Aizkorriko galtzada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
23. lerroa:
[[Aranzadi Zientzia Elkartea]]ren ikerketen arabera, Aizkorriko galtzadak zuen toki estrategikoena babesteko, Lizarrateko tunelean, gaztelua eraiki zuten [[XII. mende]]aren inguruan. 300 bat lagunentzako tokia zuen. Gazteluarekin batera, han herrixka bat zegoen, tunelaren alde bietan: zalditegiak, ostatua, hilerria, biltegia, baseliza, ur andela eta abar.<ref name=GaraibatekoLizarrate>GipuzkoaKultura: [http://www.youtube.com/watch?v=OZgqbQYHrnk ''Garai bateko Lizarrate''], bideoa, YouTube webgunean argitaratua.</ref>
 
Izan ere, [[Gaztela]]k [[Araba]] eta [[Gipuzkoa]] bereganatu zituenean ([[1200]]. urtea) hartu zuen Aizkorriko galtzadak inoizko indarrik handiena. [[Nafarroa]] saihestu nahi bazen, ez zegoen beste biderik Gaztelaren eta [[Frantzia]]ren artean. [[XVI. mende]]aren amaiera arte, garrantzi handiko errege galtzada izan zen. Komunikabide hura kontrolatu eta defendatzeko sortu zen gaztelua eta haren inguruko multzo osoa.<ref name=PantxikeAgirre>Pantxike Agirre: [http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-10-03/054/004/Garai_berria_galtzada_zaharrarentzat.htm «Garai berria galtzada zaharrarentzat»,] ''Berria'', 2009-10-03.</ref> Aldi hartan, Lizarrateko pasabidea ez zen, ez, samurra, iritsi zaizkigun lekukotasunek diotenez: lapurrak, aldapa gogorrak, urtearen egun gehientsuenetan elurra, ostatu garestia... Hala ere, [[XVIII. mende]]raino, Gasteiz eta Donostia arteko igarobide nagusia izaten jarraitu zuen. Mende hartan, aldapei, elurrari eta arriskuei ihesi, [[Arlaban]]go bidea ireki zuten. Lizarratekoa bigarren mailako bidetzat geratu zen.<ref name=GaraibatekoLizarrate /> Pasabide nagusi izan zen bitartean, bidesaria kobratzen zen tunela zeharkatzeagatik; bidesaria ordaindu nahi ez edo ezin zuenak, mendian goragoxeago igotzen den beste bide zailago bat erabili behar zuen. Gipuzkoako aldetik begiratuta tunelaren eskuinaldera dauden bi mailak, [[harkaitz]]ean landuak, beste igarobide horren arrastoak dira, usadioak dioenez.<ref name=FelixIbargutxi>Felix Ibargutxi: [http://www.diariovasco.com/20090623/cultura/adrian-revela-secretos-20090623.html «San Adrián revela sus secretos»], ''Diario Vasco'', 2009-06-23.</ref>
 
== Erreferentziak ==