«Aizkorriko galtzada»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
| webgunea =
}}
'''Aizkorriko galtzada''' [[Aizkorriko mendilerroa]]ren kokatzen den [[galtzada]] bat da. [[Gipuzkoa]]ko [[Zegama]] eta [[Araba]]ko [[Araia]] herriak lotzen zituen. [[Lizarrate]]ko tunelaren ondoan, Araiarantz doan zatitxoa da hobekien gorde dena. Gipuzkoako Foru Aldundia galtzada berriz oneratzeko lanak egiten ari da.<ref name=GaraibatekoLizarrate>GipuzkoaKultura: [http://www.youtube.com/watch?v=OZgqbQYHrnk ''Garai bateko Lizarrate''], bideoa, YouTube webgunean argitaratua.</ref> Oraingoz, galtzadaren aztarnarik zaharrenak [[Erdi Aro]]koak dira, baina litekeena da [[Antzinako Erroma|erromatar]] garaikoa ere izatea.
 
== Historia ==
Oraingoz, galtzadaren aztarnarik zaharrenak [[Erdi Aro]]koak dira, baina litekeena da [[Antzinako Erroma|erromatar]] garaikoa ere izatea.
[[Fitxategi:Lizarrateko aztarnategia.jpg|thumb|300px|left|Aranzadi Zientzia Elkartea egiten ari den indusketa]]
[[Aranzadi Zientzia Elkartea]]ren ikerketen arabera, Aizkorriko galtzadak zuen toki estrategikoena babesteko, Lizarrateko tunelean, gaztelua eraiki zuten [[XII. mende]]aren inguruan. 300 bat lagunentzako tokia zuen. Gazteluarekin batera, han herrixka bat zegoen, tunelaren alde bietan: zalditegiak, ostatua, hilerria, biltegia, baseliza, ur andela eta abar.<ref name=GaraibatekoLizarrate>GipuzkoaKultura: [http://www.youtube.com/watch?v=OZgqbQYHrnk ''Garai bateko Lizarrate''], bideoa, YouTube webgunean argitaratua.</ref>
 
Izan ere, [[Gaztela]]k [[Araba]] eta [[Gipuzkoa]] bereganatu zituenean ([[1200]]. urtea) hartu zuen Aizkorriko galtzadak inoizko indarrik handiena. [[Nafarroa]] saihestu nahi bazen, ez zegoen beste biderik Gaztelaren eta [[Frantzia]]ren artean. [[XVI. mende]]aren amaiera arte, garrantzi handiko errege galtzada izan zen. Komunikabide hura kontrolatu eta defendatzeko sortu zen gaztelua eta haren inguruko multzo osoa.<ref name=PantxikeAgirre /> Aldi hartan, Lizarrateko pasabidea ez zen, ez, samurra, iritsi zaizkigun lekukotasunek diotenez: lapurrak, aldapa gogorrak, urtearen egun gehientsuenetan elurra, ostatu garestia... Hala ere, [[XVIII. mende]]raino, Gasteiz eta Donostia arteko igarobide nagusia izaten jarraitu zuen. Mende hartan, aldapei, elurrari eta arriskuei ihesi, [[Arlaban]]go bidea ireki zuten. Lizarratekoa bigarren mailako bidetzat geratu zen.<ref name=GaraibatekoLizarrate /> Pasabide nagusi izan zen bitartean, bidesaria kobratzen zen tunela zeharkatzeagatik; bidesaria ordaindu nahi ez edo ezin zuenak, mendian goragoxeago igotzen den beste bide zailago bat erabili behar zuen. Gipuzkoako aldetik begiratuta tunelaren eskuinaldera dauden bi mailak, [[harkaitz]]ean landuak, beste igarobide horren arrastoak dira, usadioak dioenez.<ref name=FelixIbargutxi>Felix Ibargutxi: [http://www.diariovasco.com/20090623/cultura/adrian-revela-secretos-20090623.html «San Adrián revela sus secretos»], ''Diario Vasco'', 2009-06-23.</ref>
 
== Erreferentziak ==