Amish: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|250px|right|Amishtarrak. '''Amish'' edo '''amishsak''' (Pennsylvaniako alemanaz ''Amisch'', alemanaz ''Amische'') [[anaba...
 
No edit summary
1. lerroa:
[[Irudi:20060816-5 p081606kh-0640-515h.jpg|thumb|250px|right|Amishtarrak.]]
 
'''Amish''' edo '''amishsak''' ([[Pennsylvaniako alemana]]z ''Amisch'', [[alemana]]z ''Amische'') [[anabaptismo]] doktrinako [[kristautasun|kristau]] talde bat da. Gehienbat euren bizimodu xehe, usadiozko jazkera, eta gaur egungo erosotasun zein [[teknologia]] bereganatzeko jartzen duten erresistentziarengatik ezagunak dira. 230.000 pertsona inguru dira, batez ere [[USA|Estatu Batuetako]] [[Pennsylvania]] eta [[Kanada]]ko [[Ontario]] estatuetan kokaturik daudelarik.
 
Amishak estuki lorturiko [[kultura]] eta [[etnia]] talde bat osatzen dute, nagusiki [[Suitza]]tik joandako [[alemana|aleman hiztun]] emigranteen ondorengoak dira. [[Itun Berria]]n oso modu literalean sinisten dute eta kanpoaldeko mundutik isolaturik bizitzen saiatu ohi dira. [[Bakezaletasun]]a eta bizimodu xehearen zaleak dira. [[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mendea|XII. mendeko]] jazkeraz jazten dira. Euretako gehienak [[Aleman Garaiera]]ren dialekto bitxi batean mintzatzen dira: [[Pennsylvaniako alemana]], nahiz eta euren buruei "suitzar amishak" deitzen dietenek, "suitzera" (Swiss) mintzatzen duten. "Pennsilvaniako herbeheretar" talde ugarietako bat besterik ez dira, hauek orokorrean [[alemania]]r jatorrikoak dira (Dutch, "hebeheretar", hitza, antzinako "Deutsch", "alemaniar", hitzetik eratorria da). Beachy Amish direlakoak, "aurreratugoak" dira, bereziki [[1960eko hamarkada]] ondoren jaiotakoak, euren jaiotetxeetan [[ingeles]]ez mintzatzen direlarik. Aipatzekoa da Amishek gainontzeko [[USA|estatubatuar]] [[ingeles|ingeles hiztunei]] "English" edo "Ingeles" deitzen dietela.
14. lerroa:
 
[[Kategoria:Protestantismoa]]
[[Kategoria:Pennsylvania]]
 
{{NA lotura|yi}}