«Erraldoi gorri»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 10 urte
ez dago edizio laburpenik
t (robota Aldatua: pt:Gigante vermelha)
Helioaren sugartzeak, erraldoi gorri faseari amaiera ematen dio. Prozesu hau nahiko bortitza bada ere, ez dio eragiten izarraren osotasunari, zenbait milioi urte gehiagoz, [[multzoketa gorri]] izeneko fase egonkor berri batean emango dituena bere [[metaltasun]]a handia bada, edo [[adar horizontal]]ekoan, metaltasun hori baxua bada, erregai berria fusionatuz. Izarra, berriz jaisten da [[Hertzsprung-Russell diagrama]]n, baina beti sekuentzia nagusiko etapan baino argitsuago eta hotzago.
 
Erraldoi gorrien kanpo geruzak, ez daude grabitazionalki oso lotuak, eta, beraz, etapa honetan, masa galera handia gertatzen da. Gainera, erraldoien gune konbektiboa oso sakona da, eta, beraz, [[talka uhin]]ek, izar haizea bizkortzen laguntzen dute. Beste alde batetik, izar hauek, espektruaren zati infragorrian asko igortzen dute, [[izarrarteko hauts]]ak asko xurgatzen duena, honek, bultzada handiagoa jasotzen eta gasari igortzen diolarik. Azkenik, metaltasun handi batek ([[opakotasunopakutasun]] handiago bat dakarrena), materia kanporatze handiagoak eragiten ditu. Erraldoi gorri eta [[adar asintotiko erraldoi|erraldoi asintotiko]] faseen artean metatutako masaren galera, izarraren hasierako masaren %40a eta %60aren artean estimatzen da.
 
Beste efektu bereizgarri bat erraldoi gorrietan, ''lehen dragatua'' (ingelesez ''first dredge-up'') deritzona da. Izarra handitzean, eremu konbektiboa, hidrogenoa partzialki helioan birprozesatua izan den gune batetik, kanporeneko geruzataraino hedatzen da, eta, beraz, aipaturiko birprozesatutako materia hori, azaleraraino eramana da. Azalerako ugaritasunetan aldaketa hau, potentzialki ikusgarria da, eta hasierako metaltasun bera duten sekuentzia nagusiko izarren azaleko ugaritasunekiko diferentzia bat bezala agertzen da.
Anonymous user