Gorantz quark: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Goi quarka''' (edo ''u quarka'' ingelesezko ''quark up''etik) quarken lehen belaunaldiko funtsezko partikula bat da. Funtsezko kargaren +⅔go karga e...
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Goi quarka''' (edo ''u quarka'' [[ingeles]]ezko ''quark '''up quark'''''etik) [[quark]]en lehen belaunaldiko [[funtsezko partikula]] bat da. [[Karga elektriko|Funtsezko karga]]ren +⅔go karga elektrikoa du, eta ½ko [[espin]]a, ondorioz [[fermioi]] bat delarik eta [[Pauliren bazterketa printzipioa]] betetzen duelarik. [[Behe quark]]a eta [[elektroi]]ekin batera ikus dezakegun eta eginak gauden materia guztia eratzen du, partikula hauek egonkorrak baitira eta ez baitira gehiago erortzen.
 
Quark guztiek bezala goi quarkak [[kolore karga]] du eta [[elkarreragin nuklear indartsu]]a sentitzen du [[gluoi]]ak igorri eta xurgatuz. Goi quarkek karga gorri, berde edo urdina dute eta dagozkien [[antiquark]]ek karga antigorri, antiberde edo antiurdina. Elkarreragin hau sentitzean partikula hau ez da isolatuta ikusten, baizik eta beste quark bat edo birekin [[hadroi]]ak eratuz. Eratzen diren hadroien masaren gehiena [[kolore eremu]]aren [[energia]]tik dator (Einsteinen ekuazio ospetsuak dioen bezala energia eta masa gauza bera dira) eta ez quarketatik beraietatik.