketa honen atzean egon daitekeen arrazoia zera da: Simpsondarrak familia klasikoa irudikatzen du oraingo beste telesail askok plazaratzen dituzten familia tradizionalaren kontrako ereduekin parekatuz. Telesailak jokatu du inoiz familiaz kanpoko amodio historioekin, adibidez Homer bere [[Donuts|donutsekiko]] zaletasuna partekatzen duen zentraleko beste neska batekin maitemintzen denean edo Margen institutoko mutillagunak, [[Artie Ziff]]ek amodiozko historio huts egina berriro berbizitzera bultatzen duenean. Hala ere, afera hauek inoiz ez dira gauzatzen eta Homer eta Margek inoiz baino maiteminduago amiatzen dute atala. Kontserbadoreek ere gustoko dute [[Ned Flanders]]ek irudikatzen duen kristau elizkoia, bere haserretzeko modua inoiz barregarri utzi dute baina bere duintasuna beti gorde izan da. Hain zuzen, Jaunkogoikoa ere batzuetan agertu izan da bere alde egiteko [[Predestinazioa]] bezalako sinismen [[Protestanteak]] agertuz. Simpson familiarekin alderatuz, Flandersak nahiko familia aberats eta ohizkoagoa da; jokabide honek [[Max Weber]]-en ''The Protestant Ethic and the Spirit of Capitalism'' liburuko teoriak azalduko lituzke.
 
Arraza ezberdinen arteko erlazioak satiraren sujetua ere izan dira telesailean, [[afroamerikar]] pertsonaiak ia beti bere kide "horiak" baino argi eta zentzudunagoak bezala irudikatzen dira. Pertsona batzuen aburuz arrozoia [[Hollywood]] eta telebista [[liberal]]ak azaltzen duten 'estereotipo kontrajarrien' satira bat da, non informatikari azkarra beti den azal beltzeko pertsona bat. Adibidez [[Hibbert Doktorea]], nahiz eta une desegokienetan barre egiteko ohitura duen, dudarik gabe pertsonai guztien artean zuzen eta zentzudunena da, eta [[Nick Riviera Doktorea]] baino askoz ere kualifikatua dago bere lanean. Gehiago, [[Lou agenteaAgentea]] behin eta berriro zuzentzen du bere nagusia den [[Clancy Wiggun]] polizia burua, beste adibide bat: [[Homer Simpson|Homer]]-en lankide den [[Carl Carlson]], [[ingeniaritza]] nuklearrean tituloa edukitzeaz gain nohiz behinka Homer-en ergelkeria argitara uzten du.
 
Saioak era askotan satirizatzen du telebista eta zine negozioaren jarduerak eta pertsonaiak. Esate baterako, [[Krusty pailazoaPailazoa]] oso ezaguna da Springfieldgo umetxoen artean baina kamereen atzean gogorik gabeko pertsona da, ziniko hutsa eta osasun egoera txarrean dago bizian hartu dituen substantzien kontsumo neurrigabearen ondorioz. Kalitate zalantzagarrizko edozein produkto salduko luke prezio baten truk. [[Kent Brockman]] telebistako berri emaile harroputza da, [[kazetaritza]]ren [[etika]]ri kasu gutxi egiten diona. Pertsonaia aberats asko [[Alderdi Errepublikanoa]]ren kide dira eta bilkurak gaztelu ilun batean egiten dituzte. [[Rupert Murdoch]] bera  —gogoratu bere inperioaren barruan, Fox, Simpsondarrak emititzen dituen katea dagoela—  parodiatua izan da atal batzuetan. Izan ere, [[Fox]] katea bera, barregarri utzi dute askotan eta bere berriak beti irudikatu dira kontserbadoren mesedekoak bezala.
 
== Kanpo loturak ==