Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t +
151. lerroa:
* '''Burguak:''' Burguak gotorleku baten inguruan hazitako kokalekuak ziren, jatorrian defentsa helburuetarako eraikiak. Zenbaitetan, aldez aurretiko nekazaritza-guneetan ezartzen zen gaztelua, eta besteetan, ordea, kokaleku berriak osotzen zuten. Maiz, burguaren tamaina handitzerakoan, eskumen ekonomiko bereziak lortzen zituzten bertako biztanleek, hots, burgesek. Adibidetzat , [[Segovia]], [[Avila]] edota [[Burgos]] hiriak ditugu.
 
* '''Bastidak eta oinplanta berriko hiriak:''' ''Sakontzeko, ikusi [[Bastida (hirigintza)|Bastida]]''. Bi mota hauen arteko ezberdintasun handiena plangintzaren osotasunean datza: bastidak osotasunean planifikatu ziren eta, aldiz, oinplanta berriko hiriek, aldez aurretik hiri-bilbe organikoa zuten. Bastida eredu ezberdinek hiru puntutan egiten zuten bat: oinplanta berriko kokalekuak ziren, retikula zorrotza erabiltzen zen, eta, azkenik, bertaratzen ziren hiritar berriei, sari bezala, hiriko lurrak eskaintzen zitzaizkien, etxea eraikitzeko. Euskal Herrian, Nafarroa Behereko [[Bastida (Nafarroa Beherea)|Bastida]] (1288) edota BiarnokoBearnoko [[Nabarrengose]] (1316) adibideak daude.
 
==== Formaren araberako hiri moten klasifikazioa ====