Espazioko zabor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdea '{{jajajaja'(r)engatik ordezten
t 79.148.233.19(r)en aldaketak ezabatu dira, Josugoni(r)en azken bertsiora itzuliz.
1. lerroa:
{{wikitu}}
{{jajajaja
{|border="0" align="right"
|-
|[[File:Debris-LEO1280.jpg|204px|thumbnail|right|Zabor espaziala [[Lurra]]ren behe orbitan.]]
|[[File:Debris-GEO1280.jpg|256px|thumbnail|right|Zabor espazialen kastrografia orbita geosinkronotik haraindira.]]
|}
'''Zabor espaziala''' [[Lurra]]ren inguruan [[orbita]]n dauden gizakiek sortutako gauzaki multzoa da, dagoeneko inolako erabilerarik ez duena.
 
Denok entzuten dugu eta ondotxo dakigu kontsumitzen ditugun produktuak zabor bilakatzen direla, berrerabili edo birziklatzen ez baditugu behintzat. Honela, gure zabor eta hondakinak toki guztietan ikus ditzakegu, gizarteak hauek tratatzeko zenbait pauso ematen dituen arren (birziklatu, erre, pilatu …), guztia biltzea zaila baita. Kalera irten eta lurra plastiko, paper eta zigarroz beteta dago; ibai edo erreka batetara begiratuz era guztietako hondakinak ikusi genitzake; eta mendira joaten bagara ere ikusiko ditugu zenbait botila edo lata.
Modu zuzenean nabaritu dezakegu zabor guzti honen ikusizko edo usainezko ondorioak, eta, ez hain zuzenean baina ez horregatik urrun, honek guztiak, gure ingurunean izan dezakeen kalte ekologikoa. Kalte hau guztia ikusteak gizartea kontzientzia dezake eta naturarekiko gure jarrera aldatu.
 
Bada ordea, beste zabor mota bat, gizarteko jende kopuru txiki bati bakarrik ardura diona, eta nahiz eta entzuna den gauza bat den, ez digu benetan ardura, kalterik egiten ez baitigu. Noski, zabor espazialari buruz ari naiz, eta astronautak eta espazio agentzietako langileak dira honekin arduraturik dauden gizarte sektorea.
 
Zabor espaziala unibertsoa eta batez ere Lurraren orbita zikintzen duten giza hondakinek osatzen dute, eta zenbait zentimetrotik metroetara arteko objektuak izan daitezke. Zabor hauek ez dira guk eguneroko kontsumoan botatako zaborraren erakoak, satelite eta espazio-ontzietatik askatutako objektuak baitira, jada erabilpenik ez dutenak.
 
Honela, zerua lainorik gabe dagoen gau izartsu batean gora begiratzen badugu, lurraren orbitan biraka ari diren zenbait puntu distiratsu ikusiko ditugu. Hauetako batzuk satelite artifizialak izango diren arren, gehienak zabor espazialak dira. Gaur egun 8.000 objektu daude orbitan espazioan, eta urtetik urtera 175 objektu gehiago gehitzen dira.
 
Gezurra dirudien arren , zabor hau oso arriskutsua da bai astronautentzat, bai eta sateliteentzat ere, izan ere abiadura izugarrietan ari dira biraka lurraren inguruan, 25.000 kilometro segundo inguruan, batzuk azkarrago eta beste batzuk mantsoago. Honela, zentimetro gutxi batzuetako objektu batek satelite edo edozein tresnaren aurka talka eginez gero, hondatu egingo luke zuzenean.
Espaziora bidaiatzen ez duen jendearentzat ere badu arrisku minimo bat, nahiz eta benetan txikia den, zabor espazial honek. Izan ere, lurrari biraka ari diren objektu hauek erradio gero eta txikiagoarekin egiten dute bira (Ilargiari ere gauza bera gertatzen zaio), eta lehenago edo geroago lurrazalera erortzen dira grabitate indarraren eraginez. Satelite pieza batek pertsona bati buruan jotzeko probabilitatea oso baxua den arren, ez da ezinezkoa, baina beno, ez nahiz arrisku honetaz arituko, hutsaren hurrengoa baita.
 
Zabor espazialaren zatirik txikienak ere, espazioko jantzia zula dezake. Sidney van den Bergh astronomo kanadarraren esanetan, zabor-kantitatea bikoizten ari da hamar urtero.
 
Astronomoak ere kezkaturik daude arazo honi buruz. Unibertsoko objektu argimotelenak erregistratzeko esposizio luzeko argazkiak egiten direnean, Lurra orbitatzen duten sateliteek arrastoak uzten dituzte. Arrasto hauek hiru argazkitik bat hondatzen dute.
Ipar-amerikarren misilen kontrako radar-sistemak orbitatzen ari diren 6.000 objektuak segitzen ditu. Hauetako %5 bakarrik dira lanean ari diren sateliteak. Besteak, ez dabiltzan sateliteak, jaurtigailu-puskak, sateliteen leherketan sortutako puskak eta abar dira.
 
Objektu guzti hauek tamaina handi samarra dute, baina van den Berghen iritziz badaude posta-tinbrearen tamainara heltzen ez diren beste 60.000 inguru. Txikiak izanik ere, 30.000 km/h inguruko abiaduraz higitzen direnez astronautaren jantzia honda dezakete. Uste denez, 2.000. urterako satelite bat urtean txanpon baten tamainako objektu batek joa izatearen probabilitatea %5 izango da. Kalteak oso handiak izan daitezke objektuak satelitearen sistema garrantzitsu bat jotzen badu.
Gero eta maizago gertatzen ari diren sateliteen arteko talkak dira zabor-iturri nagusienetako bat. Iparramerikarrak galaxietako gerrarako egiten ari diren saioek ere zabor-mordoa sortzen dute.
Epe luzera espazioko zaborren pilatzeari ekiditea zaila izango da eta van den Berhek esaten duen legez “Ezin dugu dena xurgatzeko xurgagailu bat gora bidali eta azkenean Lurrak hondakinen eraztun iraunkorra izango du; Saturnoren eraztunen antzekoa”.
 
==Bibliografia==
 
* {{erreferentzia |abizena = |izena=|izenburua = Gaia: Zabor espaziala, Ingurumen Zientzietako ET gunea CC-BY-SA lizentzia. |url = http://etiz.mundua.com/2008/12/21/gaia-zabor-espaziala/}}
{{commons|Space debris}}
 
 
[[Kategoria:Zaborra]][[Kategoria:Astronautika]]
 
[[ar:مخلفات فضائية]]
[[ca:Brossa espacial]]
[[cs:Kosmické smetí]]
[[da:Rumaffald]]
[[de:Weltraummüll]]
[[en:Space debris]]
[[es:Basura espacial]]
[[eo:Kosmorubo]]
[[fr:Débris spatial]]
[[id:Sampah angkasa]]
[[it:Detrito spaziale]]
[[he:פסולת חלל]]
[[li:Ruimtepuin]]
[[hu:Űrszemét]]
[[nl:Ruimteschroot]]
[[ja:スペースデブリ]]
[[no:Romsøppel]]
[[pl:Kosmiczne śmieci]]
[[pt:Detrito espacial]]
[[ru:Космический мусор]]
[[fi:Avaruusromu]]
[[sv:Rymdskräp]]
[[uk:Космічне сміття]]
[[ur:خلائی ملبہ]]
[[zh:太空垃圾]]